_
_
_
_

'Clara', zinema telebistan

Bihar estreinatuko da, ETB-ren bigarren kateko 'La noche de...' saioan, telebistarako espreski ekoiztu den filma

EE BB-etako eredua

GAIAKFilm batzuen estreinaldietan, hiriko areto handiena alokatzen da, glamourra non-nahi suma daiteke eta protagonistak alfonbra gorri batetik sartzen dira frak eta bestelako traje dotoreak soinean dituztela. Bitartean, argazkilari eta telebista kamerak, sinadura bilatzaileak, fanak, eta besterik gabe, kotileoan dauden pertsonak hesien beste aldean pilatzen dira. Baina badira, ordea, aretoetan estreinatzen ez diren pelikulak, telebistarako zuzenean egiten diren lanak; eta horietako bat da Clara.Mikelek neska bat salbatzen du jarraika dituen hiltzaileen eskuetatik. Ekintza honek Mikel eta bere lagunen bizitza erabat aldatuko du. Neskak CD-Rom misteriotsu bat darama soinean ezkutaturik, eta konortea galtzean, iraganeko kontuak ahaztu ditu. Une horretatik aurrera, Clara izango da bere izen berria, eta Nua izeneko herrixka, bere etxea. Iragana ez da hain erraz alboratzen ordea...

Izen ezagunak

Argumentu hau oinarritzat hartuz, Pausoka ekoiztetxeak Clara pelikula filmatu zuen joan den urteko abuztuan Bizkaian. Thriller tankerako film hau Euskal Herrian telebistarako ekoizten den bigarren lana da, eta bihar ETB 2-k eskainiko du La noche de... saioan. Bere protagonista den Joseba Apaolazaren hitzetan, Clara filma "thriller bat da, bi mundu ezberdinen elkartzeaz hitz egiten duen suspenseko pelikula bat".

EE BBetan telebistaren sorrerarekin batera jarri ziren martxan hedabide honi begira propio eginiko filmak. Normalki eleberri ezagunen moldaketak izaten ziren, The Great Gatsby edo The Iceman Cometh modukoak. Aurten, Donostiako Zinemaldiak telebistaren belaunaldiari sail berezi bat eskaini zion, eta besteak beste, Arthur Penn, Martin Ritt edo John Frankenheimeren lehen lanak ikusgai izan ziren. Film hauek zuzenean egiten ziren hasiera batean, oker ateratako sekuentziak errepikatzeko aukerarik gabe. Urteen poderioz, pelikula hauetan parte hartu zuten zuzendari eta aktore askok zinema pantaila handietan izena eta ospea lortu zuten: Julie Andrews, Mickey Rooney, Steve McQueen, Robert Redford eta abar luze bat. Telefilmak izar bilakatzeko lehen urratsa ziren.Ildo honetan, Estatuko hainbat telebista-kate pribatuk TVmovie estatubatuarrak eskaini dituzte azken urte hauetan, batez ere eguerdi eta gau partean. Hala ere, badira kasu bereziak, eta telebistarako egindako zenbait filmek zinema aretoetan arrakasta lortu dute. Honen eredu modura ia ezezaguna zen Linda Fiorentino izar bilakatu zuen Azken sedukzioa pelikula aipa daiteke.

Estatu Espainiarrean, ordea, telebistarako filmek ez dute oraindik telesailek lorturiko indarra eta harrera bereganatu. Euskal Herrian, Ibarretxe anaiek Agur Olentzaro, agur filma zuzendu zuten duela hiru urte, eta ordutik hona, hau da egiten den lehenbiziko saiakera. Joseba Apaolazak lehen aldiz parte hartzen du horrelako filmaketa batean, eta bere aburuz, horrelako film eta zinema aretoetarako pelikulen arteko ezberdintasuna produkzioan dago. "TVmovie-ak zinema dira, baina denbora epe laburrean eginak eta askoz merkeagoak", zehaztu du berak. Aktoreak argi utzi nahi du telefilm eta telesailen arteko ezberdintasuna zein den: "Telesailak beste kontu bat dira, beste klabe batzuk dituzte, eta azkarrago egiten dira".

Honen arian, filmeko ekoizlea izan zen Joxe Portelaren ustez, "teknika berdina da, ezberdintasuna komertzializazioan dago. Gure pelikulan aritu ziren teknikari gehienek zineman lan egiten dute normalean, eta Clara ere aretoetan eman genezake".

FORTA-ren enkarguz egina, eta 75 milioitako aurrekontuaz, pelikula lau astetan filmatu zen Urkiola, Atxondo eta Ampueron (Kantabria). "Helburua telebistan beste bide bat, jenero berri bat irekitzea zen produktu duin bat eginez", Joxe Portelaren hitzetan. Telebistarako espreski egindako pelikula hauek euskal zinema suspertzeko tresna izan daitezkeela ere uste du Joseba Apaolazak. Bere ustez, "zinema egiteko beste bide bat da. Ez dago tradiziorik, baina baliteke produkzio interesgarri bat sortzea FORTA-ren magalean".

Clara FORTA-k pasa den urtean martxan jarritako proiektuaren lehen urratsa da. Printzipioz, sei dira Estatuko telebista autonomiko ezberdinak biltzen dituen elkarte honek aurreikusitako telefilmak. Pausoka etxeak, film honetaz gain, Pleno al 15 izeneko bigarren pelikula bat ekoiztu du. Gainerako lauak Estatuko ekoiztetxe ezberdinen eskuetan gelditu dira.

Antonio Cuadrik zuzendu du Clara filma. Al Salir de clase eta Lo + Plus saioetako zuzendari izan ondoren, Cuadrik pasa den astean La gran vida estreinatu du zinema aretoetan, Salma Hayek eta Carmelo Gómez protagonista dituela.

Maru Valdivielso, berriz, Clara da; atzetik dituen hiltzaileetatik ihesi, oroimena galtzen duen emakumea. Maru Valdivielsok Julio Médem-en Los amantes del Círculo Polar pelikulan parte hartu zuen besteak beste. Egun, El grupo telesailean ageri da. Joseba Apaolazak, aldiz, Mikelen papera egiten du, mendiko gida moduan bizitza irabazten duen ETA-ko kide ohia. Mikelek Clara salbatuko du, eta une horretatik aurrera, arriskuen gainetik dagoen maitasun istorio bat sortuko da euren artean. Aitor Mazo, Andoni Erburu, Cándido Uranga, Asier Hormaza eta Elsa Pataky dira filmako beste aurpegi ezagunak.

Estreinaldi erabakigarria iristear dagoen honetan, bai ekoizle eta bai aktoreak jendearen harrera ona izango dela espero dute. Apaolazaren aburuz, "filma ondo egina dago, pelikula gogorra eta bortitza da eta zeresana emango du". Joxe Portela ekoizleak ere irrikaz itxaroten ditu pelikula estreinatzeko falta diren azken orduak. Ez du zalantzarik kritikak onak izango direla ziurtatzean, baina, audientziaz hitz egitean, ez da hain baikor ageri. "Produktu berria denez, eta egun bakarrekoa gainera, ez dago fideltasunik, eta honek audientzia lortzea zailtzen du", dio berak. Clara bihar estreinatuko da gaueko hamarretan ETB 2n.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_