_
_
_
_

Antzerkia sustatzea helburu

Hortzmuga, Chusma, FTI, Txamuskina eta Scaramuchek BABEL plataforma sortu dute

Instituzioen jarrera

GAIAKBizkaiko antzezleen egoera eta baldintzak hobetzearen helburuarekin, Hortzmuga, Chusma, FTI, Txamuskina eta Scaramuch antzerki talde bilbotarrek BABEL (Bilboko Antzerkigile Batasun Elkarte Lekua) plataforma sortu dute. Ekimen honi hil honetan, uztailaren 5ean, hasiera sinbolikoa eman zitzaion arren, partaideek zenbait hilabetetako lana daramate bizkarrean. BABELen bozeramalea den Gorka Zeroren hitzetan, plataforma honekin "antzezle lanbidearen duintasuna" lortu nahi da. Hau izango litzateke helburu nagusia, eta horretarako, kolektibo honek 1.200 edo 1.300 metro karratutako gune egonkor baten eskaria egiteko asmoa azaldu du. Bertan, liburutegi bat, entseguetarako gelak, publikoaren aurrean antzezteko areto nagusi bat eta argiztatzeko tailerra egongo lirateke".

Guzti hau lortuz gero, BABEL-ek honako konpromezu hau hartuko luke bizkaitar gizartearekin: joera komertzialekin zerikusirik gabeko programazio kultural egonkor eta autokudeatu baten eskaintza. Zeroren iritziz, "eskari hau gauzatuz gero, lana erosotasunean eta baldintza egokietan egingo litzateke". Izan ere, egoitza berri honen eraikitzearekin, antzerkiaren onespena da lortu nahi dutena, "baina ez bakarrik lanbide bezala, baita industria moduan ere". Egun antzematen den huts nabarietako bat aretoetan ematen da, kolektiboko ordezkariaren esanetan, "Arriaga eta Barakaldoko antzokiak oso garrantzitsuak izan arren, hauetan antzeztea nahiko zaila da, toki alternatiboak falta dira, talde gazteek beraien lanak aurkeztu ahal izateko".

Erakunde publikoek guzti honen berri izan arren, BABEL lanez gainezka dago une honetan, eta ez du eskaria ofizialki zabaltzeko aukerarik izan. Dena den, guzti hau lehenbailehen egiteko asmoa garbi azaldu dute elkarteko partaideek. Horrela, lokalaren eskaera Bilboko Udalari luzatzeko nahia agertu duten bezala, dirulaguntzak Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzari eskatuko dizkiete.Orain arte, BABEL pozik agertu da erakundeengandik jasotako dirulaguntzekin, baina Zerok adierazten duenez, "elkarte honetan enpresek, Sozietate Mugatuek eta Elkarte Korporatiboek lan egiten dute, eta jasotako laguntzak txarrak ez izan arren, hobeagoak izan litezke".

Gaur egun, 80 pertsonek aurkitu dute BABEL-en euren bizibidea. Obrak kalean eta aretoetan antzezten dira, eta Estatu mailan nahiz atzerrian ere lan egiteko aukera izan dute. Zeroren hitzetan, "antzezle gazteek Estatuko puntu guztietara jo behar dute, deitzen diguten toki guztietara joateko prest agertu behar dugu". Izan ere, antzezlanak aurkezteaz gain, beste motatako aktibitate ezberdinak martxan jarri dituzte, hauen artean kurtsoak eta tailerrak azpimarratzea merezi dutelarik.

Nahiz eta BABEL osatzen duten bost konpainia hauek independenteak izan, beraien arteko harremana adiskidetasunean eta elkarlanean oinarritzen dela argitu nahi izan du Zerok: "Kolektiboko konpainia ezberdinen artean erlazio estua dago, ez gaitu interes komertzialak elkartzen, guztientzat onuragarriak izan daitezkeen baldintzak eskatzen ditugu, besterik ez".

Ekimen berri honen barne dauden antzerki talde guztiak urtean behin estreinaldi bat eskaintzen saiatzen dira, eta momentuz oso kritika onak jaso dituzte, arrakasta komertziala izan dutelarik. Txamuskinaren azken lana Teatro mohicano izan da, Hortzmugarena Badum mundua, Chusma taldeak Zirkoa obra estreinatu du, eta FTIren antzezlana, azkenik, Ocho olivettis poéticas izeneko dugu.

Plataforma hau beste antzerki taldeetara irekia egon arren, interes ezberdinak eta denbora falta oztopo bihurtu dira asmo hau gauzatzeko. "Plataforma hau beste lurraldeetako konpainietara irekia dago", dio Zerok. "Beste konpainiek jakin badakite BABEL zer den eta zer lortu nahi duen, baina, lan, interes edo denbora faltagatik ez dute elkartean sartzerik izan. Momentuz, Bilboko zonaldeko taldeak gara, talde gazteak. Hasi berriak". Zerok argi utzi nahi izan du kolektiboa "ez dela kritika egiteko jaio". Aitzitik, daukatenarekin pozik daude, egoera hobetzea besterik ez dutelarik nahi.

Hemengoa "indartsuena"

"Euskal Antzerkiaren egoera ona dela esan daiteke". Horrela dio Maskarada antzerki talde bilbotarreko partaide den Mikel Martínez-ek. Izan ere, aktore honen aburuz, "Estatu mailan euskal antzerkiak garrantzi handia dauka. Orokorrean, eta taldeen arteko banaketa egin gabe, indartsuena dela esatera ausartuko nintzateke".Martínez-ek argi dauka gero eta gazte gehiago direla antzerki munduan parte hartzeko prest agertzen direnak: "Nahiz eta Estatu mailan arrakastatsu suertatzen diren antzezlanak talde txiki edo hasi berriek ez aurkeztu, antzezle gazteen interesa azpimarratu behar da".

BABELek luzatutako asmoei buruz, Maskaradatik gune fisiko baten beharra sumatzen dutela adierazi du aktoreak, toki hau lortuz gero talde bizkaitarrak lana baldintza egokietan ekoiztuko bailuke: "Produkzioak gauzatzeko leku baten beharrean gaude. Egun, Bilbon ez daukagu ezer, eta Santurtzi edo Zornotzara jo behar dugu gure lanak erosotasunean aurkezteko".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_