Joxe Ripiau: Euskadin berezia den talde bat
Musikaren arloan talde ugari dago Euskal Herrian, guztiz ezberdinak diren iturrietatik edateko prest egoten direnak gainera. Guzti honen ondorioz, genero zehatzen bat edo beste gozatzerako orduan, oro har euskal talde bat baino gehiago aukeratzeko modua izaten du gurean musika gustuko duenak. Dena den, euren kabuz, bakar-bakarrik, arraun egiten dutenak ere badaude. Horietako bat da Joxe Ripiau, etxeko eszenatokiari perico ripiau dominikarren sustraietan oinarritzen den doinua eskaintzen dion taldea, hain zuzen.Jabier Muguruzaren akordeoiak zizelatuta, taldearen laugarren diskoak, Bizitza triste eta ederra (Esan Ozenki), gero eta tinkoagoa den perkusio eta haize-instrumentuen uztarketan ditu sustrai nagusiak. Disko osoan, ez da gitarra elektroniko bakar bat entzuten, eta ahotsez gain, taldeko lau kideek jotzen dituzten akordeoia, baxua, tronboia eta perkusioak dira doinuaren oinarri.
Hala ere, lan honetan parte hartu duten gonbidatuen zerrenda luzea da. Esaterako, El arte de morir film luzeari musika ezarri zion Bingen Mendizabalek biolina jotzen du Ijitoen estigma abestian, eta Kaki Arkarazo eta Garazi Muguruzak koroak egiten dituzte Gabriela eta Sorgindu nahi ninduzun abestietan hurrenez hurren. Bien bitartean, Mikel Azpirozen organoaren berri bost abestitan dugu, Fermín Goñiren tronpeta beste bitan entzuteko aukera dugu, eta azkenik, Latifa Baoualik diskoak jasotzen duen kantuetako bat abesten du.
Ohikoak diren doinuez gain (ska eta reggae), disko honek beste tankera bateko erritmoei ere egiten die leku: marokoar kutsua duen Bi bihotz, Errusia tradizionala gogora ekartzen duen arestian aipatu Ijitoen estigma, edota Japonia aldera eramaten gaituen beste abestia dira guzti horren adibiderik nagusienak. Azken kasu honetan, taldeak berez Japoniakoak diren doinuen eragina izatea ez da harritzeko modukoa: Joxe Ripiauko kideak duela gutxi herrialde horretan izan ziren, eta beraz, bidaia honen emaitza da Sinobu eta Jian Shinoz abestutako Ichi do kiri dake izeneko abestia.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.