_
_
_
_
Reportaje:

Maletak elkartasunez bete

El País

GAIAKHerrialde eta kultura berriak ezagutzea izaten da bidaiari guztien helburua. Horri beharrizanean dauden herriei laguntzeko gogoa gehituz gero, beste bidaiari mota baten soslaia osatuko dugu: kooperantea. Ehunka gaztek parte hartzen dute urtero hirugarren munduari laguntzeko kooperazio programetan. Hiru hilabeteko oporraldia aprobetxatuta, GKE-ren batek garatutako proiektuetan parte hartzen dute.24 urte inguru izaten dute batez beste, programan parte hartzeko adin tartea 20tik 30era bitartekoa bada ere. Gehienak neskak dira (10etik 7) eta ikasleak. Zortzi urtetan soslai horrekin bat datozen 420 gaztek hartu dute hegazkina Asia, Afrika eta Amerikara joateko. Oro har, esperientzia gustuko izaten dute, 57 errepikatzen ari baitira hainbat erakundek garapenerako edo kooperaziorako dituzten programetan. Horrez gain, beste 140 gazte gobernuz kanpoko erakundeetan sartu dira.

Rafa Díez durangarra da eta 23 urte ditu. Aisialdi talde batean ari da begirale modura, eta taldekide baten bidez izan zuen kooperazio proiektuetan izena emateko aukeraren berri. Hiru hilabete igaro dira eta dagoeneko prest ditu maletak uztailaren erdialdean Venezuelarantz abiatu ahal izateko. Caracas hiriburuko auzo batera doa. Han arazoak dituzten gaztetxoei laguntzeko zentro batean egingo du lan, beste hainbat begiralerekin batera, "lanegun erdiz eta ahal den neurrian laguntzera". Aisialdiko monitore gisa duen eskarmentuak lagungarri izango zaio, hori baita programaren antolatzaileek saritzen duten ezaugarrietako bat. Hori dela eta, maletak ezezik gaztetxoekin egiteko aktibitateak prestatzen ari da eta bidaiarekin "oso ilusionatuta" dagoela aitortzen du.

Egonaldi labur hauek gizartean kooperazioaren beharra zabaltzeko bidea izan daitezkeela uste du. "Marketing-ean bezala da", -enpresa ikasketak egiten ari da-, "pozik dagoen kontsumitzaile batek beste hamarrek beste balio du. Hiru hilabete hauek igaro eta gero nire esperientziaren berri emango diet lagunei eta senitartekoei, eta horrek eragina izango du gizartearen atal batengan, txikia bada ere".

Egoeraren berri eman

Rafak hegazkina hartzen duenean beste 90 gazte joango dira Amerika, Asia eta Afrikako 12 herrialdetara. Guztiek Kultura Sailak antolatzen duen Euskadiko Gazteak Lankidetzan izeneko programan aukeratu dituzte. Aurten erizainak, haginlariak, informatikoak, kazetariak eta gizarte hezitzaileak hautatu dituzte, besteak beste, kooperazio programa bakoitzaren ezaugarrien arabera. "Gizarte hezitzailea naizelako hartu naute", dio Olga Montejo gipuzkoarrak. Berak ere aisialdi talde batean egiten du lan. Heziketa bereziko programa batean parte hartuko du Bogotan, elkarte erlijioso batek zuzentzen duen zentroan, eskola ostean auzo marjinaletako haurrekin lan eginez. Hiru hilabete hango errealitateaz jabetzeko nahikoa izan daitekeela uste du, nahiz eta ezin izango duen "gauza handirik aldatu". "Baina helburua herrialde horietako egoeraren berri izatea da, gero horren berri eman ahal izateko", dio.

Izan ere, egonaldi hauetan parte hartu izan duten gazte askok garapen proiektuetan lanean jarraitzen dute. "Han egon nintzenez gero, nazioarteko kooperazioari buruzko masterra egitea erabaki nuen. Hau egiteko balio izan dit. Lehen zalantzak nituen, baina orain ez", dio Amaia Unzueta santurtziarrak. Iaz Filipinetan izan zen, Mindanao izeneko uhartean hain zuzen ere, "orain gerrillariekin arazoak dituzten lekuan". Etxerik gabeko neskak hartzen dituen erakunde batekin joan zen eta beretzat "gogorra" izan zen errealitate ezezagun batekin egin zuen topo. Orain han bizi izandakoa ulertarazteko zailtasunak dituela aitortzen du Amaiak. "Aldez aurretik oso kontzientziatuta ez bazaude oso zaila baita han dituzten arazoez jabetzea", gaineratzen du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Gazte gehienek oso gomendagarritzat jotzen dute esperientzia, eta ahal izanez gero, berriro joango liratekeela diote. "Ehuneko ehunean gomendatzen dut", dio Iñigo Cerro hondarribiarrak. Venezuelako egoera gertutik ezagutu eta gero, ez du baztertzen denboraldi luze baterako guztia utzi eta pare bat urtez kooperazio programa batean partea hartzea. "Pentsatzen ari naiz. Baina hori hiru hilabeterako joatea baino zailagoa da".

Ikasteko beste modu bat

Duela zenbait urte, Unibertsitateko titulua nahikoa zen lana lortzeko. Egun, hala ere, enpresek gero eta gehiago eskatzen diete belaunaldi berriei, batez ere ikasketa teknikoen alorrean. Egoera horri aurre egiteko, irteera ona izaten da Unibertsitatean bertan elkarte bat antolatzea. Zientzi Fakultateko Bionatur elkartea adibide moduan har daiteke. Arduradunen hitz egiteko eran Unibertsitatean bizitzen den giroa islatzen da. "Guk ikasi dugunaz bizi nahi badugu, hizkuntzak, ikastaroak, masterrak, lan esperientzia eta abar luzea behar dugu. Baina Unibertsitatean oso teorikoak dira, eta ez dugu praktikarik jasotzen", dio Begoña Martín-ek. "Unibertsitateko agintariek plan berrian duela lau urte praktika gehiago sartu arren, ondorioak ateratzeko oraindik laster da. Dena dela, ez dakigu balio duten ala ez, gutxi direla pentsatzen jarraitzen dugulako", gaineratzen du Nerea Uribarrik.

Beraz, ez da harritzekoa elkartearen helburu nagusienetariko bat enpresetako praktikak lortzea izatea, eta azken batean, praktika horiek egin dituzten ikasleak lanpostua finkatzea. "Hori oso zaila da, enpresa eta unibertsitatearen artean harreman gutxi dagoelako. Gainera, biologoen kasuan, enpresariek ez daukate gure lanbidearen irudi argirik, eta ingeniariak, fisikariak, kimikariak edo FPkoak kontratatzea nahiago izaten dute. Hori ez da gertatzen Estatu Batuetan. Bertan, dirutza handia inbertitzen da ikerketan eta biologoek ez dute langabeziarik ezagutzen, oso espezializatuak daudelako", Carlos Alconadak dioen bezala. Hala ere, "Arabako enpresa batean bi pertsonentzako praktikak lortu ditugu", Alconada berak harro azpimarratzen duen bezala.

Bionatur-ek urtebete baino ez du egin. Susana Bulnesen aburuz, "fakultatean bazegoen biologoentzako elkarte bat, baina desagertu egin zen. Biologiak du Zientzi fakultateko ikasle kopururik altuena, eta gurea bezalako ekimena beharrezkoa zen".

Urte oso horrek gauza onak eta txarrak ekarri ditu, baina orokorrean Bionaturreko buruak pozik azaltzen dira. Lan egiteko batzuen gogo eza da alderdirik txarrenetakoa. Alconadaren ustez, gainera, "berekoia den jendea dago, eta lehiakortasuna dela medio, lanpostua kenduko diozula uste dute". Bulnesek beste arrazoi bat gaineratzen du: "Askok ikasketak azkar amaitzea baino ez dute nahi, eta gure elkarteak ez duela ezertarako balio uste dute. Baina oker daude, elkartean enpresa batekin elkarrizketa edota erakunde batentzako plan bat antolatzen dugunean, gauza asko ikasten da".

Heziketa

Lan mundua ez da buruan daukaten ideia bakarra. Iván Franciak dioenez, "ikasleen heziketa ere garrantzitsua da, eta horregatik ikastaro batzuk antolatu ditugu. Horretaz gain, ikastoletatik joan izan gara hitzaldiak ematen, eta argazkilaritza lehiaketa ere antolatu dugu". Azkenik, ingurumenari buruzko jardunaldiak ere prestatu izan dituzte.

Gai horrekin jarraituz, Unibertsitatetik kanpo antolatzen diren ikastaroei buruz, elkarteko kideek kritika latzak luzatzen dituzte. "Guk prestatu genuen ISO14000-ri buruzko ikastaroa, esaterako, beste leku batean 20 bider garestiagoa izan daiteke", azaltzen du Franciak.

Elkarteko kide guztiak ados daude Fakultateko arduradun eta irakasleen sostengua funtsezkoa izan dela esaterakoan. Zientzi Fakultateko dekanordea den Luis León-ek, esaterako, elkartea asko babestu duela gogoratzen du Martín-ek.

Zientzi Fakultatean badaude beste elkarte eta "junior enpresa" batzuk: Biokem, Zimatek, Geolan eta Inkide izenekoak. "Elkarteen arteko harremanak oso onak dira, denok helburu berdinak baitauzkagu", dio Alconadak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_