Ttakun eta buleriak; kontrastea bertute denean
"Flamenkoak berezkoa du fusioak egiteko joera. Errege katolikoek moriskoak egotzi zituztenean, haietako asko ijitoekin batera geratu ziren; horregatik mestizaia ikaragarria dago flamenkoa. Inbasioak eta jende asko igaro da geroztik Andaluziatik". Chúa Albak ez du zalantzarik: odoletan daraman musikak beste edozein doinurekin nahas daiteke berezko sentimendu eta ezaugarriak galdu gabe, "gauzak ondo edo barrutik egiten badira".Hori dela eta ez du inolako konplexurik bere konpainian doinu andaluziarrak txalapartaren erritmoaz janzteko. Horretaz Anandalan taldea arduratzen da. Koktelak hain emaitza onak izateak badu beste sekreturik, ostera. "Lagun taldea gara eta hori igarri egiten da taula gainetan; flamenkoa sentimendu hutsa da eta ondo ez bagina moldatuko jendea berehala ohartuko litzateke horretaz".
Anartz Iturriotz Anandalan-eko kideak ez du ezer arrarorik ikusten nahasketa horretan eta beste estiloetan egiten diren fusioekin parekatzen du bere taldeak egiten duena. "Aldea global honetan nahasketa da eboluzioaren oinarria; berdin egin da beste estilo batzuekin: rock-a, heavy-a edo musika zeltarra"
Egokitzeko ahalegina
Chúa Albaren taldean jo ahal izateko aparteko ahalegina egin behar izan du, beste taldekide batzuek berezkoa dutena, haiek duendea esaten duten hori, bereganatzeko. Adibide grafiko baten bidez azaltzen du zer esan nahi duen: trikitixa entzuten ohituta ez daudenentzat, pieza guztiek berdintsu jo dezakete; "aldiz, guk badakigu fandangoa eta biribilketa desberdinak direla, nahiz eta erritmoari dagokionez berdintsuak izan". Lehenengo entseguetan lanak izan zituzten buleria eta enparauen arteko desberdintasunak ikasten. "Apurka-apurka egokitzen gabiltza", dio.
Esperimentuak elkar ezagutzeko aukera eman die biei. "Txalaparta", dio Chúa Albak, "ikaragarria da; nik ez nuke esango euskal doinuak hotzak direnik, alderantziz, tresna horren soinua entzuten dudanean zerbait mugiarazten dit barruan". Txalapartariak "mundu berri bat" ezagutu duela aitortzen du. "Iaz Donostiako Feria de Abril-en jo genuen; Centro Andaluz askotan ere izan gara eta Espainiako jendearekin egoteko aukera izan dute, baina beste ikuspegi batetik; aberasgarria izan da niretzat"
De Cajón talde bilbotarrak, aldiz, aurretik arrakasta izan duen formula erabiltzen du. Rock eta pop-a uztartzen dituzte flamenkoarekin, Pata Negra, Veneno eta Ketama-k, beste batzuen artean, egin duten antzera. Dena den, errezeta hori ez da nahikoa salmenta zerrendetan gora egiteko. Lan bakarra dute merkatuan eta laster Gasteizko estudio batean sartuko dira beste grabazioa egitera. "Gero diskoetxeetatik mugituko dugu. Zoritxarrez hemen egiten dituzten programazioetan ez dira gurekin gogoratzen".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.