_
_
_
_

Trikimailuak

Ana Obradors eta Toni Galindo Donostiara iritsi zirenetik, Art&Mañak Urumea ibaiaren hertzetan topatu nahi izan du inspirazioa. Hasieran, hiri honen erdigunea bustitzen duten ur lasaietan, eta gaur egun, ibaiaren bokalean. Urte hauetan, diseinuaren esparruan eremu ezberdinak jorratu izan dituzte, pixkanaka-pixkanaka zine munduaren alorrean espezializatu egin direlarik.Beraien burua "zinefago" gisa definitzen dute, eta akaso, euren lan askotarako ideiak zinean bilatzearen arrazoia zaletasun horretan datza. Zazpigarren arterako aurrerapauso profesionala Donostian bertan antolatzen den Beldur eta Fantasiazko Zinemaldi txiki hartako kartelak eginez eman zuten. Azken urteetan, aldiz, Donostiako Zinemaldiko irudia finkatzea egokitu zaie.

Askoren ustetan, Art&Mañaren lanek Donostiako Zinemaldiaren irudiaren berpiztearekin bat egin dute: Buñuelen zakur andaluziarra, Esther Williams-en koreografi akuatikoak, Audrei Hepburn-ek jaisten dituen eskailera gorri glamourosoak eta Gene Kelly-ren itzal saritua izan dira beste batzuen artean omenaldi hauen protagonistak.

Orokorrean, kartel arrakastatsuak izan dira, nahiz eta omenaldien bide honek kritikorik ere izan duen.

Zinea iragarki denean

Art&Maña estudioko leihoetatik sartzen den Kursaaleko kuboen argi beiratsuak kontraste berezia egiten du pareten sagar berdearen kolorearekin. Ordenadore ugarien distira fluoreszenteek, hala ere, ez dute lortzen estudioko txoko eta apal guztiak hartu dituzten panpina eta zine objektuak argitzea. Zine fetitxez beteriko santutegia dirudien honetan egin dute lan Ana Obradors eta Toni Galindok beraien lantaldearekin batera. Ana eta Toni kataluniarrak dira, baina urteak daramatzate Donostian euren lanak Art&Maña izenarekin sinatuz. Donostiako Zinemaldirako eginiko kartelez gain, azken urteetan zine aretoetako karteldegietan ikusi ditugun afitxa ugarien egileak dira: Airbag, El milagro de P. Tinto, Austin Powers, Volaverunt, Nadie conoce a nadie, eta abar luzea.Pelikulekin bat jaio ziren zine kartelak. Lumière anaien asmakizuna ferietako barraka ikuskizun bilakatu zenetik, ikusle potentzialaren atentzioa lortu behar izan dute zinegileek. Urteetan, kartelak izan dira pelikulak iragartzeko modu bakarra, baina azkenaldi honetan, erabat aldatu da egoera hori.

Filmeen promozio bide eta moduak asko aurreratu da. Ana eta Tonik dioten moduan, gaur egun kartelarekin soilik iragartzen den pelikularik ez da apenas geratzen. "Ekoiztetxeek oso serio hartu dute promozioaren kontua. Zuzendarientzat filma bere semetxoa izaten den moduan, ekoizleek errentagarritasuna bilatzen diote pelikulari. Gauzak normal joaten badira -zinean beti gertatzen ez dena- promozioak erlazio zuzena izaten du gero lortutako ikusle kopuruarekin. Ekoizleek badakite hori, eta gero eta aurrekontu handiagoak bideratzen dituzte iragarpen lan horretan". Beste hainbat alorretan gertatzen den moduan, filmeen iragarpen lan honetan ere "ipar-amerikanizazioa" nagusitzen ari da.

Kreazioa eta teknologia

Kartelen diseinua eta iragartzea filmaren promozio prozesuaren amaieran nagusitzen da. Afitxa hauen estiloari dagokionez, moda kontuak badu eraginik. Film berarekin gertatzen den moduan, estilo, joera eta genero ezberdinek izaten dituzte gorabeherak. 60 eta 70. hamarkadetan artista plastiko ezberdinen margo lanak eta eskulturak nagusitu ziren bezala, azken urteetan argazki eta grafismoak hartu dute indarra. Zinea nagusiki negozio bilakatu den honetan, kartelak pelikula saldu behar du. Diseinu ausartak batzuetan, tipografia minimalistak edo filmeko protagonisten argazkiek besteetan, garrantzitsuena irudi apropos eta deigarri batekin topo egitea da.

Gaur egun, film baten promozio kanpaina pelikula filmatu aurretik hasten da. Gidoia ardatz hartuta, ekoiztetxea, zuzendaria eta diseinatzaileak elkartu eta filmaren irudi kontzeptuaren inguruan lanean hasten dira. Edozein lan kreatzailean gertatzen den bezala, batzuetan ideia argi eta garbi izaten da hasiera-hasieratik. Beste batzuetan, berriz, buelta gehiago eman behar zaio pelikulari. "Gidoia irakurri eta filmaren irudiak, marrazkiak edota argazkiak erabiltzen ditugu kanpaina diseinatzerakoan. Pelikulen promozio bideak ugaritu egin dira, baina gehienetan, kolore eta tipografia berak erabiliaz kontzeptua mantentzen dugu. Kontutan hartu behar da, kasu gehienetan, filma estreinatu baino urtebete lehenago hasten garela lanean", diote. Ildo honetan, filmaren irudia bere osotasunean zaindu behar da. "Zine aldizkarietan jartzen diren iragarki, oparitxo edota pressbook-etan garrantzitsuena kuriositatea piztu eta jendeari pelikula hau edo bestea datorrela iragarri eta gogoraraztea da".

Adar ugari

Film baten promozio kanpainetan, kartelak adar ugari dituen estrategiaren osagai bat besterik ez dira, pelikula estreinatzetik gertu dagoenean garrantzia hartzen dutenak hain zuzen. Teknologi berriei esker, ate eta leiho berri ugari agertu da. Denboran gertuen dugun kasua The Blair witch project filmaren Internet promozio kanpaina izan da. Adibide honek agerian utzi du iragartze kanpainaren garrantzia. Sarearen aukerak erabiliaz, eta kartelak inprimategian egitea baino modu merkeagoan, mundu osoan egin dute ezaguna Blair-eko sorginaren istorioa.

Art&Maña-n prozesuaren ahalik eta pauso gehien egiten saiatzen dira. Ideia eta kontzeptuak irudikatzeaz gain, horiek gauzatzea da garrantzitsua. Horretarako teknologia aurrerapenen nondik norakoak kontrolatzea behar-beharrezkoa izaten da. "Teknologi berriek, Internet edota DVD-a esaterako, izugarri zabaldu dute gure lan esparrua. Guk, adibidez, aspaldidanik azaltzen genien ekoizleei pelikularen web gune batek abantailak ematen zituela, gehienbat aurrekontu eskasarekin lan egin behar zenean. Orain, ekoizpen askok eratzen du web orri hori. Batetik, teknologien kontu honek lan gehiago ematen du film baten promozioa prestatzerakoan. Baina, bestetik, lan hori kreatzaile eta multimedia bilakatzen da. Bitarteko bakoitzarentzat erantzunik aproposena topatu beharra dago", diote Ana eta Tonik, "eta hori desafio izugarria izaten da". Erronka hasi besterik ez da egin, datorren milurte hasieran ziurrenik multinazionalek eskainiko baitute berrikuntzarik.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_