_
_
_
_

Gazte literaturaren uzta oparoa

El País

Askorentzat arrunta izan daitekeen gauza bat, liburudenda batera sartu eta bere semearentzat libururen bat erostea alegia, ez zen horren erraza orain urte batzuk. Ia ukitzen ez zen literatur atal honek urte mordoxka behar izan ditu bere anai nagusia den helduen literaturaren parean jartzeko.Anjel Lertxundi, Juan Kruz Igerabide eta Karlos Linazasoro aspalditik alor hau jorratzen diharduten hiru idazle dira. Linazasoro egile tolosarraren ustez, "oso idazle gutxi egotetik, talde handi bat izatera pasa gara. Gainera, kopurua alde batera utzita, lanen kalitatea ere arras hobetu da. Egungo argitalpenak ikusi ezkero, helduentzat egiten diren lanak baino maila hobeagoa dagoela esango nuke".

Hobekuntza honen arrazoiak aipatzerakoan, eskolek izan duten garrantzia azpimarratzen dute hirurek. "Generoa bera ari da garrantzi sozial handia hartzen, eta hizkuntzaren hedapenean eskolek zer esan handia dute. Honi esker, marjinala izatetik, genero dinamikoa izatera pasa da", dio Igerabidek, iaz Haur eta Gazte Literatur mailako Euskadi Saria eskuratu zuen idazle gipuzkoarrak. Ildo honetan, Anjel Lertxundiren aburuz, "argitaletxe berri ugari sortu da eskolen beharrak betetzeko, eta honek idazle gehiagorentzako lana suposatzen du".

Erregistroak aldatu

Haur nahiz gazteei idazteak nagusiekin erabiltzen diren erregistroak aldatzea suposatzen die idazleei. Esaterako, Linazasoren esanetan, kontu handiz landu behar dira gazteei zuzendutako testuak. "Helduentzat idazten dudanean libreago sentitzen naiz, buruan ditudan ideia guztiak paperera pasa baititzaket. Gazteekin, ordea, esparrua mugatuagoa da, gaiak begi handiz aukeratu behar izaten dira".

Ildo honetan, Igerabideren ustez, liburua gazte ala helduentzako izango ote den istorioaren pertsonaiek edota tonuak erabakiko dute. Hala ere, gero eta zailagoa egiten da gazte eta nagusien arteko muga ezartzea, hamasei urteko mutil edota neska batek bere aitarentzat idatzi den eleberria ulertu eta gozatzeko maila izaten baitu sarritan.

Normalean gazteei zuzendutako liburuek gai finkoak izaten dituzte, "iniziaziozko gaiak", Igerabidek dioen bezala: "Gazteek bizitzan esperimentatuko dituzten arlo berriak dituzte gustuko. Hau da, maitasuna, heriotza, lanaren arazoa, sexua eta abenturazko istorioak. Lertxundi ildo beretik doa: "Espainiako literaturaren eraginez, gai sozialak, klase ezberdinak... ukitzen dira gehien bat. Hala ere, nahiago izaten dut modatik irtetea, joera guztiek beldur apur bat ematen didatelako".

Baina horrenbeste idazle eta liburu izanik, zerk egiten du lan bat arrakastatsu? Zein da arrakastaren sekretua? Marketing-a alde batera utzita, Juan Kruz Igerabidek irakurlearekiko komunikazioa lortzea aipatzen du liburu bat ongi onartua izan dadin, Linazasorok norberaren buruarekiko duintasuna izatea nabarmentzen du eta Lertxundik, azkenik, formula izango balu saldu egingo lukeela aitortzen du. Hala ere, idazle modura jaso dezakeen oparirik politena zein den aitortzerakoan, Lertxundik dio "orain idatzitako liburu batek, hemendik hamabost urtera bigentzia izatea" dela, "jendeak liburu hori irakurtzen jarraitzea", alegia.

Gazteek literatur zaletasuna duten ala ez galde egiterakoan, berriz, Karlos Linazasorok ez du zalantza izpirik. Bere ustez, "Tolosako liburutegiko arduraduna naizenez, badakit jendeak zer irakurtzen duen. Orokorrean, ez da gehiegi irakurtzen, baina uste denaren kontra, umeek eta gazteek helduek baino gehiago irakurtzen dute. Beti esan da liburu baten aurrean denbora gehien pasatzen dutenak nagusiak direla, baina hau ez da guztiz zuzena".

Durango

Herenegun itxi den Durangoko Liburu eta Disko Azokaren aurtengo edizioak azken urteetako bide arrakastatsua mantendu du. Bertan, urteko azken nobedadeak ikusi eta erosteko aukera izateaz aparte, euskaraz azken 30 urteetan egin diren lan editorialak ezagutzeko parada izan dugu. Igerabide eta Lertxundi bat datoz azoka honen garrantzia nabarmentzerakoan. Hala ere, eta zerbait kritikatzekotan, idazlearen nahiaren gainetik ematen den faktore ekonomikoaren nagusitasuna aipatzen dute. Anjel Lertxundiren ustez, "oso ezaguna ez den idazle gazte batek bere lana zita honetan aurkeztuko ez balu, hobe. Izan ere, horrenbeste lanen artean, itzalean geratzen da". Igerabidek, ostera, egoera honek irakurle berriak erakartzen dituela dio.

Durangorekin kritikoena Linazasoro da. "Duen garrantzia onartu arren, ukitu folklorikoa nabaritzen diot. Urtean zehar ezer gutxi egiten da, eta bat-batean, dena kaleratu nahi izaten da. Gainera, irakurle batzuek Durangora bisitatxoa eginda bere kontzientzia garbitzen dute".

Inoiz baino irakurketa maila altuagoa

Idazleek haur eta gazte literaturaren gaurko eta etorkizunerako iragartzen zaion egoera onuragarria azpimarratzen dute. Gutxi batzuk izatetik, talde handi bat osatzera pasa dira, lanaren kantitateak nahiz kalitateak gorantz egin duelarik. Baina idazle ez direnen ikuspuntua ere jasotzeko modua da.Mari Jose Olaziregi EHUko irakaslea, Galtzagorri Elkarteko arduraduna eta literatur kritikoa da. Haur eta gazte literaturaren egoeraren analisia era baikor batean hasten du berak. "Egoera, orokorrean, ona da. Produkzio aldetik, gorakada izugarria bizi izan dugu azken hamarkadetan, honek aukerak hobetu dituelarik. Kalitateari begira, idazle gehientsuenek maila ona agertzen dute, baina %10 batek ona baino maila bikaina dute".

Dena den, Mari Jose Olaziregiren ustez haurrek, sei urte bitartekoei begira, album ilustratu gehiago izan beharko lituzkete. Arestian aipatu bezala, gazteentzako eskaintzak azken urteotan gorantz egin duen arren, oraindik ere oso murritza da gazteleraz idatzitakoekin konparatuz. Honek gai tematikoetan aurkezten dena (naturazkoak edota nobela beltza) mugatu egiten du, eta norbaitek gai horiek irakurri nahi izanez gero, beste hizkuntzetara jo beharko luke.

Azterketa kritikoa

Bere esanetan, azterketa kritiko bat egitea da gehien behar dena. Toki guztietan azaltzen den gaitz bera, alegia. "Testu azterketa gehiago egin beharko genituzke, idazten denaren eta editatzen denaren maila ezagutzeko. Modu horretan, benetako egoera zein den ikusiko genuke. Gainera, gauza bat lanak produzitzea da eta beste bat zabaltzea. Egun titulu asko aurkezten dira, baina denboraren poderioz jendeak ahaztu egiten ditu. Nire ustez, oso gutxi informatzen da kalean dauden liburuetaz, kaleratu berri direnei arreta eta publizitate guztia emanaz".

Honi ere, Juan Kruz Igerabide, Anjel Lertxundi eta Karlos Linazasorori bezala, haurrek orain urte batzuk baino gehiago ala gutxiago irakurtzen ote duten galde egin, eta erantzuna idazleek emandakoa baino zientifikoagoa izan da, lan batean oinarritutako emaitzak erabili baititu. "98an Doktorego tesia aurkeztu nuen, Euskal Gazteen irakur zaletasuna izenekoa. Horretarako, hiru mila gazte elkarrizketatu nituen eta ondorio garbi batetara iritsi nintzen: gaur egungo gazteek inoiz baino gehiago irakurtzen dute, irakurketa ohiturak gorantz egin du zalantzarik gabe. Hala ere, liburu bat hartzera bultzatzen zituzten arrazoiak aldatu egin dira. Lehen literaturarekiko harremana plazerrezkoa zen, irakurleak ez zuen besterik bilatzen. Orain, ordea, helburu formatibo-informatiboagoa du". Beraz, eta Mari Jose Olaziregiren aburuz egoera dezente hobetu beharko litzatekeen arren, emandako urratsak ezin dira ukatu: gehiago ekoizten da eta irakurleak inoiz baino harreman estuagoa du liburuarekin.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_