Haurrentzako poesia
JON KORTAZAR
Helduentzat eginiko poesiaren uzta urria gertatzen ari den urte honetan, nabarmen ugaritu da haurrentzako beren-beregi sorturiko poesia liburuen sorta. Berriki agertu dira, esaterako, Lutxo Egiaren Kalezuloko animalien itzalak eta Juan Kruz Igerabideren Botoi bat bezala, euskaraz eta gaztelaniaz.
Lutxo Egiarena lehen liburua da, egunkarietan asko ibili ondoren. Ironia eta gogo jokoan oinarrituriko poema laburrak dira, Grandvilleren marrazkiak eta Joaquín Resanorenak lagun dituela. Zazpi ataletan banatuak, animali mota askorekin egin du lan Egiaren irudimen munduak: animali zaunkalariak, miolariak, hegalariak, ttipiak, handiak edo bihurriak. Paradoxa eta absurdoaren mundutik hurbil, poetak lan berezia egin du poema laburretan alegietan agertzen den kontrako irudia emateko. Animaliak ez dira bertuteen adierazpide, jolasaren eta mundu magikoaren agerbide baino. Kasu honetan errealitatearen maila bigaz egiten da joko: "zaldia/ irrintzika/ xake taulan", beste honetan mingostasunak agintzen du: "Muskerra/ bakardadeaz mintzo zaio/ hiriko poeta gazteari", edo kritika soziala: "Isilak oihua/ isilik garraxia/ isilik berba/ eta isilik txoria./ Gaur goizean ekarri baitute/ telebista berria". Poetak animalien munduari errepasoa eman dio, irribarre xume batez poeman sartzeko eskaintza eginaz irakurleari.
Juan Kruz Igarabideren poemetan, ordea, hats poetikoak pisu handiagoa du. Egiaren animaliak hiritarrak diren bitartean, Igarabideren mundua izadian gertatzen da, han ditu bere munduaren erroak. Haurrak ere poemen barnean agertzen dira, pertsonaia gisa: "Gizonaren irribarrea,/ Emakumearen irribarrea,/ musu bat, eta ni". Ezin zaio hasiera hoberik eman ez bizitza bati ez liburu bati. Herri lirikako metaforizazio prozedura hurbil du Igerabidek, kopla zaharraren taiukera edonon aurkituko zaio. Kontuan hartu beharko genuke sortaldeko filosofiaren mireslea ere izan dugula eta Japoniako "haiku" forma poetiko labur eta bitxien langile eta izan dela denbora luzean.
Botoi bat bezala liburu batua da, narratiboki eraikia. Haurraren jaiotzaren ondoren, egunaren jaiotza dator, mutil koskorraren munduari iluna darraio, horrela pertsonaien munduaren kontrapuntu gisa agertzen da izadia. Sentipenen modulazioak, batzutan alaitasunak, besteetan minak, han pozak, hemen negarrak kontraste jokoa ez ezik, liburuaren jarraipen batua eman dute. Adibidez, paralelismo hau aipatu beharko genuke: "Haurra pozik:/ Loreak jaiotzen zaizkio/ poltsikotik". Horren ondoren, naturaren irudi paraleloa eskainiko zaigu: "Adarño ttiki./ Barrez lehertu da/ krik, kiliki". Metaforizazio prozedurak dira harrigarrien sentimendu fineko poeta honengan. Jaiotzen den haurra botoia da, eta amaren titiak, eguzkiak.
Igerabide erreferente garrantzitsua gertatu da gure haur literaturan. Liburua aspaldi egin duen bidean beste pausua da.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Los Mossos inician el desalojo del B9 de Badalona, el mayor asentamiento de migrantes de Cataluña
Europa retrasa el adiós definitivo al coche de combustión: ¿por qué ha cedido?
El vínculo inesperado (y complejo) entre Ana Obregón y Jeffrey Epstein
‘Sirât’ supera la primera gran criba y mantiene vivo el sueño del Oscar en cinco categorías
Lo más visto
- Elon Musk, más cerca de ser el primer hombre en alcanzar una fortuna de un billón de dólares
- La UCO precipitó la detención del expresidente de la SEPI porque se percató de que lo seguían cuando iba a una cita con Leire Díez
- El rechazo de Francia y las dudas de último minuto de Italia amenazan con descarrilar la firma del acuerdo entre la UE y Mercosur
- Interior nombra jefe de la UCO al coronel Pedro Merino, exintegrante de la unidad y que estuvo destinado en La Zarzuela y Seguridad Nacional
- La jueza de la dana declina citar a Sánchez porque no consta que estuviera informado “en tiempo real” por Mazón como Feijóo




























































