_
_
_
_
ERAKUSKETAK

Euskal zineari begirada

Hastapenetatik hasi eta gaur egungo azken filmeetarainoko bidaia osatuz, euskal zinemaren historia jasotzen duen Zinegileak: Euskal Herriko zinearen historia. 1896-1998. erakusketa, Gasteiz eta Durangon egon ondoren, ikusgai da egunotan Bera herrian. "Erakusketaren arrakastak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, eta hurrengo asteetan Gernika eta Leioara eramango dugu", dio Enrique Foronda, erakusketaren arduradunak. "Datorren urteari begira, berriz, beste hogei herrietan izango da ikusgai, erakusketa laburmetraien emanaldiekin osatzeko aukera aztertzen ari garelarik". Euskal zinegile nagusienen biografia, argazki eta zineari lotutako liburu, aldizkari eta taldeen inguruko informazioa eskaintzeaz gain, zinearen hastapenetan erabili izan zen hainbat objektu biltzen du erakusketak. 1900. hamarkadako karbonozko proiektorea eta bonbilak dituen 1910eko literna magiko bat dira esanguratsuneak. Erakusketa osatzeko, Euskal Filmoteka eta Iruñea, Alcalá de Henares eta Salamancako artxiboetara jo dute arduradunek. Sei epe Erakusketa sei zatitan banatuta dago. Zinearen aurrekariak sailean, Antonio Salinasen Vista de la plaza de la Virgen Blanca de Vitoria, 1897ko filmazioa jasotzen da. Hala ere, Euskal Herrian egin ziren estreinako irudiak Lumierek Le Rochers de la Vierge-n urtebete lehenago Miarritzen jasotakoak dira. Zine mutuaren arloan, Azcona anaien lana nabarmendu nahi izan da. "Dokumental ugari egiteaz gain, 28an El mayorazgo de Basterretxe egin zuten", dio Forondak. Soinudun zinean, Miguel Mezquíriz da protagonista. Tafallan jaio arren, 20. hamarkadan Bilbora joan zen bizitzera. Gerra Zibilaren epean, berriz, Nemesio Sobrevila arkitekto eta idazle bilbotarra nagusitzen da. Filme ugari egiteaz gain, Luis Buñuelekin lan egin zuen eta Eusko Jaurlaritzaren politika zinematografikoaren buru izan zen. Frankismoaren garai ilunean, Nestor Basterretxearekin batera Ama Lur ekoiztu zuen Fernando Larrouquert irundarra nabarmentzen da. Gaur egungo zinean, azkenik, Imanol Uribe, Pedro Olea, Juanma Bajo Ulloa eta Montxo Armendariz aukeratu dituzte egungo euskal zuzendarien ordezkari nagusi bezala.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_