Berritzaile eta erreferentzi
Aitzindari, euskal tradizio literarioaren iraultzaile, atzetik zetorren belaunaldiaren eredu, euskararen urbanizatzaile edota poesia sozialaren arloan maisu. Gabriel Aresti ezagutu zuten idazle nagusienetako batzuek Arestiren balio eta ekarpena nabarmentzen dute. Ibon Sarasola euskaltzainak, esaterako, ez du inoiz Aresti parez-pare izan zuen lehen egun hura ahaztuko. "1964 edo 65ean, Saizarbitoriaren koinatu batek esan zidan Gabriel Arestik ezagutu nahi ninduela. Aurrera tabernan zita egin, eta orduan ezagutu nuen lehendabizikoz. Berehala ohartu nintzen oso pertsona zirraragarria zela, nortasun bortitzekoa. Dena den, zerbait esatekotan, gizon leiala eta bihotz onekoa zela esango nuke. Bere alde esan daitekeen gauzarik onena zera da: Arestirekin zinenean ez zenuela inoiz denborarik galtzen". Anjel Andu Lertxundik, bere aldetik, onartzen du Gabriel Arestik eragin handia izan duela bere lanetan. "Nere bizitzan tifoi antzeko pertsonak ezagutu izan ditut, dena bereganatzen duten nortasun handiko pertsonak. Gabriel Aresti, Oteiza bezala, horietako bat izan da. Horrelako pertsonek beraien diskurtso eta gogoarekin besteak erakartzen dituzte beraien ingurura". Aresti ezagutu zuen lehen egunean honek esandakoa ere ez du ahazten. "Lur editorialaren bilera izan genuen Donostian eta, gero, Zarautzen "Ongi etorria idazleen mundu honetara" edo antzeko zerbait esan zidan". Bere nortasunaz, Aresti lotsatia zela nabarmentzen du, "asko sofritu zuen pertsona" izan zela gaineratuz. Idazle bezala, euskarara haustura eta berrikuntza ekarri zuen pertsonatzat jotzen du Aresti. "Tematikoki, bere aurretik eta berak bizi izan zuen garaian bertan bada kontutan hartu beharreko idazle bat baino gehiago. Esaterako, Lizardi edota Jon Mirande. Baina, Arestik hizkera literarioa modernizatu eta urbanizatu zuen. Gora-behera modernoak adierazteko dohain aparta zuen". Haustura Gabriel Arestiri probokatzaile izatea egotzi izan zaio. Anjel Lertxundirentzat horrek ez du zertan kutsu negatiborik izan behar. "Ia hausturarik ezagutu ez duen gure tradizio literario luze honetan, berrikuntzak iraultza moduko zerbait eskatzen zuen. Arestik bere proposamen eta ekarpen guztiak muturreraino eraman zituen". Gainera, Arestiri egokitu zitzaion garai hartako testuingurua ezagututa, bere lana ez zela batere erraza izan nabarmentzen du Lertxundik. "Garai hartan, euskarak tenplu baten antzeko zerbaiten aureola zuen". Gabriel Arestik hurrengo belaunaldiko idazleengan izan zuen eraginaz, "euskara batuaren premia teorian eta praktikan aurrera eraman zuen pertsona izan zen", dio Lertxundik. "Beste inork baino gehiago jarri nau bide horretan. Besteok hartutako konpromezua Arestiri zor diogu". Ibon Sarasola ere iritzi berekoa da. "Nigan eragin handia izan zuen. Bere idazkera eredugarria iruditzen zait. Esaterako, Harri eta herri da nik izan dudan erreferentziarik nagusienetakoa. Zalantzaren bat izan dudan bakoitzean bertara jo izan dut". Arestiren ekarpenik nagusienaz, berriz, "atzetik zetorren belaunaldiari ateak irekitzea" izan dela dio Sarasolak. "Beste inork baino lehen egin zuen gaur ezagutzen dugun euskara batuaren aldeko apustua. Horren lekuko da Maldan behera, bere lanik borobilena. Guzti honek bere kontrako iritzi eta kritikak piztu arren, beste batzuek -tartean, ni neu- bide horri eutsi genion". Juan Mari Lekuona euskaltzainak, bere aldetik, asko irakurritako gizona bezala ikusten du Aresti, eta beste hizkuntzatako idazleen lanak euskaratzearen garrantzia aipatzen du. "Nere ustez, Aresti pentsamendu aldetik oso pertsona eguneratua izan zen eta bere meritua ez datza bere garaiari erantzutean bakarrik, baizik eta bere nortasun poetiko handian ere badatzala uste dut". Maisu Lekuonak Arestiren garrantzia poesia sozialaren arloan kokatzen du batik bat. "Hor, maisua zen". Gabriel Arestiren garaian bi joera zeudela aipatzen du: alde batetik, Arestik landutako poesia soziala, eta, bestetik, existentziala. "Blas de Oterorekin izandako harremanaren eragina ikus daitekeela uste dut", dio. Herri poesiaren legeak oso ondo ikasi zituen eta dudarik gabe lehen mailako poeta kontsideratzen du Lekuonak, eragin handia izan zuena gainera. "Ez dakidana da zein puntutaraino lantzen zituen bere lanak", dio Lekuonak, "asko publikatu baitzuen bere bizitzan zehar, eta batez ere, 60ko hamarkadaren bukaera aldera". Bere mezua askotan transmititzen zuen, epe laburrean kaleratutako lan ezberdinetan. "Arestik sortutako aldaketa bere testuak poesia sozialari begiratzeak dakar. Berak idatzi zuen garairako bazetozen beste batzuk bidean, eta hain zuen, bere ondoren euskal poesia bide berrien bila zegoenean etorri zen Bernardo Atxaga". Idazteko modua azpimarratzen du bestalde Lekuonak. "Dudarik gabe, Arestik bere garaian euskara idatzian proposatutako soluzioak gaur egun oraindik jarraitu egiten dira, nahi eta nahi ezkoa delako idatzizko estiloa".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.