_
_
_
_
Reportaje:

Gabriel Aresti, bere osotasunean

Gabriel Arestiren inguruko erakusketa jadanik ikusgai dago Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Uda bukaera arte izango da bertan, ondoren Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera pasako delarik. 1975eko ekainean 42 urte bete gabe hildako poeta bizkaitarraren bizitzan ibilaldia proposatzen du bost ataletan antolatutako erakusketak. Poetaren familia bizitzako imajinak, lanak eta sariak, bere testuekin egindako abestiak, zentsurarekin gorabeherak, garaiko musikagileekin harremana biltzen da bertan. Poetaren lan metodologiari hurbilketa ere proposatzen du hainbat gertakari historikoen inguruko testu eta argazkiekin ixten den erakusketak. 1933ko urriak 14an jaio zen Gabriel Aresti. Euskara ikasten 12 urtekin hasi eta euskaltzain izatera iritsi zen. Konformagaitza eta oso kexatia omen zen. Askorentzako, bere idazteko moduak euskal poesigintzan etapa berria ireki zuen. 75ean egindako elkarrizketa batean, zera esaten zuen: "Neure herriarekiko solidaritateagatik uste dut idazten dudala euskaraz. Hizkuntza hila balitz bezala ikasten hasi nintzen eta bat-batean bizia hartzen hasi zen, nere herriarekin kontaktua medio". Gregorio San Juan Arestiren lagun izandako idazleak gaztetandik ezagutu zuen poeta. "Hogei urtetik behera zituen bere anaia Juan Marik tertuliara ekarri zuenean eta beregan piztua zegoen jadanik idazteko grina". Gregorio poesiaren metrika eta teknika kontutan zekiena irakasten hasi zitzaion. "Ikasteko gogo izugarria zeukan eta irakurle asekaitza zen. Idazle galiziarren lanak erakutsi nizkion eta nere ustez hauen eragina nabari daiteke Arestirengan". Tertulia hartan ezagutu zituen Blas de Otero eta Gabriel Celaya poetak. "Arestiren lanak aldaketa handia suposatu zuen euskaraz idatzitako poesian. Nere ustez, 50ko belaunaldia deitu izan den horren barnean koka genezake". San Juanen esanetan, Aresti gizon irekia izan zen ideia berriei dagokienean. "Idazteko grina handia zuen eta denbora asko dedikatzen zion horri". Ángel Ortiz Alfao literatura kritiko eta idazleak Arestik hizkuntzak ikasteko zeukan erraztasuna azpimarratzen du. Izan ere, itzulpen asko egin zuen, tartean Joyce eta T.S. Ellioten lanak. Bere esanetan, "poesia eta literatura ziren gehien interesatzen zitzaiona. Aurrerago beste gaiei ere arreta eskaini zien eta bere pentsakera ezkertiarra esaldi batzuetan antzeman daiteke". Ikuspegi intimoa Gabriel Arestiren alarguna, Ameli Esteban, eta bere hiru alabak oso gustura daude erakusketaren emaitzarekin. Behingoz, Bilboko idazlearen ikuspegi zabalagoa agertzea lortu dela uste dute. "Aurreko erakusketa guztietan aitaren irudi hotza zabaldu izan da, eztabaida maite zuen pertsona baten irudi problematikoa. Oraingo honekin hori gainditu, eta aitaren alde intimoa eta pertsonala azaltzea lortu da. Horrexegatik, Jon Kortazar eta Enrike Forondoren lana publikoki eskertu nahi nuke", dio Andere Arestik, Gabrielen alaba gazteenak. "Aitaren irudi tipikoa gainditzearekin ez dut esanahi gizon serioa edo probokatzailea izan ez zenik", azaltzen du Anderek. "Aitak bizi izan zuen garaia kontutan hartu behar da. Berak frankismoa besterik ez zuen ezagutu". Etxean pertsona maitekorra zela dio -"leku guztietara eramaten gintuen, etengabe musukatuz edota eskua hartuz"- eta, gainera, lotsatia. "Hitzaldietara joaten zenean, berak bazekien eztabaida egongo zela eta oso urduri jartzen zen. Bestetik, erraz hunkitzen zen. Astilleros-en huelga egiten ari ziren eta uste dut Agustín Ibarrolarekin joan zela behin langileen aurrean hitz egitera. Ba, horrenbeste langile ikusita, hunkitu, eta ez zuen aurrera egiterik izan". Azkenik, gizon langiletzat dauka Anderek. "Egunero 9-10 ordu egiten zituen lanean eta, gero, etxean, berandurarte egoten zen irakurtzen edo idazten. Aita etxera itzultzerako, gu ohean egoten ginen. Gainera, asteburuak euskarari eskaintzen zizkion. Aitak familia aurrera ateratzeko egiten zuen lan, baina bere benetako bokazioa euskara zen". Pentsatzen zuena defendatzeak, azkenik, buruhauste ugari sortu zizkion. "Asko borrokatu eta sufritu zuen. Euskara batuaren inguruan piztu zen polemika eman ez balitz, ez zen horren gazte hilko. Egungo egoera ikusita, aitak babes gutxi izan zuela ikusteak pena ematen du. Gaur duguna ikusi izan balu! Baina, Franco hil aurretik joan zitzaigun... Politikoki ere denetarik entzun behar izan zuen. Batzuek separatista deitzen zioten; besteek, españolista. Nik uste dut abertzale joera zuela eta baita gizarte gaiekiko ardura handia ere. Ezkertiarra zen, besterik gabe".

Más información
"Mugak"
Erakusketa barrutik
Berritzaile eta erreferentzi

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_