_
_
_
_
Tribuna:
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

"Hemen dago gizona"

RAMON SAIZARBITORIA Gabriel Arestiren sendikoek esan dute poetaren argazkirik ezagunena, diskoen eta liburuen azaletan azaldu izan dena -haren heriotzan Lagun liburu dendak eskaini zion erakusleihoa hornitzeko Balerdik marraztu zuena- ez zaiela gustatzen, eta beste baten aukera egin dute egun antolatzen den erakusketaren kartelerako, zeinetan ohiko jakarik gabe azaltzen den, gazte eta irribarretsu. Aita atsegin eta jostalari tankera gehiago ere badu, eta ulertzekoa da alargunari eta alabei atseginago gertatzea. Niri berriz gustuko zait hura, oso baita Gabrielena aurpegiera hieratikoa, oso berea begi argi zertxobait estrabikoen begirada zorrotza. Gustuko zuen gaizto aurpegia jartzea. Gogoan dut zein harro zegoen Txano gorritxo ipuinaren diskoan otsoaren papera egin izanaz. Bazekien, baita ere, ahotsa moldatzen profeta zoroarena egiatasunez egiteko. Jesus Mari Olanok Gabrielek Hernanin emandako hitzaldi baten grabaketa eskuratu dit. "Hemen dago gizona" dio bertan, eta dardara nabari zaio ahotsean. Ardo botila bat ireki dut neuk bakarrik edateko, hogeita bost urtez entzuten ez nuen lagunaren omenez. Ona ardoa, onegia. Gabrielek aski zuen etxepeko tabernan merkeena, gaseosaz bustia. "Burges txikiok" aurpegiratu ohi zigun garaiko unibertsitario ginenoi eta, gorbata beti korapilo berekoa seinalatzen bagenion, hura zela, zioen, bere kontadore kondizioaren ezin besteko adierazlea. "Gizona hemen dago". Ez zen esateaz nekatu sekula, sofritu egiten zuela asko, maita zezaten nahi zuela. Izan zen ordea imitaziozko otso ahotsaz beste entzuten jakin ez zuenik. Eta berez, otzana zen gizona, ona eta sentibera, eta itxuratxartzeko hartzen zituen haserreak, ur errea ziren, eskua bizkarrean jarri orduko joaten zitzaizkionak. Egia da, bai, gogoko zuela bere burua poeta maradikatu bezala agertzea, ordenazaleen mundutik eskumikatua sentitzea, baina egiaz, maitasuna eskatzen zuen bi eskuak zabalik. Herriko poeta "Zoroek bakarrik defenda dezakete euskara" dio orain, oihuka, suminduraz betea, eta entzule batzuen ahotsak ere haserre altxatzen dira, mehatxatzaile, aberriaren bontzo traketsak, metaforari entzungor, gizonaren herriarekiko atxikimendu, neurri batean gehiegizkoa ere, ikusteko itsu. Lehendabiziko oihuak iskanbila bilakatzen dira, iraindu egiten dute gizona. Ingurua behatu dut, bakarrik jarraitzen nuela ziurtatzeko. "Hiregatik, Gabriel" altxatu dut kopa. Izena eman diek plaza, kale, ikastetxe eta, ziur asko, kiroldegiei ere, eta miretsia haiz, herriko poeta bezala. Alde batetik suertea ere bada gaztetan hiltzea, baina nahiago hinduket maradikatua eta bizirik, hila eta bedeinkatua baino. Pero, para qué me harán hablar. Tu voz me trae el recuerdo de aquella tarde en la que el sol sólo daba luz, y no había bata sobre gabán que calentara el frío mortal de tu obstrucción biliar. "Zelan zagoz". Sonreíste estirando un poco el labio. Estabas solo, con tus cachorros que necesitan olvidar el dolor de tu mirada, poeta del pueblo, solo.

Más información
Berritzaile eta erreferentzi

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_