Lenin eta Alemania
Leninek idatzi omen zuen iraultzaile alemaniar bati tren geltoki jakin bat hartzeko esanez gero, iraultzaile horrek geltokia okupatu aurretik trenbideetara pasa ahal izateko txartela erosiko lukeela. Leninek, beste kanpotar ugarik bezalaxe, alemaniarren izaerari buruzko iritzi zehatza zeukan: legaltasunarekiko eta agintariekiko atxikimendua. Bere iritziz, aleman batek ezingo luke inoiz benetako iraultzailea izan. Ildo honetan, Alemanian azken hamar urteotako historia, 1919koa bezalaxe, gehienez sasi-iraultzatzat har daiteke. Honneckerren erregimena barneko kontraesan estruktural eta kanpoko presioengatik jausi zen eta ez horrenbeste herriak bultzatutako mobilizazioengatik. Hala ere, hamar urte geroago, Alemaniako gizarteak inoiz baino zalantza gehiago dauka bere izaerari dagokionez. Identitateari buruzko debatea ez datza bakarrik sarritan aipatzen den mendebalde eta ekialdearen arteko ezberdintasunean eta batasunaren arazoan. Horrezaz gain, beste bi ardatz ere baditu: bata, Alemaniako papera Europan eta munduan; eta bestea, historiaren zama. Batasunak ekarritako arazoei dagokienez, bi Alemaniak batu zituzten politikariek beren aholkularien artean historialari gehiago izan balute, gaur egun ez lirateke horren harrituak izango. Izan ere, historiak erakusten baitu mentalitatearen aldaketak askoz ere mantsoago eman ohi direla aldaketa politiko eta sozialak baino. Azken urteotan ekialdera eramandako dirutza ikaragarriak mesfidantza gutxitzen lagundu badu ere, ez da gehiegizkoa pentsatzea normaltasuna hurrengo belaunaldia baino lehen ez dela lortuko. Debatearen bigarren ardatzari dagokionez, Schröderrek eta Fischerrek osatzen duten tandemari egokitu zaio Alemaniako paper berria definitzea. Pazifismotik datorren berde bat Milosevicen aurkako gerra defendatzen eta bere alderdiaren gehiengoaren adostasuna bereganatzen ikustea nahikoa da, egoera oso denbora gutxian zenbateraino aldatu den konturatu gaitezen. Kasu hauetan, gizakiok gure iraganean etorkizunerako bide egokiak aurkitzen saiatu ohi gara, eta hori dela eta, egun historiarekiko interesak eta jakin-minak sekulako koiuntura dute Alemanian. Nola uler daiteke, bestela, alemanak holokaustoaren biktimei egin beharreko monumentuaren proiektuaz ados jarri ez izana? Nola uler daiteke azken hilabeteotan Hitlerri buruzko bi biografia berri argitaratu izatea, liburutegietan jada dozena erdi bat egonda? Best sellerren zerrendan, Victor Klemperer komunista ohiaren bi liburu daude: 1945 eta 1959 bitartean idatzitako egunerokoa bata, eta nazismoaren garaiari buruzkoa bestea. Ikusten denez, Leninek alemaniarra izatea zer den bazekien ere, 1999ko alemanok ez dugu batere garbi galdera horren erantzuna.
Ludger Mees EHU-ko Historia irakaslea da.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Eurostar suspende sus servicios en el túnel del canal de la Mancha por un problema eléctrico
Francisco Fernández Marugán, el hombre de Estado que siempre estuvo allí
Dabiz Muñoz vuelve a meterse en el vestido de las Campanadas de Cristina Pedroche: “No te pido que me superes, al menos iguálame”
El cirujano acusado de violar a una paciente en Murcia alegó que llevaba mucha ropa y que se mueve por sus problemas de circulación
Lo más visto
- La Audiencia Nacional avala la decisión de Robles de retirar el nombre de Franco a una bandera de la Legión
- Rusia amenaza con romper las negociaciones tras acusar a Ucrania de atacar una residencia de Putin
- Estados Unidos usó drones de la CIA para golpear un puerto de Venezuela ligado al narcotráfico
- Alain Aspect, Nobel de Física: “Einstein era tan inteligente que habría tenido que reconocer el entrelazamiento cuántico”
- Robles exige a Feijóo que pida disculpas por decir que el Ejército no acudió en ayuda de las víctimas de la dana




























































