_
_
_
_

Literatura gaur egun

Literatura ez da bizitzeko eren islada, ez da bizitzaren ispilu, bizitzeko eren asmatzailea da. Nola lor dezake literaturak betekizun hori? Adibide bat jarriko dut: idazle sitiatua. Nor da idazle sitiatua? Egoera bidegabean bizi dena. Bidegabekeriaren erdian kokatzen dena. Egoera latzetan, eta Isabel Allende datorkit burura, eskertzen du idazleak irakurleen izenak jakitea, haien aurpegia ezagutzea. Idazle sitiatu bi ezagutzen ditut. Bata poloniarra: Herbert, Hiri sitiatutik liburuaren egilea. Bestea hegoafrikarra: Brink, apartheid-aren aurka idazle. Biek idatzi dute sitioaren aurka. "Herbert-en poema bat ekarri nahi nuke hona: Zentzudunek diote / ahal dela / monstruarekin batera bizitzea / bakarrik galerazi behar ditugu / bat-bateko mugimenduak / bat-bateko mintzaldiak / Mehatxu garaietan / harriaren edo hostoaren/itxura hartu / Izadi jakintsuaren esanetara / egon: geldi. / Sakonki arnasarik ez, / ez garela adierazten saiatu". Beste adibide batez ere mintzatu nahi nuke. André Brink idazleaz. Afrikaans hizkuntzan idazten du, hizkuntza minorizatu batean; ingelesaren aurrean egoera galtzailean dagoen hizkuntzan. Horrek guztiak ekarri dio eragozpenik bere lanari: - Afrikaans eta ingelesaren artean tenka sortu da. Afrikaans-en etsaitzat hartzen da ingelesa, haren izaera arriskutan jartzen omen duelako, baina, era berean, ingelesa mundura zabaltzeko bidetzat har dezakete idazleek. - Garbikeriaren tendentzia gertatzen da afrikaans hizkuntzan: ez da onartzen ingelesetik etorritako hitzik. - Itzulpenean arazoak sortu dira, eta Krige deituriko idazle batek, gurean Atxagak zabaldu duen bidea jarraitu du, hizkuntza batetik besterako itzulpenak egin beharrean aldakiak sortu afrikaanseraz eta ingeleseraz. - Zentsurarekin arazoak izan ditu hizkuntza horretan aritzen diren idazleak. Ingelesez idatziz gero eta zentsurarekin arazoren bat izan, kanpoan argitaratzen zen lana, zentsurarik gabe, eta arazoa konpontzen zen, baina afrikaanseraz idazten dutenek ezin dute horrelakorik egin. - Idazleak, gurean gertatzen den bezala, askotan entzuten du hobe duela hizkuntzan nagusian idatzi. Hori guztia bakarrik aipatzen dut adibide gisa, eta gure egoerarekin paralelotasun zenbait agertzeko, pentsabide gisa. Honek guztiak Brink-en egoera zein den ezagutzen lagun dezake. Azken batean literaturaren arazoa bikoitza baita. Alde batetik, literaturaren barnean literaturtasunean kokatzen da adierazpidea. Bestetik, literaturak gizartearekin duen loturan agertzen du bere izaera, eta ezin dugu gizartetik, historiatik eta politikatik banandu. André Brik pentsatzen hasten denean, kontuan hartzen du gizarte egoera baten aurka, apartheid-aren aurka idazten duela. Gutxi gora behera hauxe da bere sitiotik irtetzeko planteiatzen duen eskema: herri batean, volk-aren izenean, herriaren izaeraren izenean, politika bereizgarri eta negargarria sortu da, diskriminazio eta arrazakeriaren politika; horren aurrean galdetzen du Brink-ek literaturaren eraginaz. Eragin barnekoia Artearen, literaturaren, hitzaren eraginaz hitz egiterakoan, Brink-ek garbi du, artearen eragina pertsonal, barnekoia dela: "Arte lanak ez du behar -ez du beharrizanik- erlijio, politika, moral edo beste edozelango eremuko justifikaziorik. Gosea bezain garrantzitsua den pertsonaren beharrizana asetzen du arteak, nahiz eta ez den hori behar bezain argi adierazten. Gosea bezala, beharrizan pertsonala da, azken puntu sakoneraino intimoa, zeren giza kontzientzia zabal baitezake". Giza kontzientziaren zabalpenean dago koska. Zer da hori? Gizatasunaren ahotsa mantentzeak giza-balioen iraupena dakarrela adierazi nahi du kontzeptu horren bidez Brink-ek. Lehen-lehenik giza kontzientziaren agerpena besteen izaeraren onarpenean datza. John Berger-ek zuzen adierazi du: "Gure antzekoak ez direnen izaera da gure tortura". Besteek -ez da ahaztu behar baieztapenok 1969. urtean egin dituela Brin-ek, apartheid-aren galeraren arrastorik ez zenean- badituzte eskubide zenbait: Lehena bizitza eskubidea litzateke. Gizakia bizirik jaio da, ez hilda. Bizirik egoteak komunikaziorako eskubidea dakar, beste pertsona batzurekin batzeko eta hitz egiteko eskubidea. Komunikazioarekin gizaki bakartiaren eta gizaki elkartuaren arteko zubia igaro dugu. Brink-en hitzak ekarriko ditut hona: "Aukeratzeko askatasunaren alde egiten den edozerk ez luke zuzentasunik gabe ingurukoen askatasuna kaltetu behar. Horrek esan nahi du askatasuna zuzenbidearekin neurtu behar dela. Camusek ikusi zuen bezala, zentzu absolutuan izaera biak (askatasuna eta zuzenbidea) elkarrezinak dira: askatasun absolutuak indartsuek ahula akatu dezaten duten ahalbidea dakar. Zuzenbide absolutuak askatasun guztiak mugatzen ditu". Literaturak giza kontzientzia hori pizten du, bera dakar ondoan, eta hori ekartzea litzateke hitzari geratzen zaion eragin bakarra.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_