_
_
_
_

Irudi elektronikoen sorguneak

Bilbaoarte zentroa iazko udazkenean inauguratu aurretik, bertako tailerrak erabiltzeko asmotan proiektuak aurkeztu zituzten artista gehienek proiektuaren faseren batean teknologia berriak erabili nahi zituzten. Berriak ote? Adjektibo horrek honezkero ez dirudi oso egokia ordenadore, programa informatiko, inprimagailu, fotokopiagailu eta beste euskarri digital batzuen erabileraz ari garenean. Artista gazteek erruz erabiltzen dituzte, eta azkar ere azkar sartzen ari dira, beraiek ere artelan bihurtu nahirik, orain dela urte batzuk pintzel, oihal, pintura eta langai ukigarriak baino ez zituzten estudioetan. Horregatik edo, Bilbaoartek teknologia berrietarako atondu dituen lokaletan "irudi teknologikoa" besterik ez dioen kartela eskegi da. Arte-jardueren zentro inauguratu berrian, Bilbao la Vieja auzoan, hirugarren solairuko lokalak zain daude irailean arte-sorkuntzako prozesu digitalen erabileraz bertan egingo den ikastaroaren lekuko izateko. Bide berriak Ikastaroan erabiliko diren materialak enpresa fabrikatzaileek lagatakoak izango dira. Dena dela, tailerrean agerian jarriko da Bilbaoarten zer-nolako aukerak eskainiko diren norberaren lanak azken belaunaldiko teknologia elektronikoaren bitartez gauzatu eta garatzeko. "Artista askok betiko adierazpideetara barik bide berrietara jotzen dute, gero eta merkeago eta eskurago daude eta", esan du Bilbaoarteko zuzendariak, Javier Riañok. "Baina beti bezala sormena da benetan garrantzia duena". Artea sortzeko era berriei buruz Bilboartek antolatu duen ikastaroaren arduraduna Jose Ramon Alcala izango da, Gaztela-Mantxako Unibertsitatean teknologia berrien irakasle eta Elektrografiaren Cuencako Nazioarteko Museoaren (MIDE) sortzaile. Alcalaren iritziz, irudiaren inguruko teknologia berrien eta digitalen erabilera gero eta zabalagoari ezezik, "informazioaren gizarte mediatikoaren premiazko erronkari" aurre egiteko prest egon behar dugu eta materiala "banaketa-prozesu berrietara moldatu". Artelekuk ere harremanak izan ditu Alcalarekin, honek bi aldiz zuzendu baititu bertako proiektuak. Artelekuk urteetan dihardu baliabide elektronikoak arian-arian sartzen. "Artelanak sortzeko tresnerian fotokopiagailua izan zen lehenengo berrikuntza teknologikoa" gogoratu du Santiago Eraso zuzendariak. "Dagoeneko lanean hainbat disziplina jorratzen ditugu, eta teknologia berriak zeharretara integratzen dira ohiko tailerretan", azaldu du Erasok. "Zentroaren eguneroko jardueretan teknologia berriak sartzen ahalegintzen gara". Arteleku bere baliabide materialak berritzeko asmotan dabil. Lehenengo eta behin, bideo instalazio berriak jarriko dira. Interneteko web interaktiboa izango da baliabide guztien buru, Artelekun lan egiten duten artisten eskura. "Artelanak espazio fisikoaz harantzago erakusteko era izango dugu", azpimarratu du zentroaren zuzendariak. Artearen arloan teknologia elektronikoak erabiltzeak proiektuen izaera nola aldarazi duen ikusirik, Artelekuk tailerrak antolatu ditu "objektuaren izate materialaren galera" eztabaidatzeko. "Fabrika hutsaldu egin da" esan du Erasok. "Artistak objektuarekin duen harremana aldatu egin da. Orain harremanen lekua birtuala da eta baliteke objektua benetakoa edo alegiazkoa izatea".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_