_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Euskararen estrategiak (telebistan)

Hots asko dabil han-hemen ETBko bi kateen beherakadari buruz. Hots batzuk nahiko apokaliptikoak dira, kezkatiak asko, etsipenezkoak beste hainbat. Batzuk oso interesatuak izango dira, beste asko zehatzak. Datuak ezagutu gabe, ezin iritzirik eman momentuko egoeraz.

Auzi estruktural bat dut nik kezka. Nago euskal telebistak -euskarazkoaz ari naiz- estrategia-falta duela akats nagusi. Ez da gaur goizeko arazoa, ez da gaur agintzen dutenen erantzukizun soila, ederki, baina horrek ez du gaitza arintzen. Euskarak estrategiak behar ditu alor guztietan, eta areago telebista bezalako hedabide batean. Gaztelaniaren errape oparoen mimetismoak bizi gaitu alor gehienetan. Gaztelaniak eta gaztelaniaz eraikitako eredu kulturalek bizi gaituzte, eredu propio bat eraikitzen saiatu ordez. Arazoa, jakina, ez da linguistiko soila. Bada kulturala ere. Edo, zehatzago esateko, kulturala da guztiaren gainetik. Oinarrian, euskara ez den beste hizkuntza bateko erreferentzia kulturalak bizi ditugu, euskararenak ez diren beste eredu batzuetan asetzen dugu gure premia kulturalen egarri-parte handi bat. Baina euskarak, beste edozein hizkuntza batek bezala, badu bere mundu propioa, badu bere erreferentzia-sarea. Baina Ortegak zioen bezala, "kultura bat zulorik ikusezinenetik husten da".

Euskara eta euskal kultura izan ziren Euskal Telebista sortzeko akuilu eta argumentu nagusiak. Bete ote ditu aurreikuspenak, eragin ote dio euskarari bere osoan eta garai hartan egiten genituen ametsen neurrian? Gutariko bakoitzak zilegi du bere goseen eta izan dituen aseen araberako erantzuna ematea, baina denok bat etorriko gara -baita telebistak egin duen lanari buruzko optimistenak ere- honako koskan: telebistak egin duena baino askoz gehiago egin zezakeen eta dezake euskararen garapenari dagokionez.

Horretarako, ordea, estrategiak markatu behar, ez hainbeste arauen eta zuzentasunaren bidetik -hori ere zaindu eta ziurtatu beharra dago-, euskararen baitako premietatik baizik. Adierazkortasunaren aldetik, bizitasunaren aldeko apustua eginez, hizkuntzaren erakarmena eta bizi-poza barreiatuz produktuen bidez.

Euskararen etorkizunarekin lotzen bada euskarazko telebista, aukera aparta baten moduan begiratu behar zaio hedabideari. Euskarari txirbilak ateratzeko gai den hedabide baten moduan. Telebista eta euskaraz egina. Hedabide moderno bat eta euskara, uztarturik. Horixe zen ETBren sorkuntzak ekarri zuen itxaropena, eta, beharbada, ez da guztiz alferrikakoa aldian behin hain diskurtso elemental bat gogora ekartzea, elementala izanagatik ere ez dio-eta ez benetakoa ez beharrezkoa izateari uzten.

Euskarazko telebista batek ezin du hizkuntza hegemoniko batean emititzen duen telebista baten dinamika bera izan. Hizkuntza hegemonikoetako telebisten zurrunbilo berean murgiltzeak, haien ereduaren morrontzan jarduteak, ez dakarkio kontu on askorik -eta txarretik, berriz, asko- eredu propio bat eraikitzeko bokazioz jaio zen telebista bati. Agintari batzuek zein besteek ahaztu duten kontu bat da.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_