Hizkuntzaren osasuna
Osasun Jardunaldien XX. edizioa egingo da ekainean Arantzazun - Emakumearen inguruan arituko dira aurtengo deialdian
Osasungintzan euskararen erabilera bultzatzeko lan egiten du OEE Osasungoa Euskalduntzeko Elkarteak. Profesionalentzako euskarazko argitalpenak eta ikastaroak sustatzen ditu, eta erakundeei aholkua ematen die, adibidez. Osasun Jardunaldiak dira, ordea, urteko ekimen garrantzitsuena. Euskal Herrian zehar txandaka antolatzen dira urtero, eta 200 profesional inguruk hartzen dute parte. Aurten Arantzazun egingo dira ekainaren 4 eta 5ean, eta Emakumea eta osasuna izango da gai nagusia.
Profesional ezberdinentzako prestatuko jardunaldiak dira. "Gehienak sendagileak gara", dio Iñaki Peñak, Debagoiena ospitaleko barne-medikuak eta aurtengo jardunaldietako batzordeko koordinatzaileak. "Baina bestelako profesionalek ere parte hartzen dute. Asko erizainak dira, eta gero eta psikologo, soziologo, fisioterapeuta, edo laguntzaile sozial gehiagok izena ematen dute jardunaldietan". Aniztasun honek jardunaldiak aberastu egiten dituela dio Peñak, osasungintzako ikuspuntu ezberdinak elkartzen baititu.
Sendagileez gain, osasun arloko beste profesionalak ere elkartzen dira
Emakumea hautatu dute jardunaldien ardatz gisa aurtengo ediziorako, gaurkotasun handikoa izateaz gain, Debagoienako Ospitaleko errealitateari ere erantzuten diolako, Peñaren hitzetan. "Gure ospitaleko egoerari begiratu genion lehenengo, eta mediku espezialisten artean euskaldun gehien non zegoen behatu genuen. Ginekologian zeudela konturatu ginen, medikuen erdia inguru da euskalduna sail horretan, besteetan ez bezala". Emakumea ardatz gisa hartuta, hamasei txostengile arituko dira minbizia, ugalketa eta osasuna, osteoporosia eta gaixotasun kronikoak, edo gizartea, kultura eta osasuna mahai-inguruetan. Medikuntza, antropologia eta feminismoari buruzko hitzaldia ere eskainiko da, eta hiru tailer, hogei ahozko komunikazio, eta hogeita hamaika poster ere aurkeztuko dituzte.
Osasungintzari buruz euskaraz aritzeko aukera "paregabea" dela dio Debagoineko medikuak. Hizkuntzari lotutako zalantzak eta zailtasunak gainditzeko oso baliogarria izan daitekeelakoan da, profesional askok, euskaraz jakin arren, lan arloan gabeziak dituztelako. "Gehienok ez dugu osasun gaiei buruz euskaraz hitz egiteko ohiturarik", dio Peñak. "Nik Madrilen egin nituen ikasketak, adibidez, eta nire moduan beste hainbestek. Horregatik, lanak prestatzerakoan eta idazterakoan zailtasunak izaten ditugu". Ildo horretan, erakundeak laguntza eskaintzen die parte hartzaileei, terminoen inguruko hiztegiak non dauden adieraziz, esaterako.
Peñak aipatutako zailtasun horiek, jardunaldien premia agerian uzten dute. Osasungoa Euskalduntzeko Elkarteak garbi du hori. Batzar Orokorra egin zuen elkarteak hilabete hasieran erakundearen eta jardunaldien hogei urteotako ibilbidea baloratzeko, eta emaitzak baikorrak izan dira. Aurrerapausoak eman direla ondorioztatu dute, baina oraindik ere asko dago egiteko. Horregatik, jardunaldien aldeko apustua berretsi dute. "Aurrera jarraitu behar dugu jardunaldiekin, politak direlako, eta Hego Euskal Herri mailan horrelako jardunaldi bakarrak direlako".
Profesional eta erakundeen arteko sare bat ere sortu behar dela uste du elkarteak. "Erakundeen arteko koordinazioa behar dugu, batez ere, unibertsitatearekin, eta baita eskolekin ere. Osasun arloko ikasketak euskaraz egin daitezkeela jakin behar dute gazteenek". Euskaraz ikasi dutenen artean ere erabilera bultzatu behar dela uste du erakundeak, Peñaren hitzetan. "Gero eta jende gehiago ari da euskaraz ikasten, baina lanean hasten direnean, ez dute euskararekiko kontzientziarik izaten, eta hori ere bultzatu behar da". Gainera, profesionalen arteko trukaketarako eremuak sortu behar dira, lan arloan euskara normaltasunez erabiltzen laguntzeko, eta hiztegia ere egokitzeko eta moldatzeko ahalegina egin behar da, erakundearen iritziz.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Cae una organización que enviaba camiones cargados de cocaína desde Marbella hasta varios países europeos
Manuel Bustos acepta seis meses de cárcel por cargar gastos privados a la Federación de Municipios
Visitar la Fontana de Trevi dejará de ser gratis para los turistas: costará dos euros a partir de febrero
La Policía detiene a cuatro personas por facilitar encuentros sexuales con menores tutelados en Canarias
Lo más visto
- El Supremo condena a ‘Okdiario’ y a Eduardo Inda por intromisión en el honor de Iglesias al acusarle de cobrar de Venezuela
- Los pagos del Gobierno de Ayuso a Quirón engordan con facturas de hace una década y sin pagar desde tiempos de Cifuentes
- Más de 40 congresistas demócratas piden por carta a Trump que cese en sus “intentos de socavar la democracia en Brasil”
- Los hijos de Isak Andic negocian un acuerdo para pagar 27 millones a la pareja del empresario y cerrar el conflicto por el legado
- Irene Escolar: “Si la gente se droga es porque encuentra en ello una anestesia que necesita. Negarlo es absurdo”




























































