_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

'Meza party horror show'

Aiton amonen urrezko ezteiak ospatzen genituen. Hamabiak laurden gutxiagotan egina genuen hitz ordua, elizako atarian. Ospakizun xumea izango zen, euren izaerarekin bat zetorrena: familia batu, mezatara joan, eta bukatzeko bazkaria.Mendearen erdia elkarrekin egin duen bikoteak zerua irabazita behar luke. Hala ere, badaezpada mezatara joango ginen.

Azken zenbaketa egin zen. Ondo, denok barrura. Eliza anarkista, homosexual, feminista, sofrologo eta gaztez beteta zegoen. Agureren bat edo beste ikusi nuen. Baina gutxi. Atzeko lerroetan lekua aurkitu eta bertan eseri ginen. Pulpituaren alboan proiektagailu bat zegoen jarrita. Halako batean apaiza mikrofono harigabe batekin agertu zen. Meza Party Horror Show-aren hasiera izan zen.

Apaiza mikrofono harigabe batekin agertu zen. 'Meza Party Horror Show'-aren hasiera zen

Umeen eguna zela argitu zigun. Bat batean proiektagailua piztu eta power point batean zera agertu zen, letra larriz idatzia: ADISKIDETZEA. Eguneko hitza zen. Ezinezkoa izan zen ahaztea. Etengabe errepikatzen zuen. Mundu guztia adiskidetu nahi zuen; palestinarrak juduekin, euskaldunak espainolekin, estralurtarrak FBI-ko agenteekin, Tolosako indabak Gernikakoekin... Ez zen esatearekin konformatuko, ordea! Cheer Leader-en saio bat zuten prestatuta; Emadazu A, emadazu D, emadazu I... Kartulinaz eginiko letrak eskuan, umeak pulpitura igotzen joan ziren, borlarik gabe, hori bai. Lerroan jarrita A-D-I-S-K-I-D-E-T-Z-E-A hitza osatu zuten. Egoerak txarrerago egitea ezinezkoa zela zirudienean apaizaren laguntzaileak hari mehe bat ekarri eta bertatik zintzilikatu zituten letra guztiak,esandako hitza osatuz. Buruan kolpe asko hartu dituenaren itxura zuen apaizaren laguntzaileak. Anarkisten artean eztul batzuk entzun ziren. Sofrologoen haserre aurpegiak ez ziren nolanahikoak. Ez zitzaien ikusten ari zirena batere serioa iruditzen. Baina hura hasiera besterik ez zen izan. Apaizak Jesus gurutziltzatuarengana begiratu zuen. Umeei adiskidetzea bertatik zintzilikatzea proposatu zien. Umeek ez zuten deus erantzun. Buruan kolpe gehiegi hartu dituenari ideia bikaina iruditu zitzaion. Txoko batean zegoen eskailera hartu eta Jesusen aurrean jarri zuen. Jesus negarrez hasi zelakoan nago. Baina mirakulua ikusi zuen bakarra nintzela konturatu eta ez nuen ezer esan. Eskaileran gora igo eta adiskidetzea zintzilikatu zion gurutzearen beso bakoitzetik. Hori gehiegizkoa izan zen Jesusentzat. Gurutzetik jaistekotan egon zen. Baina mimo lana gogorra dela gogoratu, eta ez zuen zirkinik egin. Lotsatuta, sofrologoetako bat aulkitik jaiki eta elizatik irten zen, sardana dantzatzera. Gaizki egina. Onena falta zen. Apaizak abesti bat kantatzea proposatu zien ume gaixoei. Erantzuteko denborarik eman gabe, buruan nahi adina kolpe hartu ez dituenak kitarra bat hartu eta orroka hasi zen, gure jauna gora eta gure jauna behera. Argi izan nuen jainkoa existitzen bada apaizaren laguntzaileak heriotza mingarria izango duela. Umeak torturatzeagatik. Gaixoa. Fede onez egiten zuen. Baina gazteak erlijiora hurbiltzeko estrategia Betizu surrealista bat antolatzea bada, sarreran drogak banatu beharko lituzkete.

P.D: Artikulu hau benetako gertakizunetan oinarrituta dago.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_