Sarriren mundua taula gainera
Kabia antzerki laborategiak 'Euria esan eta euria erortzea' obra estreinatu du - Joseba Sarrionandia idazlearen mundua taula gainera eraman dute
Antzezlan berria errun du Kabia antzerki laborategiak. Euria esan eta euria erortzea obra estreinekoz eskaini dute Durangoko San Agustin Kultur gunean. Bederatzi aktorek Joseba Sarrionandia idazlearen imaginarioa eraman dute taula gainera, zoriontasunaren inguruan aritzeko. Ia bi urte eman dituzte lan berri hau prestatzen, eta orain publikoarekin partekatzeko ordua iritsi da. Barakaldoko Antzokian izango da hurrengo hitzordua, ostiralean.
Edozein etxebizitzako patio arrunt batean kokatu dute antzezlana. Hasieratik garbi zeukaten obra garatzeko leku aproposa zela, ikuspuntu bikoitza eskaini baitezake, Borja Ruiz aktore eta zuzendariaren hitzetan. "Patioak bi aurpegi eskaintzen ditu. Helduen ikuspuntutik begiratuta trantsizio leku bat da. Pertsonaiek modu oso normalean elkarri hitz egiten diete bertan, leku arrunta baita beraientzat. Baina haurren begiradatik patioa edozein leku bilakatu daiteke. Irudimenari esker basamortua, itsasoa edo basoa izan liteke".
Lengoai ezberdinak uztartu dituzte, kantua edo clown eszenak, adibidez
Patioaren irudi bikoitza buruan zutela Joseba Sarrionandiaren idatziekin eta munduarekin egin zuten topo. "Sarrionandiaren testu batzuk arakatzen hasi, eta gure planteamenduekin bat zetozela konturatu ginen", dio Ruizek. Idazlearen testuak obra osatzeko erabili dituzte, baina idazkietako irudiez, ideiez eta atmosferez ere baliatu dira. Horregatik, Sarriren imaginarioa oinarri izan dutela dio antzerki taldeak.
Izenburua, esaterako, Ni ez naiz hemengoa liburuko pasarte batetik ateratakoa da. "Bi pertsonaia heldu azaltzen dira pasartean, haurtzaroa era gozo eta lasaian gogoratzen. Giro horretan pertsonaia batek ea zoriontasuna zer den ba al dakien galdetzen dio besteari, haur zenean oso zoriontsu zela gogoratzen baitu. Eta besteak zoriontasuna euria esan eta euria erortzea dela erantzuten dio. Ideia honek patioaren bi aldeak elkartzen ditu. Bi pertsonai heldu dira, baina haurren begietatik hasten dira gogoratzen". Hilda organista poematik, berriz, leihoen pertsonifikazioaren ideia hartu dute. "Sarriren ustez leihoek dena ikusten dute, begiak dituzte. Guk eszenan bizitza hartzen duten hiru leiho proposatzen ditugu, bakoitzean emakume bat bizi delarik. Baina azkenean, emakumea eta leihoa bat dira. Hedatuta dagoen maindirea, adibidez, emakumearen gona izango da".
Ikusleak ez du hasiera eta amaiera duen istorio konbentzional bat jasoko, hainbat istorioz osatutako antzezlana baino. Zoriontasunari buruzko hausnarketa bat da taldeak proposatzen duena, eta horretarako, lengoai ezberdinak erabili dituzte. "Aktoreen artean batzuk kantua jorratu dute, beste batzuek clown gisa aritutakoak dira, edo antzerki testualerako joera dutenak ere badaude. Guk kolektiboki egin dugu lan, eta normala denez, naturaltasun osoz jorratu ditugu lengoai ezberdin horiek. Horregatik, ikusleak antzerki musikala jasoko du, clown kutsua duten eszenak, eta antzerki naturalistagoa dena".
Bederatzi aktore arituko dira taula gainean pertsonai oso ezberdinen paperean. Patiotik egunero pasatzen diren hiru lagun egongo dira, "grisak eta buruhaustez beterikoak". Atmosfera sortzeko kantuan arituko dira Huntzak deitutako leiho-pertsonaiak, eta ikuslegoarekin harreman zuzena mantentzeaz arduratuko dira Sar eta Emakume Izoztua pertsonaiak. Sar idazlearen itzala izango da, Sarrionandiaren ipuin batean oinarritutako pertsonaia baita. Emakume izoztua, berriz, Lagun Izoztua nobelatik eratorritakoa da.
Gazteleraz osatu dute aurreneko bertsioa, taldekide guztiek ez baitakite euskaraz. Hala ere, udazkenerako Euria esan eta euria erortzea antzezlanaren euskarazko bertsioa prest izatea espero du Kabia taldeak. Hurrengo emanaldia Barakaldoko Antzokian izango da ostiral honetan, arratsaldeko zortzietan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Incidente en el aeropuerto de Ciudad de México después de que un piloto retuviera un vuelo que iba a Cancún
Festival Luces de Invierno: qué actividades se esperan y horario de los conciertos en el Zócalo de Ciudad de México
Las nuevas imágenes de Epstein publicadas por el Departamento de Justicia de Estados Unidos
Seis playas en México en donde no es seguro nadar en las vacaciones de invierno, alertan Semarnat y Cofepris
Lo más visto
- El Supremo condena a ‘Okdiario’ y a Eduardo Inda por intromisión en el honor de Iglesias al acusarle de cobrar de Venezuela
- Los pagos del Gobierno de Ayuso a Quirón engordan con facturas de hace una década y sin pagar desde tiempos de Cifuentes
- Más de 40 congresistas demócratas piden por carta a Trump que cese en sus “intentos de socavar la democracia en Brasil”
- La princesa Leonor realiza su primer vuelo en solitario como parte de su formación en el Ejército del Aire
- Última hora de la actualidad política, en directo | Gallardo: “Guardiola no quiso ir al debate ayer porque no podía hablar bien de lo que ha hecho a lo largo de estos dos años y medio”




























































