_
_
_
_
Tribuna:LABURPENA | Gaiak
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Hiri honetan (III)

5

Karmelok oso gustuko du taberna ilun hau eta ez dakit zergatik. Pub ingelesa dela dirudi, eta iraganeko distiraren adierazgarri diren sofak daude bertan, bai eta gustukoen ditudan margolarietako batek egindako zaldien eta dantzarien margolanak ere.

Bai, oso gustuko zuen marraztea. Oker ez banago, Montmartreko hilerrian daukan hilarrian idatzita dagoen gauza bakarra da: Il aimail beaucoup le dessin (6). Bai, eta, nik bezala nire mamuen bila hiri hau bisitatu izan balu -bereak desberdinak izango lirateke seguruenik, baina batez ere, dantzariak eta zaldiak ere bai, agian-, marrazten jarraitzeko beste arrazoi batzuk bilatuko zituen.

Izan ere, etxetik kanpo egon arren, ez dago guztiok barruan ditugun premiei aurre egin gabe egoterik. Tira, ez dakit guztiok halakorik dugun, baina gurekin doa edonora goazela ere, maletan daramatzagun obsesioak bezala. Berak marrazteko premia zuen. Beharbada, ez zituen inguruan eta oroitzapenetan ditudan pertsonak eta kaleak marraztuko. Agian, ez zuen asaldatu eta urreak harri madarikatuak bezala (7) erakartzen nauen itsaso hau ere marraztuko. Ez, atzeko atetik, aktoreen atetik eta, bere kasuan, dantzarien atetik sartzeko aukera eskaintzen dion antzokia beharko luke.

Bere margolanetako irudiak taberna bateraino iritsi dira horma apaintzeko
Baliteke itzulerako osteratxoan ni bezala bidean galdu den zaldia aurkitzea
Iraganak zauritzen ninduen; antzeko amildegia nekusan lagunaren begietan
Lainopean, gau opako horretarantz bideratu genituen urrats eta begiradak

Horrela, eszenara irten baino lehen zapatilak lotzeko edo, orrazkera edo gonako tolestura ondo duten ikusi nahian, ispiluan profilez begiratzeko keinu intimoetan, ia-ia pribatuetan harrapatu litzake dantzariak. Aldagelen esparru intimo eta pribatu horretan, norberak norbera izateko aukera du eszenara irten baino lehen, bakarrik dagoela dakienean.

Gero, eszenan, inor ez da norbera, bertan egoterik baino ez dagoelako, arratsalderoko musikaren erritmoaren arabera. Hori dela-eta, mugimenduak modu automatikoan egiten dira. Edonola ere, dantzari horiek ere euren barruko premia izan dezakete, dantzariak marrazteko asmoz margolariak antzokiko atzeko atetik sartzeko zeukan premia bezalakoa, alegia. Dantzariek, ordea, arratsaldero eta gauero antzezten zuten baleteko musika-notak mugimendu zehatzen bidez adierazteko premia izango zuten. Gero, aldageletara itzultzean, antzezpeneko urratsak euren eskakizunen araberakoak izan ziren ala ez edo errepikapen hutsa, entseguetan ikasitakoaren arimarik gabeko kopia hutsa izan ziren ala ez aztertzeko premia izango zuten. Dantzaririk ez balego, zaldiak bilatuko lituzke.

Horregatik, beharbada, Lasarteko hipodromoan lasterketak dauden arratsalde guztietan ihes egin beharko luke hiritik, eta, harmailetatik, zaldien mugimendu leuna, beste dantza-mota bat miretsiko luke, oraindik zaldi gainean ez dauden jockeyen gidaritzapean. Une horretan, gainera, euren urratsak arinak dira, eta trostaren erritmoa lasterketaren ostekoa ez bezalakoa da.

Bai, oso gustuko zuen marraztea. Hain gogoko zuenez, bere margolanetako irudiak eta, batez ere, zaldien nahiz dantzarien irudiak honelako taberna bateraino iritsi dira, margolan originalak izango balira bezala markoztatuta. Margolan bat gehiago, beste horma bat apaintzeko lan berregina, aktoreen argazkien, filmen kartelen eta artista anonimoen marrazkien artean.

Ez dakit zergatik iruditu zaidan deigarria Degasen margolaren kopia hori. Ahanztura oroimenez beteta dagoelako (8), beharbada. Ez ote zen honelako zaldi-margolanaren kopia agertzen alde egin nuenean eman zidan liburuarekin batera zetorren postalean, hiri honetan egon nintzen lehenengo aldian agur esan nion arratsaldean paketea trenean ireki nuenean?

Zer ordu den ikusita, Karmelo etorriko ez denez, hobe hotelera itzultzen banaiz. Beharbada, lainoa Kontxa inbaditzen hasi da, eta baliteke itzulerako osteratxoan ni bezala bidean galdu den zaldia aurkitzea. Era berean, antzokitik irteten diren dantzariekin ere topo egin dezaket. Antzokia, gainera, hemen alboan dagoena izan daiteke; ez dut inoiz bere izena gogoratzen. Horrez gain, arropa aldatu gabe, inora ez joateko zain duten autoan babestu daitezke, dantzariak etxera itzultzeko bidea ahaztu duen gizonaren ametseko pertsonaiak direlako.6

Berriro ere, bidaide ezaguna den lainoa. Dena dela, hiri honetan, beste trinkotasun bat du, beste sendotasun bat eta, horren ondorioz, inguratzen dituen lekuak eta pertsonak askoz ere irrealagoak dira. Joan den gauean, gorputzean kopa lar generamatzala Altxerritik irten ginenean, kalerako eskaileran gora gindoazenean eta artean gure gorputzak espaloiaren mailan ez zeudenean, honelako lainoa agertu zitzaigun.

Biok geldi-geldi geratu ginen, norantz joango ginen erabaki baino lehen, eta, ni, une horretan, orain gertatzen zaidan bezala, niri zegokidan denbora hori ez zela eta iraganak bizkarretik zauritzen ninduela sentitzen nuen bitartean, antzeko amildegia ikusi nuen nire adiskidearen begietan, bere arrazoiak desberdinak baziren ere.

Begirada azkarra gurutzatu genuen, euren argiez giro trinkoa zeharkatzerik ez zuten farolek leuntasunez argiztatutako eszenatoki lausoa miretsi aurretik. Dekoratu isila une batez baino ez zen hautsi Karmelok esandakoagatik -Egunak / oso antzekoak dira / euren artean / garrafako / bi ginebra-tanta / bezala (9)-, Pasealeku Berrirantz abiatu baino lehen. Aldez aurretik ados jarri gabe, izkinan bira egin eta, laino trinkoaz inguratuta, geure begirada eta urratsak zuzendu genituen gau opako horretarantz.

- Gabrielen mamua hiri honetan bizi bada, gaur gauean eta pasealeku honetan agertuko zaigu, inolako zalantzarik gabe.

Adiskidearen hitzek harri eta zur utzi ninduten, tabernatik irtetean bere izu-begiak ikusi ondoren, bere iraganeko izar-lainoetan nora ezean zebilela uste izan nuelako. Nik bezala, ez zuen bi orduz ez dakit zenbat ginebra edanarazi zizkigun elkarrizketa gogoratzen. Beraz, hitz horiek une batez itzuli ninduten orainera. Karmelorekin hirira zergatik itzuli nintzen aztertzeko eduki berri genuen elkarrizketara, alegia. Nik behin eta berriro nioen nire olerkariaren izpiritua bertan zegoela. Harrigarria bada ere, taberna horretan bertan sarritan egoten nintzen neskalagunarekin, hainbat eta hainbat gairi buruz hitz egiten.

Denborak mamu bihurtu dituela konturatu naiz orain. Hainbat eta hainbat aldiz. Orduan, bere alboan eta, gero, bakarrik, egiten ausartzen nintzen segidako bidaia laburretan. Bidaiatxo horietan, hain zuzen ere, bizileku zituen tokietara joaten nintzen, eta nik ez nuen horrela izaterik nahi.

"Libre nahi zaitut" (10), esaten nion nik, garai hartan. Nire hitzetan, ez ote zen konpromisorako beldurra antzematen? Eta orain? Libre ote naiz? Borondatez erabaki dut hiri honetara etortzea, Karmeloren liburuaren aurkezpenerako gonbiteari erantzuteko?

Adiskidea alboan oinez zihoala ikusi nuen. Itsasoaren soinua gaueko oihua bezala heltzen zitzaidan, eta, hainbatetan bezala, beti hitz egiten didan olerkariaren xuxurla inguratzen zuen. Gainera, Karmelok iragarri zuen moduan, agertu egin zitzaigun: Libre, / bai, / libre, / bai / gero / banengoke... (11)

6 Oso gustuko zuen marraztea. Eduard Degasen hilarriko inskripzioa. 7 Pablo Neruda. 8 Mario Benedetti.9 Desde que tú te fuiste. La condición urbana. Karmelo C. Iribarren. 10 Agustín García Calvo. 11 Airearen hegoak. Euskal Harria. Gabriel Aresti

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_