"Ezagutzen gaituen heinean, gizarteak baloratzen gaitu"
Euskal Filmotekak 30 urte beteko ditu datorren maiatzaren 1an. Mikel Arregik (Andoain, 1949) lau urte daramatza erakundea kudeatzen, baina aurreko urteetako urratsak ongi ezagutzen ditu. Egoera nola aldatu den galdetzean datu bat azpimarratu du: sorreran 600 metro zinta zituela eta egun, aldiz, bost milioi dituela dagoeneko.
Galdera. Filmoteka elkarte kultural moduan sortu zen duela 30 urte. Zeintzuk dira geroztik egindako hobekuntzak?
Erantzuna. Ateak ireki zituenean Filmotekak 600 metro zinta besterik ez zituen eta egun bost milioi ditugu jada. Horrez gain, elkarte kultural moduan sortu behar izan zuen, ez baitzegoen beste aukera juridikorik eta elkarte bezala mantendu da duela lau urtera arte. Egun, fundazio bat da eta honek hainbat abantaila dakartza, izan ere, administrazio publikoa fundazioaren parte baita eta honek egonkortasuna bermatzen digu.
"Hasieran 600 metro zinta genituen, eta orain bost milioi"
"Guretzat ditugu dokumentu guztiak dira esanguratsuak eta balio bera dute"
G. Urte hauetan aurkikuntza interesgarriak egin dituzue. Azpimarratuko zenuke bat besteen gainetik?
E. Guretzat ditugun dokumentu guztiak dira esanguratsuak eta balio berdintsua dute. Hala ere, tarteka azaldu dira dokumentu inportante batzuk; besteak beste, 1912ko Irungo San Martzialak, pertsona konkretu baten grabaketen artean Jose Antonio Agirre lehendakariaren ehorzketa ere iruditan jasoa azaldu zen. Beste behin grabazio familiar batean alkate abertzaleen atxiloketa ere aurkitu genuen. Garai hartan zerga kontu bat zela eta alkate abertzale ugari kalera atera ziren kexu egitera eta atxilotu egin zituzten. Daukagun dokumenturik zaharrena aipatu dudan San Martzialetakoa da. Urtebete beranduago San Mames futbol zelaiaren inaugurazioaren zinta ere badugu eta ostean, lehen film luzearen zati batzuk ere baditugu 1923ko Edurne, modistilla de Bilbao izenburukoa. Azkenik, aipagarria da ere audioarekin dugun lehen metraje luzeko film osoa, 1924koa, El mayorazgo de Basterretxe. Historikoki balio handiena duten artxiboak hauexek dira.
G. Filmotekak dokumentuen metaketa eta kontserbazioa ditu xede. Dibulgazioa nola gauzatzen duzue ordea?
E. Zoritxarrez gu oso filmoteka txikia gara eta ez ditugu dibulgazio saioak egiten. Gure lana ikertzera, zaintzera, zaharberritzera eta gordetzera mugatzen da oraingoz eta zabalkundea oraindik ez dugu landu. Hala ere, hemen dagoen material guztia edonorentzat dago eskuragarri eta librea da, edonork ikus dezake. Artxibo guztiak ikusteko aukera dago eta zerbitzua publikoa da
G. Europako gainerako filmategiekin alderatuz, honek hobetzeko eta ikasteko?
E. Oso desberdina da autonomia mailako filmategi bat izatea edota estatu mailakoa izatea. Beraz, norekin alderatzen zaren garrantzitsua da. Oro har, ikasteko ezer gutxi dugu, izan ere, filmategi gehienen funtzionamendua antzeko da. Denok dugun arazo nagusia diru gabezia da, beraz, zenbat eta finantzaketa aproposagoa, gauzak hobeto egiten dituzte. Hala ere, esan behar da beste filmategi guztiak publikoak direla eta gu gara pribatu garen bakarrak, hau da, patrono publikoak izanik, entitate pribatu bat gara.
G. Filmotekak ba du gizartearen eta erakundeen errekonozimendu egokia?
E. Nik uste dut gizarteak, ezagutzen duen heinean, errekonozitzen duela Filmotekaren lana. Administrazioaren aldetik, gero eta indartsuago, apustua egiten dute filmategia bultzatzeko. Gure gorabeherak izan ditugu baina fundazioa sortu zenetik apustu serio bat egiten ari dira eta errekonozimendu bat ere badago.
G. Tabakaleraren eraikineko proiektuan egokituko da Filmategia etorkizunean. Zer deritzozu azpiegitura horri?
E. Hasiera batean Gas Fabrikaren eraikinean kokatzen genuen guk Filmategia eta diru ugari gastatu genuen bertan. Obrak hastekotan geunden baina azkenean Tabakaleran kokatuko da. Gas Fabrikaren proiektua Filmotekaren proiektua zen eta hau berriz, beste proiektu batean txertatzen den Filmoteka izango da. Honek abantaila bezala sortu daitezkeen sinergiak izango ditu eta sendotasun bat emango dio zalantzarik gabe. Guk Gas Fabrikan genuen proiektu bera eman diegu Tabakalerako arduradunei eta hori bera aplikatuko da eraikin horretan. Gas Fabrikan egon izan bagina ordea, proiektua jada amaitua egongo litzateke baina Tabakaleraren proiektua badirudi 2013rako izango dela eta guk urte asko daramatzagu leku arazo garrantzitsuarekin.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.