_
_
_
_
Gaiak

Kritikaren ispiluari begira aztertuko dute irakurketaren bilakaera

Ikerketa urtebeteko epean osatuko dute Iratxe Retolazak eta Ibon Egañak

Literatur kritikarien lana abiapuntutzat hartuta, Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña filologoek euskarazko irakurketa-moduen azken 20 urteotako bilakaera aztertuko dute Zornotzako Udalak emandako Santiago Onaindia Bekaren bitartez. Horretarako, urtebeteko epean, komunikabide desberdinetan plazaratutako 700 artikulu inguru -"500 bat folio"- aztertuko dituzte.

"Prentsa ez espezializatuko artikuluak aztertuko ditugu nagusiki, alor horrexetan gertatu baita euskarazko kritikagintzaren hazkunde kuantitatiborik handiena", azaldu du Retolazak.

Prentsako euskal literatur kritikaren ibilbidea izenburua daraman ikerketa-proiektu honen egileek lehengo eta oraingo kritikarien testuetan islatuta deskribatu nahi dute literaturzaletasunaren eboluzioa. "Kritikariek irakurleen izenean hitz egiten duten heinean, haien testuetan iradokitzen diren irizpide eta baloreek bi hamarkada hauetan gauzatu den dibertsifikazio eta aniztasunaren neurria emango digute", adierazi du Ibon Egañak.

Ildo honetan, Retolaza eta Egañaren helburuetako bat 80ko hamarkadaz geroztik aldizkari eta egunkari ez espezializatuetan literatur kritikak argitaratu dituzten profesionalak identifikatzea da. "Kritikari horiek guztiak, lanean jarraitzen dutenak zein sasoi batez baizik jardun ez dutenak, unibertsitatetik, kazetaritzatik edo mundu editorialetik etorriak diren jakin nahi dugu, beren diskurtso kritikoaren nondik norakoak ere zehaztu ahal izateko", esan du Retolazak.

Bi ikertzaile hauek ez dute "intrusismo" hitza erabili nahi beste esparru batzuetatik literatur kritikagintzara iristen diren profesionalen lanari buruz hitz egitean. "Egia da askotan ez dela oso seriotzat hartu kritika literarioa, eta aldizkari edo egunkarietako orrialdeak betetzeko premiaren eraginez, komunikabideek ez dutela oso garbi izan une oro zein den kritikak bete beharreko funtzioa", argudiatu du Egañak.

Euskal sistema literarioaren ikuspegitik ere kritika ez omen da oso begi onez ikusia izan. "Kritika negatiboa egitea sistemaren kontra egitea da zenbaiten iduriko, baina gure ustez, ikuspegi kritikoek sistema bera sendotzen dute", esan du Retolazak.

Esanak esan, Retolazak eta Egañak argi daukate kritiken eragina "gremiora" mugatzen dela nagusiki. "Kritikek ez dituzte aldarazten liburu salduenen zerrendak, baina idazle eta argitaratzaileek ondo gogoan hartu ohi dituzte", Egañaren hitzetan.

Prentsako euskal literatur kritikaren ibilbidea urtebete barru plazaratuko du Labayru Ikastegiak, baina ikerketaren egileek "intuizio" edo hipotesi gisa aurreratu dituzte orduan ezagutaraziko diren ondorioetako batzuk. Iratxe Retolazak euskal irakurleen egungo aniztasuna nabarmendu du: "duela 20 urte, euskal irakurlegoak homogeneoagoa ematen zuen, eta euskaraz idatzita egoteak halakoxe zigilu berezia ematen zion euskaraz argitaratzen zenari".

Ibon Egañaren esanetan, "euskal irakurlegotik euskal irakurleetara"ko jauzia eman da, eta honekin batera "produkzioaren dibertsifikazioa" areagotu da. Aldi berean, profesional berrien etorrerak "kritika subjektiboaren" balioa berretsi du.

Aspaldiko jarduna

Kritikarien lanak ez du lortu alor honetako profesionalek nahi luketen begirunea, baina Jon Kortazar EHUko Literatura katedradunak galdera honen bitartez erantzuten die kritikagintzaren balioa zalantzan jartzen dutenei: "Kritika irakuketa dela gogoan hartuta, zer gertatuko litzateke literaturan kritikarik ez balego?".

Inguruko hizkuntzetan, kritikariek elkarteak sortu dituzte beren lana duintzearren. Azkena Galizian eratu dute, idazle elkartearen baitan. Euskal literaturaren kasuan, aldian aldiko zurrumurruak gora-behera, ez da lortu oraindik kritikarien interesak defendatuko dituen elkartea sortzerik.

Horrek ez du esan nahi euskarazko kritikagintza jarduera berria denik. Armiarma.com literatur webguneak 1930 urteaz geroko 4.000 kritika baino gehiago bildu ditu Kritiken Hemerotekan. Bertan, euskal irakurlegoaren bilakaeraren lekuko izan diren idazle, editore, kazetari eta kritikarien testuak irakur daitezke.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_