_
_
_
_
Crítica:Liburuak | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Pentsakizun poesia

Liburuaren lehen aipuan Hölderlin jartzen zuela ikusirik, pentsatu nuen idazleak Rilke aipatuz bukatu behar zuela. Eta horrela izan zen. Lehen aipuaren lehen hitzak. "Kontent nago" dira, eta azpian sinadura: Hölderlin. Azken aldeko aipuak, ordea, Rilkeren izena darama sinadura gisa: "Kantua izate da. Erreza da jainkoarentzat / Baina gu, noiz gara?".

Horrela hasi eta horrela bukatu du bere liburua, Jainkoa harrapatzeko tranpa, Jon Gerediagak (Bilbo, 1975), eta esan dezadan aspaldiko hilabeteetan irakurri dudan poema libururik umatuena iruditu zaidala. Antzerkigintzan urteak eman ondoren, filosofia irakasle eta poesia idazle bihurtu zaigu egilea, eta Fitola balba, karpiku tui (2004) liburuaren ostekoa dugu hau.

Hausnarketa poesia iruditu zait. Eta bere espresio poetikoak bilatzen ditu. Gaur egun gure artean diren poesia bideetan bide originala agertzea ez dago egunerokotasunetik hurbil, bide propioaren bila arituko balitz bezala. Hölderlinen bidea bide nagusia da, eta pentsakizunak sentsibilitateari laguntzen dio. Gerediagaren espresio-munduak alegoria besarkatu nahi du, baina tresna berriekin. Neoklasizismoa badago espresio moldean, baina aipua da eta gaurkotua dago. Gaurko galdera nagusiei heldu nahi die. Eta galdera nagusiak hor diraute: Beste kantu bat Auschwitz dela ere: "Kantu eske zirauen munduaren bihotzak" (15). Ekaitz: "Hil zara eta filosofiako irakasleok / ez dakigu azaltzen heriotza zer den/ ezta heriotza zergatik gertatzen den" (45). Eta liburua irakurtzen nuen bezperan Kertezs idazle handiak esaten zuen, hala irakurri (hala iraqkurri?) nion behintzat: "Auschwitzen ostean bizi beharra dago". Liburua bizitzaren alde jarritakoa da, horregatik deigarri zait kointzidentzia.

Anfora zen Atxagaren poesian ikurra. Aldiak aldatzen ari dira eta anfora hitza erabili ondoren Gerediagak hauxe idazten du: "Zenbat anfora, tenplu, argizari / zenbat hiztegi berriztu dugun" (54). Hiztegi berri bat eskaintzeko asmoz idatzitako liburu aberatsa hau.

Jainkoa harrapatzeko tranpa. Jon Gerediaga. Pamiela. Iruñea, 2007. 85 orr. 13,50 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_