_
_
_
_
Crítica:Liburuak | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Gauaren musika

Airezko emakumeak eman zuen argitara 2003an Felipe Juaristik. Orain, Ez da gaua begietara etortzen plazaratu du. Hiru hariz bilbaturiko nobela dugu: hari metafisikoa, hari lirikoa eta hari psikologikoa.

Nobela metafisikoa dugu Ez da gaua begietara etortzen. Bertan, Donostian galduriko arima errarien bideak ematen zaizkigu, patuak bizitzaren aurrean jarri dituen hiru pertsonaia nagusiren bideak. ETAk Gabriel hil nahi zuen, baina pertsonaz erratu eta Luis Otegi akabatu zuen. Lope (kazeta bateko argazkilaria) Gabrielekin zita hartua zegoen eta Luisen heriotzaren testigua da.

Urte bi igaro dira eta Gabriel hirira itzuli da, era berean heldu da Miranda, Luisen alarguna, eta hirurek behar dute elkar topatu falta zaiena ikasteko. Hirurei falta zaie zerbait, Mirandari senar izandakoa, Loperi galduriko aita, Gabrieli, besteei bezala, bizitzaren zergatia azaltzea. Eta patuaren menpeko hiru pertsonaiek osatuko dute gauaren begirada galdua, erratuz, nondik norakoa jakin gabe. "Ezjakintasunak bustitzen du" (166 or.).

Nobela lirikoa ere badugu Felipe Juaristirena. Ez da gaua begietara etortzen liburuan eratzen duena sinfonia bat da. Idazkera nagusitzen da, eta jazzaren musikak lagundurik mugitzen dira pertsonaiak eta esaldien erritmoak. Ametsek ematen diote hasiera kapituluei eta ametsen nagusitasuna azalduko zaigu pasarte oroigarri batean. Esaldiek eta kapitulu hasierek errepikapenera jotzen dute, musikaren erritmoa adierazi nahian. Lirikak bustitzen du musika, lirikak pertsonaien bizitza erraria.

Tentuz eta sentsibilitate handiz egindako idazkera da hau. Elkarrizketek ere filosofia itxuratzen dute, eta filosofiaren adierazpen gisa trabatuak dira.

Baina hirugarren hari bat geratzen zaigu. Lope pertsonaiaren haria: psikologikoa. Pertsonaia baten inguruan eraikitako nobela dugu. Ekintzek ez dute pisu handirik, hilketa salbu, eta inoiz sinesgarritasuna eteten da (zergatik biltzen dira urte biren buruan, eta ez hilketa gertatu eta gutxira?), baina pisua pertsonaiak du, bere joerak eta bere ibilbide pentsakorrak, antiheroiaren itxurak.

Ez da gaua begietara etortzen. Felipe Juaristi. Erein. Donostia. 2007. 251 orrialde. 17,50 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_