Tximeletari begira
Loreek tximeletak dituzte erakartzen, eta ez dakit zergatik eta ez dut jakin nahi eta ez zait axola. Naturak, noiz edo noiz, erakusten duena baino gogokoagoa dut erakusten ez duena. Misterioa da, ezin bestela izan, geure hastapenetara bultzatzen gaituena. Nork daki zer eta nondik etorriak ote garen, zer egiten dugun argi-itzalen artean, zer izango garen dena ilundutakoan. Galduan doazen galderak. Erakutsiz gero, ez da misteriorik gehiago. Baina loreek tximeletak dituzte erakartzen eta tximeletak erakartzen ez dituzten loreak zimeldu egiten dira eta, luze gabe, hil. Loreetarako zaletasunik ez duen tximeletarik ez dago, jakina. Halakorik balego ez litzateke tximeleta izango, beste zerbait baizik. Bizitzaren funtsa ekintza txiki garrantzirik gabeko horretan dagoela esango nuke: izaki loretsu eta usaintsu batek beste izaki koloretsu eta distiratsu bat erakartzen du berarengana eta batak besteari bizitzen laguntzen dio, bata bestearen da bizibide eta bidezko bizi.
Maitasunaz ari naiz, noski.
Emakumeek gizonezkoak dituzte erakartzen eta, batzuetan, gizonezkoek emakumeak. Ez beti, jakina, hartara ahalegindurik ere. Bizitzan, literaturan bezala, erakartzeko ahalmena emea izan ohi da, emakumeen kontua, edertasuna bezala. Gizonezkoari indarra eman zaio ezaugarritzat, besterik ezean. Baina indarra ez da izaten beti ederra, ezta edertasuna ere beti indartsua. Indarraren ederra eta ederraren indarra gehiago dira irudimenaren eremukoak, errealitatearen lurraldekoak baino. Irudimena indartsua da eta ederra, baina, itxurazkoa izanik, indarrak eta edertasunak ireki duten bidearen ertz batean geratzen da, harri eta mugarri, indarrari eta edertasunari so.
Edertasunak indarra du erakartzen. Indarrak, edertasuna erakarri ezinean, bera hartzen du mendean eta mendeko. Gizatasunaren adierazle baino ez da, indar gehiegizko hori, bazter guztiak hartuz, larrutuz eta suntsituz doana. Hala ere, gizonezkoa harro izaten da gehienetan indar-erakutsi horren kariaz, eta ez da lotsatzen, ez damutzen bera erabili izanaz. Alderantziz. Indarrak edertasuna bereganatzen du, edertasunak indarra bereganatu ezinean.
Maitasuna deitzen diote horri, eta zentzu batean maitasuna da, maitasun suntsitzailea, ordea, maitasun gehienak bezala. Indarrak edertasuna ez ezik, maitasuna bera ere hartu, larrutu eta suntsitzen baitu, hori egiten duela konturatzeke, ordea. Edertasuna indarrez hartu duenak uste du, gutxienik, edertasunaren jabe egin dela, eta ez da konturatzen edertasunaren haragia denaren jabe egin dela. Edertasuna, irudimenezkoa izanik, ez dago ez hartzerik ez uzterik. Haragia bai. Baina haragiak bere neurriak eskuratzen ditu berriro, indarkeria baretu ondoren. Zauriak oroimenean geratzen dira, noiz sendatuko. Desirak sortzen duen irrika engainatzen da, edo irrika eragiten duen izua leuntzen. Ez dago izurik gabeko irrikarik, esperantzarik gabeko izurik eta izurik gabeko esperantzarik ez dagoen bezala. Bata besteari lotuta dago, sustraiak lurrari bezala, horretaz jabetzeke, jakina.
Maitasuna zer den ez dakigu, ordea.
Maite dugun bakoitzean deuseztatzen gara, lorea tximeletak maite duenean bezala. Baina maitatzen ez gaituztenean edo geuk maite ez dugunean zimeldu egiten gara eta, luze gabe, hil, ez gorputzez beti, arimaz gehienetan. Dena dela, nire iritziz, okerragoa da ez maitatzeko ahala gehiegi maitatzeko grina baino.
Gehiegi maitatzeko izua ere gehiegi maitatzeko esperantza baino ahaltsuagoa da, zalantzarik gabe.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.