"Hezkuntza eta artea uztartu ditut nik nire bizian"
Gotzon Etxeberriari (Andoain, 1952) beti interesatu zaio artea, eta batez ere eskultura. Gizartearekiko konpromisoak eta sormenarekiko loturak Hezkuntza mundura gidatu dute 30 urtez. 2005ean, iragana alboratu eta artista profesional bihurtu zen.
Galdera. Nola hasi zinen artearekin harremanetan?
Erantzuna. Gure familiak harreman estua izan du beti kultura eta artearekin, eta oso aktiboak izan gara Andoainen. Aita oso marrazkilari trebea zen eta aitaren osaba, Secundino Etxeberria, herriko lehen argazkilari profesionala izan zen. Nire kasuan, artea hezkuntzarekin lotuta egon da, irakasle izan bainaiz 30 urtez Donostian. Frankismoa amaitu zenean, guztiok geunden gizarte, kultura eta hezkuntzarekin konpometituak.
"Artearekin izan dudan harremana jolas kualitatiboa izan da"
"Oteizaren gizon euskaldun berria egiteari ekin diogu 30 urtez"
G. Zergatik egin zinen maisu?
E. Euskaldun bezala, gizartearekin konprometitua sentitzen nintzen, baina aldi berean, oso gertu sentitzen nuen artearen munduan zegoen mugimendu guztia. Eskolak emateko deitu zidaten eta zeregin honetan eman dut barruan nuen guztia, espresio plastikoa hezkuntzaren mugimendu berritzailean aplikatu nahian. Oteizaren gizon euskaldun berria haurtzarotik egin nahi horri ekin genion Hezkuntzaren alorrean sormen plastikoa lantzen hasi ginenok, eta esperimentazio horrek 30 urte iraun du. Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzaren konpetentziak bere gain hartu zituenean, ziklo ezberdinetarako programazioak garatzeko deitu zidaten. Hezkuntza eta artea uztartu ditut nik nire bizian, Ruiz Balerdik, Jose Antonio Sistiagak, Mikel Mendizabalek eta beste hainbatek bezalaxe.
G. Eta erretiroa hurbil zenuela, Hezkuntza egun batetik bestera uztea erabaki zenuen...
E. Nire bizia artearekin lotuta egon da beti, nahiz eta urte askotan nire barruan lo egon den, Hezkuntzak jaten baitzidan denbora gehiena. Baina azkenean ikusten duzu aldaketa datorrela, eta inori esan gabe, emaztearekin hitz egin ostean, aurrera egitea erabaki nuen. Jendea harrituta gelditu zen.
G. Inoiz blokeatu al zara obraren batekin?
E. Bai, batez ere lan handiekin. Materialak bizi propioa du. Egurrarekin, adibidez, askotan sortzen dira arazoak, silofagoak daudela, usteldua dagoela... Obrarekin beti duzu harremana, beti ari zara berriketan, biraoetan eta abarretan. Sorpresa ederrak ere atera zaizkit uste ez nuen tokietatik.
G. Artea eta materialak bilatu ala aurkitu egiten dira?
E. Nik artearekin topo egin dut. Artearekin izan dudan harremana jolas kualitatiboa izan da, jolasa ikerketa bezala ulertua. Materialei dagokienez, brontzea kanpoan jartzeko moduko obretarako erabiltzen dut. Egurra, aldiz, kasualitatez azaldu zen nire bizian. Olibondoa, esaterako, Arabar Errioxan ezagutu nuen. Asko sufritzen duen zuhaitza da eta urtean behin enborrak ebakitzen zaizkio. Enbor haiexekin hasi nintzen egurra lantzen.
G. Arteak ba al du ideologiarik?
E. Arteak ez, baina pertsonek bai. Nik badut bizitzaren aurrean pentsamendu bat eta planteamendu bat. Arte mota ezberdinak daude, boterearen artea, arte konprometitua... eta artistak ere liberalak izan daitezke, kontserbadoreak, iraultzaileak... Nik artea egiten dudanean, kezka eta zalantzei erantzuna eman baino, haiekin gora-behera ibiltzen naiz. Kezka existentzialistak dira gehienetan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.