_
_
_
_
Reportaje:HISTORIAN BEHIN | Gaiak

Mexikoko magistratu euskaltzalea

Bizarra ederki orraztuta eseri zen Mexikoko magistratu izendatu berria Errege-Entzutegian zeukan idazmahaiaren aurrean. Goiz hartan iritsitako gutun guztien artean, bere adiskide Frai Hernando de Ojeak sinatutakoa -1606ko urriaren 12ko data zeramana- zabaldu zuen aurrena.

Fraide dominikarraren gomendiozko karta hura zen, hain zuzen ere, Zumaiako Oikia auzoan jaio eta gaztetan pinturaren artea ikasteko Sibilia -Sevilla- aldean finkatu zen 58 urteko magistratuak bere liburua argitaratzeko falta zuen testu bakarra. Ondoan paratu zituen Arias de Villalobos bereterraren laudoriozko neurtitzak, Frantzisko de Loya bikario nagusiaren oniritzia eta Juan de Mendoza y Luna Montesclaroseko markesak Espainia Berriko erregeorde Pedro de la Torreren partez igorritako baimena, Henrico Martinezen moldiztegira igortzeko asmoz.

Hurrengo urtean, Balthasar Etxabek -halaxe deitzen baitzen Espainia Berriko magistratu idazlea- euskararen antzinatasuna defendatzen zuen Discursos de la antigüedad de la lengua cántabra bascongada izenburuko liburua banatzeari ekin zion.

Duela zehazki 400 urte, Etxabe euskoiberismoaren aitzindari bilakatu zen, Poza, Garibai eta euskara paradisuko hizkuntza izan zela aldarrikatu zuten gainerako apologistekin batera.

Baina ez zen literatura izan preseski Etxaberi loria eman zion artea, pintura baizik. Sibilian artista flandestar eta italiarrei ikasitakoak uztartuz, Ameriketako erretaula nagusiak apaintzeaz gain, Mexikoko Eskola deritzona sortu zuen. Semeak eta bilobak Etxabe zaharraren ildoari jarraitu zioten.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_