_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

'Baga, biga, higa' oihukatu zuten

Ez Dok Amairu taldearen ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa ikusgai izango da apirilaren 27 bitartean Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan

Abestera bultzatzen zituen arrazoiez galdetu zion kazetariak Lourdes Iriondori, orduan 28 urte zituen kantariari. "Asarre nagoenean gitarra eta megafonia hartu eta abestiak sortzen ditut", erantzun zuen hark. Elkarrizketa "1965eko garragarrilaren 12an" argitaratu zen Zeruko Argia aldizkarian, eta zortzi hilabete geroago hasi eta sei urtez euskal kantagintza irauliko zuen mugimenduaren protagonista nagusietako bat aurkeztu zuen jendaurrean. Elkarrizketa horren erreprodukzioa osorik irakurtzea izango dute, apirilaren 27 bitartean, Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barrian duen egoitza nagusian, Ez Dok Amairu taldeari buruzko erakusketa osatzen duten beste hainbat testu, grabazio eta argazkirekin batera.

Lurdes Iriondok adierazitako haserrea izan zen taldearen zutabeetako bat garai ilun haietan
"Oso argi genuen orduan artegintzan kalitatearen bidez irauten dutela gauzek", dio Benito Lertxundik

Hain zuzen ere, 28 urteko kantari hark adierazitako haserrea izan zen taldearen filosofiaren zutabe nagusietako bat. Diktaduraren garai ilunetan, euskal kulturari askatasunezko leihoa ireki nahian elkartu ziren hainbat artista gazte, horien artean Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Julen Lekuona, Joxe Angel eta Juan Migel Irigarai, Jose Luis Frantzesena Schubert, ManoloUrbieta, Joxe Antonio Villar, Juantxo Mingo, Mikel Bikondoa eta Angel Mari Arenas.

"Diktaduraren menpe geunden eta beraiek nahi zuten euskal kultura berpiztu eta landu, nahiz eta egoera zanpatzaile horretan egon", dio Jexux Artze Fundazioko kide eta erakusketaren antolatzaile Jose Ramon Furundarenak. "Horrelako giro politikorik egon ez balitz, ez dut uste horrelako talderik sortuko zenik, agian zentsurarik gabe adierazpena askeagoa izango zen, baina diktadura hor zegoen eta elkarrekin hobeto egiten zioten aurre egoerari", gaineratu du.

Erakusketa hau Jexux Artze Kultur Elkarteak abiatu zuen 2003an Usurbilen (Gipuzkoa), fundazioari izena eman zion taldeko kidearen heriotza zela eta. Lau urte geroago, eta bertako Udalarekin izenpetutako hitzarmen baten bidez, Bizkaiko hiriburura iritsi da. Ez da hor bukatuko, baina, bere ibilbidea, hainbat udalerriri eskaini baitiote hura hartzea.

Taldearen sorreran horrenbeste eragina izan zuen giro politiko eta sozialaren horren berri ematen jasotzen dute aurrena bertara hurbiltzen diren bisitariek. Izan ere, Kataluniako Els Segte Jutges taldearen antzera kantagintza berria sortzea erabaki zuten Ez Dok Amairu-ko kideek. Aurkezpen ofiziala Irungo Bellas Artes aretoan egin zuten, martxoaren 6an. Kantaldiaren bukaeran, Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquerten Pelotari filma proiektatu zuten. Berebiziko arrakasta izan zuten, egunkarietako kroniketan aitortzen denez. Hurrengo hilabeteetan herriz herri ibili ziren Euskal Herrian barrena eta Bartzelonan ere aritu ziren, kantagintza tradizionaletik haratago zihoan estilo berria jorratuz.

"Haide berri oiek ez dute ondatuko abesti hoien izaera?", galdetu zion garai bertsuan aldizkari bereko kazetari batek Laboari. "Ez. Ritmoa zerbait berritzeak ez dio sustraia aldatzen abestiari. Gainera interprete bakoitzak beti ematen dio bere estiloa", erantzun zuen musikariak, erakusketan irakur daitekeen beste artikulu batean. "Garai horretan Benito Lertxundi berri bat sortu zela datorkit gogora", dio 40 urte geroago Benito Lertxundik taldea sortu zen itxaropen-garaia gogoan. "Beharbada ez zen izan nire bizitzako aldaketarik garrantzitsuena, baina hezibide moduan, kantariak urrats berriak eman behar zituen garaian, tren horretako bagoian sartu nintzen".

Orioko kantariak aipatzen dituen urrats horien arrastoa aurkituko dute erakusketaren bisitariek, "aire berriei" hauspoa ematera ausartu ziren Cinsa eta Herri Gogoa diskoetxeena adibidez, baita bagoi horretan sartzeagatik Lertxundik eta taldeko beste kide batzuek ordaindu behar izan zuten bidesariarena ere. Izan ere, zentsuraren sarean behin eta berriz erori ziren Ez Dok Amairu-ko kideak; hala, 60ko hamarkadaren hondarrean, bost urterainoko debekua ezarri zieten zenbait kideri.

Eragozpen horiei aurre eginez, Baga, biga, higa ikuskari/sentikaria aurkeztu zuten urte horietan, euskal kantutegi zaharreko abesti baten izen bitxia izenburutzat hartuta. Azkenik, taldearen baitan sortutako desadostasunek haren desagerpena eragin zuten 1972ko bukaeran.

Sei urte nahikoak izan ziren, baina, euskal kantagintzan oraindik desagertu ez den aztarna uzteko. "Ez Dok Amairu-ren sorrerak zeresan handia izan du herri honetako gaur egungo kantagintzan", azaldu du Lertxundik. "Taldea sortu zen moduan sortu izan ez balitz, ez dut uste gaur egun kantagintza den modukoa izango litzatekeenik. Garai hartako kantari batzuk hor daude oraindik, horien eragina sumatzen da, erreferentzia misteriotsu gisa, zerbaiten hasiera bezala".

Bere ibilbidearen lehen urteetan, taldea musu-truk aritu zen hainbat kausaren alde. Ez Dok Amairu-ko kideek artisten profesionaltasuna aldarrikatu behar izan zuten giro horretan. Eta horretara bideratu zituzten indarrak. "Ahal denik eta profesionalenak izaten ahalegindu ziren", gogorarazi du erakusketaren arduradunak, "ahal bazuten, horretatik bizi nahi zuten".

"Ez Dok Amairu-ren itzala zer den ulertzeko kalitateak guretzat zuen garrantzia aipatu behar da", gaineratu du ildo beretik Lertxundik. "Oso argi genuen orduan artegintzan kalitatearen bidez irauten dutela gauzek".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_