_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Eskuizkribu ahaztua

Ingalaterrako aldizkari batek XVII. mendeko euskal hiztegi ezezagun bat plazaratu du

Ingalaterra aldetik zabaldu da albistea: egungo natur zientzien aita pontekotzat jotzen diren John Ray eta Francis Willoughby aditu britainiarrek euskarazko -bizkaierazko- ia 400 hitz bildu zituzten XVII. mendearen erdialdean, Europan zehar egindako bidaia zientifiko baten buruan.

Hiztegitxoa Nottingham-eko Unibertsitatean gordeta egon da ia 350 urtez, harik eta Larry Trask zenak eta Richard Coates hizkuntzalariak eskuizkribua aurkitu eta goitik behera arakatzeari ekin zioten arte.

Trask ikerketa amaitu gabe hil zen 2004ko martxoan, eta Coates-ek ia hiru urte behar izan ditu lana bukatu eta Britainia Haundiko Filologia Elkartearen aldizkari ofizialean argitaratu ahal izateko.

Artikulua joan den abenduan plazaratu zen Transactions of the Philological Society aldizkarian, A new early source of Basque: The Willoughby Glossary of 1664 (Euskararen iturri goiztiar berri bat: Willoughby-ren 1664ko hiztegia) izenburupean.

Larry Trask zena eta Richard Coates irakaslea dira ikerketa laburbiltzen duen artikuluaren egileak

"Willoughby-ren hiztegiak ez du Lazarragaren eskuizkribuak edo Iruña-Veleiako aurkikuntzak izan dezaketen garrantzia, baina euskal hiztegigintzaren historiarako balio handiko ekarpena izango da", esan du Ricardo Gomez EHUko irakasleak.

John Ray eta Francis Willoughby 1663an abiatu ziren Cambridgetik Europa osoko herrialdeak bisitatzera eramango zituen bidaia zientifiko hartan. Ray-k 36 urte zituen eta Willoughby-k 28. Hiru urtez landa-lanean jardun ondoren, Ingalaterrara itzuli ziren, bildutako materialak sailkatu eta argitaratzeko asmoz.

Willoughby ezustean hil zen 1672an. Hurrengo urteetan, Ray-k Historia plantarum generalis argitaratu zuen han-hemenka bildutako datu eta materialei esker; bai eta bere ikasle eta ikerketa-kide izan zenaren Ornithologia libris tres eta De historia piscium liburuak ere, baina Willoughby-ren hiztegitxoa paper zaharren artean ahaztuta gelditu zen.

Transactions of the Philological Society aldizkariko artikuluan,

Trask-ek eta Coates-ek hiztegiaren testuinguru historiko eta zientifikoa deskribatzen dute, eta jarraian, Willoughby-ren eskuizkribuan agertzen diren euskarazko hitz guztiak jatorrizko grafian kopiatu eta bakoitzaren inguruko xehetasunak ematen dituzte.

Willoughby-k bizkaierazko 391 hitz bildu zituen guztira, latinezko, proventzerazko, gaztelaniazko eta arabierazko adiera baliokideekin batera, garai hartan hizkuntza unibertsala aurkitzeko zabaldu zen moda akademiko bitxiari jarraituz.

"Hau ez da garai hartatik heldu zaigun euskarazko hitz zerrendarik luzeena, baina bai interesgarrienetakoa, euskarazko hitzen ondoan beste lau hizkuntzetakoak ere agertzen direlako", argudiatu du Gomezek.

Nicolao Landucchio italiarrak 1562an argitaratu zuen Dictionarium linguae cantabricae. Bocabularioa ezqueraz jaquiteco eta ezqueraz verba eguiteco izenburukoa da XVI.-XVII. mendeetan argitaratutako hiztegirik luzeena, 6.000 sarrera inguru dituena.

Mikoleta bilbotarrak, berriz, 900 hitz inguru bildu zituen 1653an bere Modo breue de aprender la lengua Vizcayna gramatika-liburuska osatzeko, nahiz eta XIX. mendera arte ez zen kaleratu.

Horrez gain, euskara present egon zen beste zenbait jakintsu handiren obretan ere, hala nola, Hieronymus Megiser-en Thesaurus polyglottus, Edward Lhwyd-en Archaeologia brittannica edota Voltoire izeneko euskal idazle ezezagun batek Baionan plazaratu zuen Tresora hirur lenguaietaqua, francesa, espagnola eta hasquara izenekoan, besteak beste.

Ildo honetan, EHUko irakasleak "garrantzi handikotzat" jo du Trask eta Coates-en artikulua, baina "harantzago" jo beharra dagoela uste du. "Oso interesgarria izango litzateke, adibidez, eskuizkribuaren edizio osoa egitea, Willoughby-k latinez, proventzeraz, gaztelaniaz eta arabieraz bildu zituen hitz guzti-guztiak sartuz, horrela errazago ulertuko genituzkeelako transkribapenean gertatu ziren gora-beherak", azaldu du Gomezek.

"A village near Bilbo"

Larry Trask eta Richard Coates irakasleek azterketa filologiko sakona egin diete Transactions of the Philological Society aldizkarian Francis Willoughby ornitologoak 1664 urtean bildu zituen euskarazko hitzei.

Willoughby-k aurretiaz prestatutako fitxa batzuetan apuntatu zituen Bizkaiko gazte elebidun baten laguntzaz. Ornitologoak gaztelaniazko hitza esan eta mutilak euskarazkoa ematen omen zion ordainetan. Laugarren fitxaren atzealdean, Willoughby-k hitz hauen bitartez deskribatu zuen bere laguntzailea: "Ye Biscaian by a Boy that came from a Village near Bilbo" [sic] (Bizkaierazkoa, Bilbo inguruko herri bateko mutil batek emana).

Bidaiaren ondoren argitaratu ziren liburuetan aztarrika, ikertzaileek jakintsua eta mutilaren arteko solasaldiaren data finkatu dute: 1664ko azaroaren 12a.

Baina Willoughby ez zen Bilbo aldean ibili bidaia hartan, eta Trask-ek eta Coates-ek iradoki dutenez, euskarazko hitzen zerrenda Arrasate edo Eskoriatza aldean osatu zuen, eta eskualde horretako gazte baten laguntzaz seguraski, bizkaiera baita bertako euskalkia.

Nolanahi ere, argi dago Willoughby-ren solaskidea ez zela espero bezain elebidun suertatu. Hitz gehienak behar bezala itzuli zituen arren ("cerua", "egusquia", "oquelea"...), kasu batzuetan begi-bistakoak dira erdararekiko mugapenak.

Horrela, Willough-by-k añadir aditzaren euskarazko baliokidea eskatu zionean, mutilak "imini egizu gehiago" erantzun bide zion; riesgo euskaratzeko, berriz, "honek bere bizian ikasiko ez du!" esaldia erabili zuen, eta aire hitzaren itzulpena egitean, baserriko mutilak ayer ulertu eta "atzo" ihardetsi zion.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_