"Irakurzaletasuna bultzatzeak gizarte osoaren helburua izan beharko luke"
Jorge Giménez Bech (Irun, 1956) beste bi urtez izango da Euskal Editoreen Elkarteko presidente, hala erabaki baitzuten sektoreko ordezkariek hil honen hasieran. Alberdania argitaletxeko buru, liburu ugari itzuli ditu euskarara, tartean Anjel Lertxundiren zenbait lan. Testu-liburuen doakotasunak sektoreari egin diezaiokeen kalteaz kezkatuta, "idazleei eta liburuei prestigioa emateko" plangintza orokorra eskatzen du.
Galdera. Gogo onez hartu zenuen karguan jarraitzeko erronka?
Erantzuna. Gogo onez eta animo handiz, lan talde sendoa dugulako eta gure elkartearen egoera gaur egun ona eta positiboa delako.
G. ¿Egiazkoa da Durangoko azoka dela-eta liburugintzaren inguruan sortzen den euforia-sentsazioa?
"Ziur asko euskarak ez du behar besteko lekurik bereganatu kultur-maila apaleko hartzaileek eskatzen dituzten produktuetan"
"Testu-liburuak ekoizten dituzten argitaletxe askotan erabat galduta edo murrizten hasita egongo dira sorkuntza-taldeak"
E. Nik zalantzan jartzen dut euforiarik egon denik, ez aurten eta ez aurreko urteetan. Gure sektorea oso zuhurra da, badakigulako gauzak askotan ziklikoak izaten direla. Nik ez dut horrelako sentsaziorik detektatu. Aldiz, gure kezkek hor segitzen dute, ze toki izango duten irakurzaletasunak hemendik aurrera edo ze bilakaera izango duen sektoreak. Baina oso modu lasaian begiratzen diogu egoerari, sektoreak azken urteotan jaso duen jipoia latza izan baita, eskola-liburuaren inguruan etorri den jipoia.
G. Egile berriak kexu dira, egun horietan beren burua nabarmentzeko aukerarik ez dutelako.
E. Egia da. Editore gehienok oso kontuan izaten dugu liburuen programazioa egiterakoan.
G. Euskarazko haur literaturaren pisua gaztelaniazkoaren halako bi da euskal argitaletxeentzat. Orekatua da hori?
E. Ez da orekatua, baina bai guztiz normala. Gure merkatuaren hizkuntza-aldagaia erabakigarria da datu horietan. Gure bezero potentzial gehienak gazteenen multzoan daude, beraz logikoa da gure ekoizpena eta fakturazioa sektore horietan izatea handiena. Gurean falta dira gaztelaniaz existitzen diren lerro batzuekin. Adibidez, falta dira "autolaguntza" deritzon genero horretako izenburuak, ziur asko kultur-maila ez gorenekoetatik datorrena. Ziur asko euskarak ez du behar besteko lekurik bereganatu esparru horretan.
G. Eta zer egin behar lukeke arazo hori konpontzeko?
E. Hori hizkuntza-politikaren arduradunek erantzun beharko lukete, eta editore batek.
G. Baina promozioaren esparruan zerbait egin beharko litzateke.
E. Oro har gure sektoreak faltan botatzen du irakurzaletasunaren aldeko ez kanpaina, baizik eta promoziozko planteamendu etengabe bat.
G. Eta nola gauzatu beharko litzateke asmo hori?
E. Irakurzaletasuna bultzatzeko plan nagusi bat egin beharko litzateke. Sektorearen inplikazioa ere bilatu beharko litzateke, baita baliabideak dituzten beste erakunde batzuenak ere. Irakurzaletasuna bultzatzeak gizarte osoaren helburu izan beharko luke, ez bakarrik jasotzaile moduan, baizik eta kanpainaren eragile aktibo moduan.
G. Eta zein izango litzateke sektorearen ekarpena?
E. Gure liburuen eta idazleen presentzia bultzatu eta areagotu beharko beharko genuke, hau da, liburuei, egileei eta sorkuntzari prestigioa eman gizartean.
G. Liburuak itzultzeko planak ere sartuko lirateke planteamendu orokor horren baitan?
E. Bai, noski. Euskal Autonomi Erkidegoan behintzat laguntza asko daude liburuak euskarara itzultzeko, baita euskal idazleen lanak beste hizkuntzetara itzultzeko ere. Hala ere, egiten den guztia beti gutxi izango da.
G. Irakaskuntza alorreko liburuen pisua %50etik gorakoa da zuen fakturazioan. Ez da gehiegizkoa?
E. Hori leku guztietan errepikatu dugu aurten. Eta esaten ziguten gure sektorera birmoldaketa zekarrela neurri berriak -testu-liburuen doako mailegu-sistema-, eta hor konpon, gutxi gorabehera. Jaso genuen mezua. Euskal Autonomi Erkidegoan behintzat hezkuntzaren ardura dutenak ez dira batere kezkatzen liburuaren etorkizunaz; susmoa dugu Gobernuan bertan beste atal batzuetan kezka gehiago dagoela, eta hori estimatzekoa da. Datu horietatik ateratzen den ondorioa da zer nolako kaltea egin zaion gure kultur-industriari. Desorekatua dela esaten badigute, lehen esandakoa errepikatzen dut, hau da, ez dela guk sortutako egoera, baizik eta gizarteak planteatzen duen merkatu-eredua.
G. Kalte horrek ez du konponbiderik?
E. Konponbiderik izango ez duten gauza asko daude. Adibidez, testu-liburuak ekoizten dituzten argitaletxe askotan, erabat galduta edo behintzat dezente murriztuta egongo dira sorkuntza-taldeak. Fakturazioaren bilakaera hemendik bizpahiru urtera ikusiko da.
G. Kezkatzen zaitu euskarazko literaturak erdaldunen artean duen oihartzun txikiak?
E. Bai. Ez bakarrik literaturaren alorrean. Euskarazko kulturari bizkar emanda bizi dira euskal herritar asko. Ziur asko, euskarazko kulturgileok ez dugu behar beste asmatu gure sorkuntzaren berri ematen, eta beste aldetik hainbatek gehiegizko interes falta dute gure kulturarekiko.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.