Paperezko euskalduna
Besterik idatzi bada ere, Pio Baroja "bere herria maite zuen" gizon heterodoxoa izan zen
"Lur santu onetan dago / Martín Zalacaín ló Bere icea dedin / Honratu gaur gueró / Aurrena Euscal Errien / Gloria izatecó". Etxehun Zugarramurdikoa izeneko bertsolariak epitafio hori inprobisatu zuen Zalakain abenturazalearen hilobian, Pio Barojaren irudimenetik sortutako heroiari buruzko liburuaren azken atalean esaten denez. Liburu berean, euskarazko erreferentzia ugari ageri dira, horien artean Bautista Urbidek Capistun gaskoiari erantzunez bat batean asmatutako bertso hauek: "Gau erdi da errico orenean / iñon ez da arguiric lurrean / ez diteque mendian adi deuzic / aicearen arrabotza baicic".
Martin Zalakainekin batera, agian Jaun de Alzate (La leyenda de Jaun de Alzate eleberriko protagonista nagusia) zuen pertsonaia kutuna Barojak. Iraganeko garaietan bizi izandako pertsonaiak dira, idazleak hain gogoko zuen Walter Scott eskoziarrak sortutako gehienak bezalaxe, baliabide literario horrek gehiago idealizatzeko bidea ematen baitzion. Ez da harritzekoa sortu zituen paperezko seme-alaba guztietatik, bi horiei izatea estimurik handiena, idazleak bere herriarekin eta euskal senarekin zuen lotura estua kontua hartuz gero. "Eztabaidaezina da Pio euskalduna zela, bere herria maite zuela", dio haren iloba Pio Caroja Barojak, "berak idatzi zuen gehien bere herriari buruz, eta berak eman zion proiekziorik handiena munduan".
Barojak euskaltasun horri buruzko aipamenik utzi zuen bere idazkietan. Hala, 1918an argitara emandako Páginas escogidas bilduman, zera zioen: "Euskaldun lonbardiarra naiz, Pirinioetako gizona alpetar txertoarekin. Gizabanako izaerari dagokionez, dionisiako, iskanbilatsu, eta ekintzaren eta geroaren entusiasta gisa deskribatu dut neure burua". Herrikoitasun heterodoxo batez josia, jatorri hori bere nortasunaren ezaugarri nagusiekin lotzen duela uste du Esteban Antxustegi Filosofia irakasle eta EHU idazleari buruz egiten ari den zikloaren koordinatzaileak. "Berarentzat, euskalduna izatea izaera jakin baten edo baita idazteko era jakin baten jabe izatea ere bada", azaldu du.
1935eko abenduaren 25ean, San Telmoko Museoan bere bustoaren harrizko irudiaren inaugurazioa zela-eta, etorkizunean jendearen gogoan utzi nahi zuen aztarna azaldu zuen Piok. "Egiarekiko entusiasmoa, hipokresiarekiko eta gezurrarekiko gorrotoa zuen gizona eta, bere garaian kontrakoa esaten bazuten ere, bere herria biziki maite zuen euskalduna".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.