_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Gerra zibilaz

Aurtengo Kontagintza Sari Nazionala Ramiro Pinilla idazle handiari eman zaio bere Verdes valles, colinas rojas nobela erraldoiaren hirugarren zatiagatik. 1936. urteko gerra zibilari buruzko nobela da eta haren ondoko gure historiaz. Gerra zibilean du bere hasiera Bernardo Atxagaren Soinujolearen semeak ere.

Gerra zibila maiz agertzen da nire irakurketen artean Gazteleraz asko izan dira gaia hartu duten idazleek: Martínez de Pisón-ek, adibidez, errepresio estalinista hartu du gaitzat, eta gerran jokabide zuzenak ere oker bukatzen direla agertu du. Enterrad a los muertos lanean historia eta fikzioa nahastu ditu, estalinismoaren salaketa osatzeko Benjamín Pradok Frankismoak desagerturiko umeei buruz idatzi du, diktadura bat, Uruguayn eta Argentinan gertatu ziren ekintzekin lotuz, paralelotasunean gure memoria astinduz. Bere Mala gente que camina nobelan haurren bahiketaren inguruko trama osatu du frankismoaren suster ustelduak agerian jartzeko; Dulce Chacón-ek emakumeen egoera gogorra ekarri du orrialdetara, tristeziaren mugak muga ezinak direla agertuz. Alberto Méndez-ek lan hunkigarria utzi digu ipuinak bat bestearekin kateatuz eta gerraren sufrikarioaren berri emanez bere Los girasoles ciegos kontagintza lanean ; Manuel Longares-en Nuestra epopeya nobelak gerra osteko giroa adierazi digu, mina nonahi zela erakutsiz... Suso de Tororen Hombre sin nombrek biolentziaren gunea ukitu nahi du, gizaldi baten ispilu bihurtu nahi duelarik bere pertsonaia. Biolentzia zer den, nola gauzatu den ehun urtetan gure artean, nola jaten dituen erraiak aztertu nahi izan ditu biolentziarako besterik ez, bizi den pertsonaia marraztuz. Suso de Torok nobela anbizioz betea idatzi du, Espainian zegoen okerkeria metafisikoan kokatuz, mendearen historia pertsonaia bakar batean islatuz.

Ramiro Pinillak agertu duen azken nobelak ere gerra zibila du mintzagai, La higuera lanean gerraren ondorioak saihestu nahi omen dira, eta mendekua nola eragotzi omen da nobelaren gaia, oroimenak nola ekar lezakeen akordioa adierazi nahiez edo.

Uholde oso horren arrazoiak ziurrenik desberdinak dira. Alderdi Popularraren bigarren aginte absolutuak ekarri zuen gure artera gerra zibilaren metafora. Gizarte erdibitu baten itzala eta haren interpretazioaren neurrian idatzi ziren euskaraz hainbat eleberri, ez bakarrik Atxagaren Soinujolearen semea. Edorta Jimenezek ere aspalditik oso berea duen irudimen munduaren bidez landu zuen bere nobela. Lutxo Egiak ere bide bera erabili zuen. Aznarren aginteak eman zuen irudia banaketarena izan zen, suntsitzera zetorren gizarte batena.

Azken urte horietako lana ez dago hain urruti, ez. Baina orain beste bat da jitea. Gerra zibila gai duten lan berriek beste sormen arrazoia dute, eta beste bat da euren helburua ere.

Ez dakit urte urrunen ospakizunetan bizi diren gizarte literarioek osasunaren seinale ematen duten horrela jokatzerakoan. Aitzakia tristea iruditzen zait urte urrenarena gai bat edo pertsona bat heltzeko eta tratatzeko orduan. Baina aurton gerraren 70. urteurrena ospatzen dela eta, bai historiaren aldetik, bai literaturaren aldetik lan desberdinak agertu dira. Gai desberdinak eta emaitza desberdinak ere.

Koldo Izagirre izan da, nire iritzi apalean, gerraren gaia, eta ez bakarrik hori, Sua nahi mister Churchill? ipuin liburu zoragarri bezain barrokoan, memoriaren gaia ekarri duena gurera, gerran desagertuen gorputzean berriro azaleratzen direlarik. Familiakoen hiltzaileekin bizi beharrak sortzen duen egonezina era txundigarri batez landu du obra horretan. Beharbada metafora historikoekin gertatzen den bezala, lehengo garaiak oraingo gunetara ekarri ditu.

Azken urteotako literaturak ondorioak hartzen ditu kontutan, eta ingurugiro historikoarekin oso loturik agertzen bada ere produkzioa, beste joera bat da orain liburuen barnean. Memoria da orain gai nagusia. Gertatu zena gogoratu, ondorioak kontuan hartzeko, historia ez baita inoiz metafora bat.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_