Jakintzaren mesedetan
UZEIk 30 urte beteko ditu datorren urtean euskarazko lexiko espezifikoak garatzen
Badira hainbat erakunde, izen arras ezagunak izanda ere, identifikatzeko zailak suertatzen zaizkigunak. Horietako bat da UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa. Unibertsitateari zerbitzua ematen zion ikastetxe bezala sortu zen 1977an, terminologia alorrean laguntza eta sostengua eskaintzeko asmoz, eta urteak joan eta urteak etorri, ezinbesteko erreferentzia bihurtu da euskara teknikoari dagozkion hitzak finkatzerakoan.
UZEIk 30 urte beteko ditu datorren urtean terminologia eta lexikografiaren esparruan. Zentroa sortu zen garaian, ez zegoen apenas euskarazko lexikorik hainbat ikerketa eta ikasketa arlotan. Hutsune hori betetzea izan zen, hain zuzen ere, UZEIko kideek beren gain hartu zuten egitekoa, eta askotan, hutsetik hasita jardun behar izan zuten terminologia eta lexikografia zehazteko ahalegin horretan.
Urte hauetan, euskararen egoera izan omen da UZEIren bilakaera gidatu duen faktore nagusia. Imanol Urbieta Terminologia eta Lexikografia Zentroko gerentearen hitzetan, "duela 30 urte dena zegoen asmatzeko eta egiteko, baina orain, zorionez, termino ugari existitzen dira, eta gure lana sortuta dagoenaren bilketa egitea da, nagusiki". UZEI Euskalterm terminologia-banku publikoaren mantenimenduaz arduratzen da Interneten.
Teknologia berrien garapena zeharo mesedegarria izan da UZEIren lana hobetu eta aurrera ateratzeko. "Lehen, hiztegi terminologikoak fitxekin egiten genituen, eta ondorioz, proiektuak izugarri luzatzen ziren", azaldu du Urbietak, informatikak dituen abantailak azpimarratuz.
Gertatuak gertatu, eta egoera soziolinguistikoaren aldaketak gora-behera, UZEIk sorrerako helburuei eutsi die gaurdaino. "Hasieran, oso zaila izan zen euskara zientziaren beharretara egokitzea, alor hori ez baitzen existitzen gure hizkuntzan", azaldu du Urbietak.
Euskara tekniko eta zientifikoa antolatzeko ahalegin horretan, desagertzeko zorian zeuden zenbait hitzen berpiztearen lekuko izan ziren.
Urbietak "garapen" hitza ekarri du gogora bereziki. 1998 urtean agertu zen lehen aldiz UZEIren Ekonomia eta Finantza Hiztegian, enpresa munduan duen egungo esanahiarekin. "Berez, nekazarien hitza zen eta letxuak uzten dituzunean koheteak bezala nola hazten diren0 definitzeko erabiltzen zen; guk egun duen erabilpenerako proposatu genuen", adierazi du UZEIko gerenteak.
Handik hona, teminologiaren alorreko hutsune hura estaliz eta gaindituz joan da piskanaka-piskanaka. Gaur egun, corpusak dira UZEIren aztergai nagusia. Horretarako, Terminologia eta Lexikografia Zentroko adituek idatzita dagoen guztia arakatu eta espezialisten iritziak biltzeari ekin diote azken aldi honetan.
Ondoren, bildutako material guztia metodologia jakin baten arabera sistematizatzen dute. "Gure lanetan, oso garrantzitsua da egiten den guztia arrazoitu eta justifikatzea, eta horretarako, ezinbestekoa da metodologia bati atxikitzea", esan du Urbietak.
"Azken finean, gogoan izan behar da terminologia finkatzerakoan, proposatutako hitzek bezainbesteko garrantzia dutela hitz horien aukeraketan erabili diren argudio eta justifikazioek", gaineratu du.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.