_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Liburu gehiegi

Denbora mugatua dugunez, bistan da ezin ditugula irakurri gure interesa neurri batean edo bestean piz lezaketen liburu guztiak, ezta haien zati txiki bat ere. Muga nabarmen hau zoritxar bat bezala hartu izan dugu normalean, baina liburu zenbaiten aurrean gure ezintasun gaindiezina bizitzaren dohaina baizik ez dela pentsa dezakegu.

Ez naiz zuzenean ari batzuek obesoa deitu izan duten literatura motaz (edo, agian hobe, testu motaz), alegia, literatura industrialaz, liburudendetako sarrerak maiz oztopatzen dituzten liburu potolo, azal gogorreko eta kolore anizdun horietaz. Garai bakoitzean modaren gailurrean ezarri den nobela modukoaren irudi klonikoek ezin baitituzte irakurlearen eskakizun minimoak ere asetu.

Edonon aurki daitezkeen testu betiere luzeegi horien presentziara ohitu gara dagoeneko eta benetan zoritxarra da irakurle askorentzat literaturaren ataria ezkutatu besterik egiten ez duten liburu horiek literatura beraren ordezkari bakarrak izatera iritsi izana. Baina, oro har, nobela horiek ezin dute irakurlego trebatua luzaroan engainatu.

Beste arrisku agian berriago eta ilunago batez ari naiz. Azken urteotan zenbait egile famatu bihurtu dira argitaratu dutenaren kantitateagatik, ez liburu batek edo bestek izan duen salmentagatik. Egile horien artean César Vidal izan daiteke kasurik aipagarriena. Iaz 25 bat liburu kaleratu zituen Guztiak ez ziren, egia esan, lan berriak; berrargitalpenak ere baziren. Eta, hala ere, liburu idatzi eta plazaratu berriak dozena erdi baino gutxiago ez dira izango. Nobelak, historiari buruzko liburuak, bestelako saiakerak: kopuru horretan denetik sartzen ahal da. Antzeko bizkortasunez amaitzen ditu euskal nazionalismoari buruzko liburu bat eta iraultza frantsesaren garaian kokatutako nobela bat, Quixoteren hiztegia eta masoien sasihistoria bat. Guztiak egin ditzake urte berean, eta argitara eman. Porrusalda eta sushiren prestakuntza argituko duen tratatua falta zaio oraingoz, baina ez askoz gehiago.

Bestelako bere eginkizunetan arakatu gabe (irrati eta telebistako programetan agertzeko astia baitu), soilik idazteko behar den denbora nekez sartzen da urte bakarrean (ezta bi edo hiru urtetan ere). Zer esanik ez ganorazko liburu baten atzean dauden irakurketak egiteko behar den denboraz. Julio Caro Barojak esana dela uste dut euskal kulturan askotxo idazten dela gehiegi irakurri gabe. Badirudi bizio miresgarri hau (nola idatzi irakurketarik gabe?) uste baino hedatuago dagoela hainbat girotan.

Argi dago hau guztia ezinezkoa dela, eta lan originaltzat eman nahi zaiguna fabriketan ohikoa den kate-lanaren ondorioz lortutako produktua besterik ez dela. Baina txarrena ez da hori (tartean "beltzen" lan isil bezain gaizki ordaindurikoa), baizik eta proiektu osoaren atzean suma daitekeen asmo bitxia: literaturaren eta ikerketaren egitura kolokan jartzea kantitatearen poderioz, hau da, literatura garaikidearen historia argitaratutako orrien pisuaren arabera moldatzen saiatzea. Jaime Gil de Biedma edo Juan Rulfo handien obra laburra Vidalen milaka orri eta ehunka liburuen azpian lurperatzerik balego bezala. Eta, hala eta guztiz, batzutan ematen du helburu horiek ez direla horren absurduak, salmenten zerrendetan nobelak eta sukaldaritza-liburuak nahasten direnean, kasu.

Vidal bezalako egilei esker liburutegi unibertsalaren apalategiek liburuez betetzen jarraitzen dute abiada ikaragarriz. Beharrezkoa dirudi, baldintza hauetan, liburuak sailkatzeko ordena alfabetikoa alde batera utzi eta beste sistemaren bat erabiltzeak. Bestela, basoaren erdian zuhaitz ustelak osasuntsuekin errazegi nahastuko dira, dagoeneko ez badute egin. Bibliotekaren aurrean Borges sekula irakurriko ez zituen liburuek sortzen zioten egonezinaz kexu zen. Oraingo liburudenda gehiegitan, aldiz, pozez beha ditzakegu -azaletik soilik- inolaz ere irakurriko ez ditugun liburuak. Diferentzia handi bat dago, jakina: Borgesena biblioteka bat zen, ez koadernatutako testu halamoduzkoak metatzeko biltegia.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_