_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Paradisu galdua

Agian Gustavo Adolfo Bécquer (1836-1870) Sevillan jaio zelako, edo akaso flandestar jatorriko nobleak ziren Bécquertarrak Sevillako familia jasoenekin lotu zirelako, kontua da gure idazleari ez zitzaiola ezer falta bost urterekin aita hil eta hamaikarekin, mutikoa itsaso- ikasketak egiten ari zen bitartean, ama zendu zitzaion arte.

Osaba pintoreak eta amabitxiak lagunduta, idazleak pintura eta humanitateak ikasiko ditu eta heziketa literarioa klasizista jasoko du, Fray Luis de León bezalako autoreetan oinarritutakoa. Bere aldetik, Rousseau edo Chateaubriand moduko idazleei jarraituz, gauak sortzen duen emozioa, heriotza edo giza hauskortasuna islatuko ditu bere poemetan.

Erromantizismoak dena inbaditzen du, eta aintza lortzeko ametsarekin Madrilera iristen da Gustavo Adolfo. Hiriburuan, 1860an El Contemporáneo egunkarian lan iraunkorra lortu zuen arte, denetarik egin behar izango du, bohemio modura: biografiak, itzulpenak, marrazkiak, zartzuelak. Baina ez zen alferrik izan, urte horietan Rimas izeneko lan bikaina idatzi baitzuen. Joaquín Espinen tertulietan, poemak irakurtzeaz gain, haren alaba Juliarekin maitemintzen da, eta horrek olerki asko eta asko sortzeko aukera emango dio.

Hala ere, 1861ean bohemia garaian hartutako gaixotasun bat tratatzen zion medikuaren alaba Casta Estebanekin ezkontzen da. Urte bikainak haiek, Rimas y Leyendas gehienen garaia. Baina poetak ilusioen galera adierazten du bere idazkietan. Osasuna ere urratua dauka eta 1864ean Veruelako Monasteriora erretiratzen da. Han idatziko ditu Cartas desde mi celda.

1864ean gobernu-postua lortu zuen nobela-zentsore modura. Lan hau izan zen, aipatutako egunkaria -O'Donnell-en Unión Liberalekin bat zetorrena- itxi zutenean, idazlearen finantza-egoera mantendu zuena. Bitartean, denborak, egunerokotasunean pausatu, bizitzako atalak lapurtu eta ihes egiten dio eskuetatik. Gainera, giza antolaketek ez dute xarma berezirik harentzat, eta, gehienetan, itsusiak eta kutsatuak agertzen zaizkio. Gure gauzak ez dira hotsandikoak eta loriatsuak, arruntegiak baizik. Heroien garaiak, inoiz halakorik izan bada, igaroak dira dagoeneko gure artetik.

Bécquerrek -poetaren intimitatea, ametsak, malenkonia, poztasuna eta nahigabea erakusteko- itxuraz idazkera lañoa eta apala erabiltzen du, beharrezkoa ez den guztia ezabatuz, hitz egokia bilatu arte. Baina errealitateak bortizki kolpatzen du, eta 1868a urte txarra izan zen idazlearentzat. Emaztearengandik banatu eta bi semeen kargu geratu zen. Eta hau gutxi balitz, iraultza liberalarekin bere postu ofiziala galduko du, babesle eta miresle zuen Luis González Bravo ministroaren erortzearekin batera.

Gaztetatik gaixorik, Gustavo Adolfo Bécquer eritasun erromantiko batek jota hil zen, biriketako minarekin, 34 urte zituela. Bere lanak Espainiako egoeraren eta erromantizismoaren eboluzioaren ispilu dira. Ezinezko maitasuna, bakardadea, naturaz gaindikoari buruzko interesa, kostunbrismoa, magia, exotismoa eta Erdi Aroa dira idazlearen gairik gogokoenak, baina mugimendu horrek erabiltzen zuen sentimentaltasun eta tonu burrunbatsurik gabe.

Bécquerrek sublimea bilatu nahi zuen, arima liluratzen duena, gure jatorrira altxatzen gaituena, eta Sevillako epeltasuna botatzen du faltan, haurtzaroko paradisu galduan kokatzeko gune aproposa. Baina idazleak, heriotzatik eta bakardadetik ihes egiteko saiakera egiten duen arren, jakin badaki paradisuaren itxurazko berreraikitze horretan denboraren halabeharreko joatea ezkutatzen dela. Hala ere, galdutakoaren irrikak, paradoxikoki, gaur egungo egoeran bizitzen jarraitzeko aukera ematen dio.

Zorigaiztoen aurrean, irakurketa erromantikoak eskura izatea gomendagarri izaten da, normaltasunak goraguneak behar baititu autoestimua errekuperatzeko. Noizbehinka gu ere, ametsak eta bakoitzaren oroitzapenak bezala, apartekoak garelako.

Horrelako zerbait adierazi nahi zuen Bécquerrek, poetarentzat poesia, azken finean, edertasun ideal adieraztezina komunikatzeko tresna baita, haren bertso ezagunetan dioen moduan: "Puede no haber poetas, pero siempre / habrá poesía."

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_