_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Sareko liburutegia handitzen

Erakunde publiko eta pribatuek idazki zaharren faksimil berriak eseki dituzte Interneten

Internet munduan dagoen euskal liburutegirik zabalena bihurtu da. Teknologiak eskaintzen dituen abantaila guztiei esker, jatorrizko edizioetan irakur ditzakegu autore klasikoen liburu gehienak. Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren liburutegi digitalak (Jaurlaritzarena Sancho el Sabio Fundazioarekin batera garatu da) ezinbesteko erreferentzia bilakatu dira paper zaharren xarma gustuko dutenentzat.

Liburu zaharrak egungo grafian irakurri nahi dituztenek, berriz, euskal idazle zaharren liburuak eskura ditzakete www.armiarma.com helbidean.

Horrekin batera, Susa argitaletxeak bultzatutako webgune honetako atal desberdinetan, lehengo eta oraingo euskal idazleen biografi eta bibliografiak, literatur albisteak, efemerideak, prentsan argitaratutako liburu-kritiken bilduma, euskal lokuzio zaharrak, bertso eta olerkien bibliografia osotua eta basquepoetry.net deritzon poesia ataria aurki ditzakegu, besteak beste.

Literatura aldizkarien gordailua izeneko gunean, armiarma.com-en bisitariek Gernika, Olerti, Idatz & Mintz, Korrok, Enseiucarrean eta gerra osteko beste hainbat aldizkaritako -29, guztira- edukinak irakur ditzakete.

Gainera, Guatemalako erbesteratuek plazaratu zuten Euzko Gogoa eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 1948.ean sortutako Egan aldizkarien kasuan, testuen transkribapenez gain, jatorrizko aleen faksimilak ere eskura ditzakete.

XX. mendeko prentsa-lanak

Antzeko irizpideak erabili dituzte gogoan urte hasieran inauguratu zuten Euskal prentsaren lanak atala diseinatzerakoan. Bertan, joan den mendeko lehen zatian, 1904tik 1937ra bitartean, plazaratutako lau agerkaritako euskal testu guztiak bildu dituzte.

Webgune honetara sartzen diren internauta guztiek jatorrizko edizioan eskura ditzakete Baionako Eskualdun Ona eta Donostiako Argia aldizkarietan eta Bilboko Euzkadi eta Donostiako El Día egunkarietako euskal ataletan argitaratu ziren euskara hutsezko artikulu guzti-guztiak, Orixe, Lauaxeta, Lizardi, Basarri, Aitzol, Augustin Zubikarai eta garai hartako euskal euskal kulturako pertsonalitaterik nabarmenenak tarteko direla.

Herriaren oroimena berreskuratzeko ahalegin berari jarraiki, Eibarko kultur ondarea sustatzea helburu duen Egoibarra elkarteak 30 bat liburu ditu kon-tsultatzeko moduan www.egoibarra.com webgunean.

Duela aste gutxi batzuk, elkarteak berak argitaratu eta liburu-dendetan agortuta dauden bost liburuki eseki dituzte bertan: Juan San Martin zenaren Antzinako Eibar, Mikel Sangronizek eta Mireia Otzerinjauregik egindako Eibar kantuz kantu, Xabier Amuritzak eta beste batzuek osatutako Orbe bertsolaria, Ramón Maria Sarasuaren La música en Eibar. Eibarko musikoak izenburukoa eta Eibarko izkirimiri eta pasadizo xelebreak biltzen dituen Umore giroan, Pedro Zelaiarena.

Azkenik, Eusko Ikaskuntzak Arturo Campionen Euskara aldizkari osoa sartu berri du www.euskomedia.org gunean.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_