Hopper eta Bulatov
Edward Hopper-en koadroetan ezkutatzen diren narrazio laburrek egungo gizakiaren bakardadeaz hitz egiten digute batez ere. Pertsonaia bat baino gehiago dauzkaten koadroetan haien begiradak ez dira -gehienetan behintzat- elkarrekin gurutzatzen, gizaki baten ondoan egoteak soilik ez baitu norberaren bakardadea modu automatikoan uxatzen. Giacomettiren eskulturak Camus edo Sartre existentzialisten mundu-ikuskerarekin lot daitezkeen era beretsuan Hopper-en lanek modernitatearen ajeak irudi bihurtzen dituzte, esate baterako gizakien arteko komunikaziorik eza edo bizitzaren sendaezinezko bakardadea.
Nahikoa litzateke Hotel bateko gela (1931ko koadroa) edo Gautxoriak (1942koa) izeneko lan famatuak gogora ekartzea. Babesik ezaren sentipena antzerakoa da bietan, nahiz eta bigarrenean lau pertsonaia ageri (hotelean gizaki bakarra dagoen bitartean: ohean eserita liburu bat irakurtzen ari den emakumea). Gautxoriak taberna batean dauden hiru bezero dira; haiekin batera, zerbitzaria ikusten dugu. Aurpegia erakusten diguten pertsonaien begirada galduek besteekin partekatu ezin daitekeen mundu barnerakoi eta isila adierazten dute. Pertsonaiok ez dute giza-talde bat osatzen; halabeharrez toki berean topo egin duten lau lagun besterik ez dira (baita senar-emazte edo maitaleak izan daitezkeen eskuin aldeko gizona eta emakumea ere).
Bilboko Guggenheim museoan irailera arte egongo diren Errusiako margolanen artean Erik Bulatoven Krasikov kalea (1977) izena duena ikus daiteke. Kale horren espaloitik emakume talde bat doa. Haien aurretik bi gizon, norabide berean, eta are aurrerago, makurtuta doan atso bat. Bizkarra ikusten diegu guztiei, ez aurpegia. Pertsonaien aldamenean belargune zabal bat dago, errepidearen eta oinezkoendako espaloiaren artean. Barrenean arbolak, errepidean auto ugari. Pertsonaien arteko hizketaren zantzurik ere ez dago. Bata bestearen ondoan doazen emakumeei erreparatuz gero, pentsa genezake beraien artean hitz pare bat gurutzatu berriak direla, baina ez askoz gehiago. Pertsonaia guztiak, itxura batean, bere baitan bilduta baitoaz. Eskuin aldean eraikin sail bat dute, baina inguruko bazterrei ez diete jaramonik egiten, bide bera behin eta berriz egin izan balute bezala. Atzetik ikusita, bere urratsetan soilik kontzentratuta daudela irudiko luke, edo agian ezta hori ere. Pertsonaien aurrealdean, ezkerretara, eta munduaren ate margotu bat bailitzan, Lenin irudikatzen duen kartel erraldoi bat dago. Leninen figurak ez die pertsonaiei edo koadroaren ikusleari zuzenean begiratzen; hala ere, koadroaren zentroa da. Iraultzaren garaiko arropaz jantzita dago eta pertsonaiak egiten ari diren bidearen kontrako norabidean urrats irmo bat ematen ari da irudian. Kartelak aldameneko objektu eta pertsonaien pertzeptzioa erabat baldintzatzen du. Ezinezkoa da bere presentziaz ez ohartzea.
Pertsonaiak, ordea, bere sentipen eta pentsamenduetan murgildurik doaz eta ez diote kartelari inongo kasurik egiten. Uda da eta kalean bero dago. Arropa solte, arin eta kolorez beteak daramatzate koadroko emakumezkoek. XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkada da Errusian eta iraultza sobietarrarekin lotutako irudiak iragan zaharkitu batean gelditu dira dagoeneko. Baina kalean segitzen dute, hiritarren bizitza oraindik baldintzatu nahian. Kartel erraldoiaren eta pertsonaien arteko aldea isila da, espanturik gabea, baina aldi berean erabatekoa.
Aldaketa sozial eta politikoen esperantza murritza da, aldaketa posibleak azalekoak baitira. Egun argitsuarekin bat ez datorren giro grisean pertsonaien esperantzarik gabeko bakardadea norabide ezezagun batean ematen ari diren pauso isil horietan islatzen da. Erik Bulatoven hirurogeita hamargarren hamarkadako begirada zorrotza daukagu narrazio labur bezain garden honen muinean. Bulatov ez da pintore ezagunegia. Publikoak diren bere argazkiak bizpahiru dira gehienez. Hopper 1967an hil izan ez balitz, Bulatov bere ezizen errusiar bat dela pentsatuko genuke.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.