_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Ikasten

Hotz pixka bat sentitzen nuen oinetan eta izara berreskuratzeko asmoa neukan jada, Alberto nire besarkada abandonatu eta mesanotxerantz jiratzen sumatu nuenean. "Posta elektroniko bitartez heldu zaidan Borgesen poema bat irakurriko dizut", esan zuen, eta nik okerrena pentsatu nuen, ateraldiak Julenen aspaldiko beste haiek gogorarazi zizkidalako, César Vallejoren edo Juan Ramón Jiménezen poemak sukaldean errezitatzen tematzen zitzaidanean.

Borgesen poema, ordea, asko gustatu zitzaidan Albertok irakurrita, eta, luzea izan arren, osorik ulertu nuela uste dut. Aprendiendo du izenburua, eta agian zuei ere iritsi zaizue e-mailez: niri biharamunean errebotatu zidan Albertok udaletxeko bere bulegotik, baina geroztik bi edo hiru leku gehiagotatik jaso dut; kate horietako batean sartuta dagoela ematen du. Esan bezala, luzeegia da hemen osorik emateko, baina bertsolerro batzuk behintzat kopiatu nahiko nituzke: "Y uno aprende que realmente puede aguantar, que uno realmente es fuerte, / que uno realmente vale, y uno aprende y aprende... y con cada día uno aprende. // Con el tiempo aprendes que estar con alguien porque te ofrece un buen futuro significa / que tarde o temprano querrás volver a tu pasado. // Con el tiempo comprendes que sólo quien es capaz de amarte con tus defectos / sin pretender cambiarte, puede brindarte toda la felicidad que deseas".

Ez dakit zergatik bururatu zitzaidan poema Juleni irakurtzea. Urduri nenbilen: aurreko lauzpabost egunetan bakar-bakarrik egon nintzen seme-alabekin, Julenek Bartzelonako ez dakit zein kongresutan parte hartzen zuen bitartean; Urko anginekin zegoen, Uxueri bibolina galdu zitzaion kontserbatorioan, eta Albertok ez zien nire telefono-deiei erantzun, umeekin bakarrik geratzen naizenetan egin ohi duen bezala bestalde. Gainera, nire senarra pozez gainezka itzuli zen Bartzelonatik, eminentzia guztiek bota zizkioten loreak zirela eta.

Egun hartan bertan, umeak azkenik oheratzea lortu genuenean, kozinatzeko gogorik ez eta tele-txinatar batera deitu genuen. Sukaldean itxaroten geundelarik -bera EL PAÍS irakurtzen, ni La Redouteren katalogoari bigarren begiratua ematen-, Borgesen olerkiaz gogoratu nintzen. "Poema bat irakurriko diat", esan nion, "internetez bidali zidatek. Itxaron". Di-da batean inprimatu eta sukaldera bueltatu nintzen; Julenek pixka bat harriturik begiratzen ninduen. Osorik errezitatu nion; bere aurpegieran identifikatu ez nuen zerbait aldatu zen arren, ez zuen tutik ere esan azkeneko lerroa -"Pero, desafortunadamente, sólo con el tiempo"- amaitu nuen arte.

"Poema hori ez dun Borgesena". "Nola dakik hori? Pentsatzen nian 27ko belaunaldian hintzela aditua, ez Borgesen obran". "Ez dun Borgesen aditua izan behar poema hori apokrifoa dela jakiteko". "Baina hik ez dituk Borgesen poema guztiak leitu, ezta?". "Inondik ere ez, baina Borgesek ez zikenan sekula halako zerbait idatziko". "Zergatik ez? Oso hizkuntza argia erabiltzen zuela aipatu didak noizbait". "Borges irakurtzera animatu nahi izan hindudanean; baina, oker ez banago, ez ninan inoiz halakorik lortu". "Beraz, soilik ni animatzeagatik esaten huen hori?". "Egia dun Borgesek argi idazten zuela: argi eta, batez ere, zehatz. Baina ez zinan mengelkeriarik idazten, ezta akats gramatikalik egiten ere. Borgesen ipuin bakar bat irakurri izan bahu, ez hidakeen matraka emango kontu honekin". Horrek mindu ninduen, eta mutu geratu nintzen.

"Begira, Aloña", jarraitu zuen Julenek, "ez dun gertatzen den lehenengo aldia. Duela urte batzuk jite bereko poema bat ibili zunan hortik bolo-bolo, Instantes izenburukoa -aseguruen iragarki batean eta guzti erabili zitenan; ez zakinat gogoratuko haizen: morroi-ilara batek puenting egiten amaitzen zinan-. Halako batean poema horrengatik galdetu ziotenan Borgesen alargunari, Maria Kodamari, eta ba al dakin zer erantzun zuen? Borgesek inoiz poema hura idatzi izan balu, istantean harekin maiteminduta egoteari utziko ziokeela".

Zerbait erantzutera nindoan, baina une horretan jo zuen atezain automatikoak, eta Julen sukaldetik irten zen, afaria zekarkigun txinatarrari atea irekitzera.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_