_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Literatura, hitz gutxitan

Ipuina eleberriari gailendu zaio euskal argitaletxeen ekoizpenean

Jada urteko lehenengo labealdiak, Durangokoak hasierako joera baino ez du indartu egin, beste behin ere, narratibaren nagusitasuna ekarri zigun. Pentsa genezake, besteetan legez eleberria izango zela nagusitasun horren eragilea. Baina ez, eleberriari baino, hainbeste ipuin-liburu argitaratu izanari zor diogu. Benetan urte ipuintsua izan da. Behingoagatik baino ez bada ere, atzerriko lanen itzulpenengatik izan ez balitz, kopuruetan eta guzti ipuina eleberriari gailenduko zitzaion. Behintzat, euskal idazleen artean nahiko parean ibili dira. Horren arrazoietan arakatzeak luze joko luke orain, baina kasualitatea kasualitate handiegia begitantzen zaigu eta dakiguna da hau ziklikoki gertatzen dela. Eleberrigilerik handienek huts egiten dutenean, hau da, eleberrien argitalpenak urritzen direnean, ipuinak gora egiten du, eta horrela ere ipuinak narratiba alorreko testurik arrakastatsuenak izateko aukerek gora egiten dute. Halako urteak mesedegarriak dira ipuin generoarentzat, mugarriak ikusteko parada ematen digute. Beraz, arrazoiak daude uste izateko, argitalpen kopuruaz landa, 2005eko ipuingintzak zedarritu duela mende hasierako lehenengo hamarkadaren ipuina. Sasoi bat itxi da eta beste bat zabaldu da. Joerak badoaz argituz.

2005eko ipuingintzak zedarritu du mende hasierako lehenengo hamarkadaren ipuina

Ipuingile petoen artean Iban Zaldua nabarmentzen da. Etorkizuna (Erein) bildumak berriro ere ipini gaitu hamarkada honetako ipuingilerik inportantenetariko baten aurrean. Zalduak ederki murgiltzen gaitu errealitatearen eta fantasiaren arteko mugetan. Bilduma garrantzitsuak ere izan dira Koldo Izagirreren Sua, nahi, Mr Churchill? (Susa) eta Harkaitz Canoren Neguko zirkua (Susa) bildumak. Biak ipuingintzara itzuli dira, Canoren kasuan Belarraren ahoa (2004, Alberdania) nobelarakin edo ipuinetik nahiko duen eleberri laburrarekin narratiba alorreko 2005eko Euskadi Saria irabazi eta gero. Pasaiako itsas paisaia gerra osteko frankismoan erretratatzen duen Koldo Izagirren bilduma, baita Canorena ere, 2005eko libururik onenen artean ditugu. Ipuingintzara ere itzuli dira Xabier Mendiguren Elizegi Bihotz Gosetien Kluba (Elkar) izeneko bildumarekin, entretenigarria eta entretenitzeko den bildumarekin, eta Ana Urkiza Bekatuak (Elkar) liburuarekin, non pertsonen arteko inkomunikazio gaia jorratzen duen. Aingeru Epaltzak, berriz, aldizkarietan sakabanatutako ipuinekin ondu du Lasto sua (Alberdania) bilduma.

Era berean beste genero batzuetan ibili eta gero badira ipuingintzan ahalegindu diren idazleak. Horrela ditugu Urtzi Urrutikoetxea bilbotarraren Auzoak (Susa) izeneko ipuin-bilduma, bere lirikatik edaten duen hiriaren kronika egin nahian, edota gaur egun oso ohikoa ez den prosa lirikoa darabilen Amaia Iturbideren Bidaiarik luzeenak (Erein) bilduma. Alberto Barandianek eta Patxi Zubizarretak ere ipuingintzan egin dituzte euren lanak, Mundu txikia (Susa) eta Pospolo kaxa bat bezala (Pamiela) hurrenez hurren. Oso emaitza diferenteekin estreinatu dira literaturan Imanol Azkue, Egunerokoa ez dena (Erein), eta Uxue Apaolaza, Umeek gezurra esaten dutenetik (Elkar) ipuin-bildumekin.

Ana Urkiza, Alberto Barandiaran, Uxue Apaolaza eta Imanol Azkueren ipuinetan bada azpimarratzeko ezaugarri komuna. Horietan ipuin labur-laburra nagusitzen da, garapen narratibo gutxikoa, barne sentipenei zuzendua eta gizakien arteko harreman gatazkatsuak jorratzen dituena.

Euskal ipuingintzak ere antologia bi laga dizkigu. Maria Jose Olaziregi irakaslearen ardurapean, aurrekoan ingelesez lehenengoz, ondu den euskal ipuin modernoa jorratzen duen antologia, direnetan eta izan diren ipuinik gogoangarrienekin. Olaziregiren Mende berrirako ipuinak (Erein) lan honek nabarmentzen du ipuinaren garrantzia gaurko euskal narratiban. Bestelako da Lux Mundi (Euskal Idazleen Elkartea), bilduma, 2004an Vall de Boiko Euskadi eta Kataluniako idazleen arteko topaketetan zenbait euskal idazlek plazaratu zituen ipuinak biltzen dituena. Horretan Itxaro Bordak, Aingeru Epaltzak, Iñaki Frierak eta Maite Gonzalezek euren ipuinak Pirinioetan lekutu zituzten.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Cortazar eta Kristof

Ipuinak, baina kasu honetan itzulpen arloan, Jon Alonsok euskaratu dituen Julio Cortázar argentinarrarenak nabarmendu behar ditugu, Antologia apetatsua (Txalaparta) izeneko bilduman plazaratu dituenak. Zenbat euskal idazlek ez dute aitortu Cortazarren eragina euren idazlanetan, eta zein gutxi diren euskaraz ditugun bere antologiak. Egia da orain dela hamahiru urte Gerardo Markuletak Oktaedroa itzuli zuela, baina horretaz gain, deus gutxi izan dugu seguruenik XX. mendeko gaztelaniazko literaturaren gailurretako bat izan daitekeen idazlearena. Lan honetan itzultzailearen gogoko aukeraketa aurkituko dugun arren, bertan daude Cortazarren ipuinik ezagunenak.

Itzulpena ere dugu Agota Kristofen Berdin dio (Alberdania). Honetan hogeita bost istorio labur utzi dizkigu, hogeita bost istorio non eta giro hits, nahasi eta melankoniotsua gailentzen den. Ematen du liburuko pertsonaia guztiek zerbait atzean utzi edo galdu dutela, iragan minak jota daude eta eragin zaien hutsunea bizi dute. Eta, bizipen hori errealitatearen eta ametsen artean kokatzen bada ere, ipuinok bizitzaren ispilu hutsak dira. Agotaren testu hauek ere sinpleak dira; gehiago funtsatzen dira oroitzapen, anekdota eta sentsazioetan, baina idazleak benetan begi zolia erakusten du detaileei erreparatzeko, hain bere duen ukitu poetikoa ematen dion ezaugarria.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_