_
_
_
_
Entrevista:OLATZ GONZALEZ | Antropologoa | Gaiak

"Pilotak leialtasuna eta askatasuna ditu oinarri"

Olatz Gonzalez Abrisketa (Bilbao, 1973) antropologoak zazpi urte eman ditu Pelota vasca, un ritual, una estética izenburupean Bilboko Muelles de Uribitarte argitaletxearekin plazaratu den liburua prestatzen. Palan beti jokatu duela aitortzen duen arren, ez zuen pilota profesionalaren berririk. "Euskalduna denaren ideia eta prototipoa nola eraikitzen den eta frontoian duen isla" argitzen saiatu da liburuan.

Galdera. Nolatan hasi zinen lan honekin?

Erantzuna. Teoria sinbolikoa beti gustatu izan zait eta ekintza kultural konkretuen ikerketa eta esanahia ezagutzea dut gustuko Clifford Geertz antropologo amerikarraren Pelea de Gallos en Bali artikulua irakurri ostean, eta bertan azaltzen zen apustu sistema aztertu eta gero, hemengo frontoietan erabiltzen denaren antzekoa zela ohartu nintzen. Hala, pilotaren jokoan arreta jartzen eta frontoiaren espazioa aztertzen hasi nintzen. Komunitateak bizitza soziala garatzen duen gunea da, bazkariak, bilerak, jokoak eta dantza egiteko tokia da frontoia eta sinbolikoki nahiz afektiboki izan dezakeen garrantzia aztertzen hasi nintzen. Horrela zazpi urte eman ditut.

"Iparraldeko hainbat frontoitan honako esaldia azaltzen da: garbi jokatu, zintzotasunez, zure erkidegoak epaituko baitzaitu"
"Unamunoren arabera, partidetan alderdien herria biltzen zen, aurkako taldeek bat egiten zuten, eta bakoitzak gustukoenaren alde egin"

G. Liburua hiru ataletan banatua dago. Nola egin duzu sailkapen hau?

E. Lehen atalean euskal pilotaren jokoaren ikerketa bat azaltzen da, modalitateak, historian zehar izan duen bilakaera XVI. mendetik gaur arte eta euskal kulturaren testuingurua aztertzen dut. Bigarren atalean, pilota partida erritu bat bezala aztertzen dut, hots, dituen atal bakoitza, haren esanahia eta sinbologia. Pilotariaren ezaugarriak, zaletuak, epailea, apustua... Partidaren elementu guztiak aztertzen ditut. Azkenik, hirugarren atal batean, estetikaren atalean, pilotak transmititzen duen mezu kulturala aztertzen dut. Hala, kulturalki zerk batzen gaituen eta pilotaren bidez gure buruaz dugun ikuspegia azaltzen saiatzen naiz. Edertasunaren, ontasunaren eta beste hainbat kontzepturen esanahia aztertzen dut, kulturak hauen definizioan duen pisua kontutan hartuz eta era berean, gure buruaz dugun kontzeptua nahiz eta erreala ez izan. Pilota, plaza eta eskua elementu garrantzitsuenak dira eta hauen bidez, jokoak transmititzen duen mezu kulturala azaltzen dut.

G. Zein da pilotaren bidez hedatzen den mezu kulturala?

E. Hainbat frontoitan, batez ere Iparraldekoetan, azaltzen den esaldian zehazten da pilotaren mezu kulturala; "Joka gaiten ohorezki, plaza juyhe beti", hots, garbi jokatu, zintzotasunez, izan ere, zure erkidegoak epaituko baitzaitu. Ideia hau jokoaren hainbat ataletan islatzen da. Adibidez, pilotari batek pilota bat hartzen duenean, pilota leiala dela esaten du, hots, ez duela mugimendu arrotzik egiten eta zuk emandako indarraz, bote zuzenaz eta zuk emandako mandatuz zuzentzen da paretara. Objektuen bidez, gauzak ulertzeko modu bat da eta horregatik du sinbolo batek hainbesterako indarra

G. Euskal gizartearen izaeraren isla da?

E. Ez, euskal gizarteak bere buruaz duen ideia da. Pilotaren jokoak leialtasuna, agintea duenaren men egotea eta askatasuna ditu mugarri nagusi eta hauxe da euskal gizarteak bere buruaz duen kontzeptua. Horrek ez du esan nahi, ordea, gure gizartea horrelakoa denik. Historian eta denboran zehar ere aldatzen joan da pilota eta jasan dituen aldaketez ere mintzatzen da liburuaren epilogoa. Publikoa, jokoa eta epailea aldatu egin dira azken urteetan.

G. Zein aldaketa nagusi izan ditu jokoak?

E. Unamunok Abandon jokatu zen partida bati buruz artikulu bat idatzi zuen eta bertan esaten zuenez, alderdien herria biltzen zen, hots, aurkako talde direnek bat egiten zutela zioen. Bakoitzak bere gogokoenaren alde apustu egiten zuen. Garai batean pilota partidetan bi bando izaten ziren eta bakoitzak bere herriko pilotariaren alde egiten zuen apustua. Ondoren, XIX. mendearen amaieran, publikoa inpartziala izatera pasa zen eta meritudun zenari egiten zitzaion txalo. Apustua ez zen zuzena eta jokoaren arabera egiten zen, horregatik, publikoak bere irizpidea zuen eta epailearen antzekoa zen, ikus-entzuleak ere epaitzen baitzuen.

G. Telebistak aldaketarik ekarri du arlo honetan?

E. Telebistak eta beste kirolek egoera aldatu dute azken urteotan. Horregatik orain berriro ere ikus-entzulea parte bilakatu da eta pilotari baten aldekoa da, jokoa epaitu gabe.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_