Nazioarteko kultur politikak aztertuko dituzte hainbat adituk
Kultur Politikoei buruzko Nazioarteko I. Biltzarra egingo dute bihar eta etzi Bilboko Euskalduna Jauregian, Kultura Sailak antolaturik eta Kulturaren Euskal Kontseiluaren lankidetzarekin. Nazioartean hainbat administraziok eta unibertsitatek abian jarri dituzten ekimenak elkartrukatzea du helburu kongresuak. Bertan Quebec, Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko adituek hartuko dute parte.
Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak orain urtebete onartu zuen Kulturaren Euskal Planaren (KPE) berri izango dute biltzarrean parte hartzen duten ordezkaritzek. Orain arte bereziki arlokako ikerketak egin dituzte ekimen horren baitan, eta horien emaitzak aurkeztuko dituzte zenbait mintegitan. "Biltzar honek leiho bat izan behar du, kanpora begira esperientziak jasotzeko, eta baita barrura begira ere", adierazi du Gurutz Larrañaga Kultura sailburuordeak.
Quebec
Horrez gain frantziar jatorrizko kultura sustatzeko Quebecen garatu dituzten ekimenak ere izango dituzte aztergai biltzarrean. Larrañagaren hitzetan, "han aspalditik dabiltza bere kultura propioaren inguruan lan handia egiten, baliabide sendoak dituzte. Ez daude geldirik, beti ari dira zerbait egiten eta hango esperientzia beti datorkigu ondo".
Biltzarrak bi atal nagusi izango ditu. Batetik, bertan zein beste herrialde batzuetan kulturaren alorrean dauden beharrizanen berri izango dituzte partehartzaileek. Ondoren, errealitate horien gaineko gogoeta praktikoa egingo dute, hainbat erakunde publikoetako ordezkariak partehartzaile izango direla, kultura teknikariak eta zinegotziak, besteak beste.
Biltzarrean izango diren adituen artean, Armand Mattelart frantziar pentsalariak UNESCOren Kultur Esperientzien Aniztasunari buruzko Gailurraren emaitzen berri emango du. Michele Boldrin Minnesotako Unibertsitateko irakaslea, berriz, demokratizazio teknologikoaren eta jabeko intelektualaren arteko harremanez arituko da.
Kongresuaren bultzatzaileen iritziz, bai Quebec eta bai Katalunia aitzindariak dira kultura sustatzeko politiken alorrean. Hori dela eta, bien esperientzien berri emango dute hainbat adituk, Lluis Bonet Kataluniako Kultur Industriaren Liburu Zuriaren egileak eta Geralde Grandmont Quebeceko Kultura ministrordeak, besteak beste.
Euskal ordezkaritzari dagokionez, KPEren harira abiatuta lan-ildoak izango dituzte mintzagai. "Munduan zehar erabiltzenten ari diren zenbait ereduren berri izatea aberasgarria izan daiteke. Hain zuzen ere, Kulturaren Euskal Plana testuinguru horretan txertatzen da; hemengoari bultzada bat emateko ezinbestekoa zaigu esperientzien berri izatea", erantsi du Kultura sailburuordeak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
La oposición venezolana redefine su estrategia con una prioridad: el regreso de los líderes en el exilio
Marco Rubio, el ‘virrey’ de Trump en Venezuela
La intervención en Venezuela reaviva la obsesión de Trump por Groenlandia
El apagón, la trama de Koldo y el ‘caso Montoro’ marcarán la agenda judicial económica de 2026
Lo más visto
- Lotería del Niño de 2026 | El primer premio es para el 06703
- Estados Unidos amenaza con tomar Groenlandia por la fuerza
- Últimas noticias de Venezuela tras la detención de Maduro, en directo | Delcy Rodríguez sostiene que ningún agente externo gobierna Venezuela
- La CIA recomendó dar el poder de Venezuela a Delcy Rodríguez ante el riesgo de que María Corina Machado no controlara el ejército
- Comprobar Lotería del Niño 2026: consulte la lista completa de números premiados




























































