'Hik Hasi'-k itxura berria estreinatuz ospatuko du bere 100. zenbakia
Argitalpena ezinbesteko erreferentzia bihurtu da irakaskuntza alorrean
Hik Hasi heziketarako aldizkariak hamar urte bete ditu argitaratu berri duen 100. zenbakiarekin. 1995eko ekainean, lehen alea plazaratu zenean, inork gutxik pentsatzen zuen egun bilakatu den erreferente izango zela hezkuntza arloan. Hamarkada honetan ibilbide luze eta oparoasa egin du baina atzera begiratu beharrean, etorkizunerantz so dihardute arduradunek.
Aldizkariaren lehen alean garai hartan emititzen zen Super bat telebista saioaren eragina aztertu zuten. Egun, hezkuntzaren arloak aurrerapauso ugari eman dituen arren, kezka eta ardura batzuek bizirauten dute, besteak beste, telebistak hezkuntzan duen eraginak.
Irakasleek elkarren berri izateko behar bat ikusten zuten eta gabezi hura asetzeko sortu zen hain zuzen ere hilabetekaria. Esperientzia pedagogikoak partekatu nahi zituzten eta, era berean, elkarrekin ikasi. Ainhoa Azpiroz publikazioaren arduradunaren arabera, "garaien arabera aldizkaria egokituz joan da baina batez ere, beharrei erantzuten saiatzen gara eta premietara egokitzen dugu gure lana".
Edukiez gain, diseinuaren aldetik ere aldaketak izan ditu azken urteotan. "Atal berriak eta kolorea gehitu dizkiogu. Erakargarriagoa eta irakurterrazagoa egin nahi izan dugu", azaldu du Azpirozek. 101. zenbakian, gainera, erabat itxuraldatuta etorriko da argitalpena. Orain arte argitaratu diren aldizkariak www.hikhasi.com helbidean kontsulta daitezke.
Gida pedagogikoa
Hamar urte hauetan proiektu berriak sortu dira. "Bi urtetik behin Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen Gida argitaratzen dugu; ikastetxeetara iristen diren triptiko guztietako informazioa jaso eta gida honetan bildu dugu", argitalpeneko arduradunak gogora ekarri duenez. Abian jarri duten beste proiektu garrantzitsu bat Udako Topaketak dira; guztira 600 pertsona inguru biltzen dira 30 ikastarotan eta ikastaldietako materiaz gain, profesionalek euren esperientziak partekatzeko aukera aparta dute foro honetan.
Aldizkariaz gain, aurreko ikasturtean Ilargiaren sekretua filma egin zuten eta aurten Begiradaren heziketa. Zinema aztertzen DVDa aurkeztuko dute. Bertan film bat nola egiten den erakutsi nahi diete ikasleei eta irakasleei. Helburua da irakasleek eskolan eta gurasoek etxean gai hau lantzea, Azpirozen iritziz, "haurren eta gazteen kritikotasun ezak kezkatzen baititu irakasle ugari".
Ildo berean, abenduaren 3an Telebista eta Hezkuntza jardunaldiak egingo dituzte. "Haurrek telebistaren aurrean pasatzen duten denbora luzeak" beraiengan duen eragina aztertzeko helburuarekin. Izan ere, egun irakaskuntzako alorreko profesionalak kezkaturik daude "haurren eta gazteen artean den kritikotasun ezak eta autonomia faltagatik". Horrez gain, aditu honen arabera, egungo "gizarte kontsumistaren aurrean" eskolak zein balio bultzatu eta irakatsi beharko lituzkeen dute kezka nagusitzat profesional horiek.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.