_
_
_
_
Entrevista:ANA TOLEDO | Euskaltzaina | Gaiak

"Azken 50 urteotan, ahalegin handia egin da gure literatura eguneratzeko"

Ana Maria Toledo Lezeta (Antzuola, 1954) dugu Euskaltzaindiko bigarren emakumea, duela 13 urte euskaltzain oso izendatu zuten Miren Azkaraterekin batera. Urgazle lanetan bederatzi urte eman ondoren, maiatzean, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkari izendatu zuten. Zeregin hauez gain, Ana Toledo Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Eusko Ikaskuntzako kidea da. Bere bizitza akademikoa literatura eta ikerketari loturik garatu da, letren mundua baita euskaltzain berriaren zaletasunik handiena. Juan San Martin zenaren tokia betetzeko egin dioten eskaintzari dagokionez, Ana Toledok "ohorea, ardura eta erantzukizun handia" dela esan du.

Galdera. Ostiralean, bigarren emakume euskaltzain bihurtu zinen. Zer sentitu zenuen une horretan?

"Ohore handia da niretzat euskaltzaina izatea, eta erantzunkizun handia ere bai, gizartearen konfidantza irabazi behar baita egunez egun"
"Eskolara iritsi nintzenean, ez nekien hitzik ere gazteleraz, baina ez dut oroitzapen ezkor edo traumatiko berezirik"

Erantzuna. Berealdiko poza, zalantzarik gabe. Hautagai izatetik euskaltzain izatera igarotzean, euskaltzain guztien esanetara jarri nintzen, Euskaltzaindiaren helburuak betetzen laguntzeko: corpusaren normatibizazioa eta hizkuntzaren erabileraren normalizazioa. Ildo honetan, Juan San Martin zenaren ekarria nabarmendu nahi nuke. Haren aulkia hartzen dudan honetan, euskara batua zehazten, euskararen erabilera sustatzen eta hizkuntzarentzat onarpen juridikoa bilatzen egin zuen lan handia azpimarratu nahi nuke. Euskalgintzaren hauspoa izan zen. Euskaltzaindiaren azken 40 urtetako historia nekez uler daiteke San Martin gabe.

G. Maiatzean, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritza zuzentzeko ardura egokitu zizuten. Kargu honetan ere, lehen emakumea izan zinen. Aparteko zailtasunik somatu al duzu inoiz emakumea izategatik?

E. Juan Mari Lekuonaren osasunak okerrera egin zuenean, Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkari izendatu ninduten, eta lan horrexetan jardun dut, kanpoko eta barruko zereginetan. Pertsonalki, ez dut inongo zailtasunik izan emakume izateagatik, eta argi dago, emeki-emeki, emakumea gizartearen alor guztietan txertatzen ari dela, baina oraindik badago aurrerapausoak ematerik gizartearen alor guztietan berdintasunezko harreman bat izatera iritsi arte.

G. Antzuolako Iriarte baserrian jaio zinen. Nolako giroa ezagutu zenuen haurtzaroko urte haietan?

E. Antzuolan bizi izan nintzen hamar urte bete nituen arte, eta ikasketak libre moduan egin nituen. Eskolara iritsi nintzenean, hitzik ere ez nekien gazteleraz, baina ez dut oroitzapen ezkor edo traumatiko berezirik. Gainera, maistra euskalduna zen, eta pentsatzen dut hori ere lagungarria izango zela gazteleraz ez genekien haurrentzat.

G. Duela 23 urte, Deustuko Unibertsitatean irakasle lanetan hasi zinen, eta ordutik euskal literatura izan da zure irakasgaia, baita pasioa ere. Osasun ona al du gaur gure literaturak?

E. Euskal literaturan, Etxeparerekin dugu lehen liburua, XVI. mendean. Beraz, mendeetan garatu den literatura da. Azken urteotan, gainera, gure literaturak Premios Nacionales narratiba sailean bi sari irabazi ditu. Alde batetik, Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuarekin 1989an, eta Unai Elorriagaren SPrako tranbia eleberriarekin bigarrena. Sari hauetan, aurreko urteko ekoizpena epaitzen da, eta askoz hiztun gehiagoko hizkuntzetan idatziriko obrekin lehiatu dira euskaraz idatziriko testuak. Hartara, euskal ekoizpenak ez dio beste hizkuntzetan egiten den literaturari zer inbidiatu. Euskal idazleek berebiziko ahalegina egin dute azken 50 urteotan gure literatura eguneratzeko. Euskarak baserri bidean egin du bere ibilbide nagusia, baina azken hamarkadetan hizkuntza kaletarra bilakatu da.

G. Haur eta gazte literaturan ere aurrerapauso garrantzitsuak egin dira...

E. Euskal literatura osasuntsu dago, eta ekoizpena oso maila onean dagoela baiezta daiteke, baita haur eta gazte literaturan ere. Euskal literaturak, beraz, normalizazioan berebiziko urratsak eman ditu, eta egun, zorionez, jenero guztiak lantzen dira jada, eta era guztietara. Gabezia bakarra, agian, irakurle kopurua izan daiteke.

G. Euskaltzaindian, Literatura Batzordeko kidea zara 1989tik; lau urte geroago, Eusko Ikaskuntzako literatura saileko kide, eta 1999an, Gipuzkoako lehendakariorde izendatu zintuzten. Aspertzeko astirik ere ez zenuen izango...

E. Literatura gustuko dut, eta gainera, lanbide. Oso gogoko dut Euskaltzaindiaren Literatura Batzordearen hileroko batzarretara joatea. Gustura egiten dudan lana da, eta sarritan kontua da nork bere burua ondo antolatzea; hori da inportanteena.

G. Beldurra ematen al dizu zeure gain hartu duzun erantzukizun berri honek?

E. Niretzat, euskaltzaina izatea ohorea, ardura eta erantzukizun handia da. Ohorea, euskaldun, euskaltzale eta filologo bezala egin dudan ibilbidearen aitorpena delako. Ardura, Euskaltzaindia gizartean itzal handia duen erakundea delako. Eta erantzukizuna, egunez egun, gizartearen konfidantza irabazi behar dugulako.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_