_
_
_
_
Gaiak

Olerkigintza "argitzaletan" dagoela uste du Xabier Olasok

Euskadi sarietan finalista izateak ezustean harrapatu zuen Xabier Olaso (Otxandio, Bizkaia, 1964). Haur eta Gazte saileko sari nagusia eman diotela jakin izan duenean zur eta lur geratu da, ordea, "tarte luzea baitago batetik bestera". Oraindik zurrunbilo horretan murgilduta dago, komunikabideei erantzuten eta zorion-agurrak gozatzen. Hori dela eta, irabazi duen dirua "zuloak estaltzeko" erabiliko duela aitortu du umiltasunez.

Poesia idatzi izan du orain arte Olasok, eta Euskadi saria eman dion Pupuan trapua lanak ere poesia hori du ardatz. Sariak generoari hauspoa emateko balio dezakeela uste dut egileak: "Poesia argi-itzaletan dago, hainbatetan aurreiritziz betea. Alde hortatik, pozgarria da saritutako liburua poema-bilduma izatea, noizean behin ere poesiak lehen aipaturiko argitzal horretatik irten eta argitara jauzi egin dezan", argudiatu du.

Idazlea gustura mugitzen da laburrean, eta orain arteko lanek hala adierazten dute; bost agertu ditu eta denak poesiazkoak: "Bai irakurtzeko, bai idazteko ere testu laburretara jotzen dut", aitortu du. Ildo horretan, "laburrean" aritzeak "hausnarketa handiagoa egiteko aukera" ematen diola azaldu du, " testua areago biribiltzeko aukera" alegia. "Nolanahi ere, aldiak egoten dira, eta, azken batean, bihotzak, gogoak eta ideiek eramaten zaituzte arlo bat edo bestea jorratzera", gaineratu du.

Azken urteotan nagusiei zein gaztetxoei zuzendutako poesia jorratu du idazle honek. Baina gauza desberdinak dira. Bere iritziz, "haurren eta helduen gustuak, jokaerak eta izaerak ezberdinak diren neurrian, poesiak ere ezberdinak dira. Haur poesia idazteko orduan hizkuntza eta gaia gaztetxoaren neurrira egokitu behar dira". Horixe bera egin du saritutako lanean, liburua zati bitan banatuz, zati bakoitzak bere funtzioa betetzen duela.

Lehenengoko atalak Esna irauteko poemak du izena; bigarrenak, Lotarako kanta-kontuak. "Bistan denez, Esna eta Lo hitzak propio paratu ditut kontrajarrian. Lehenengo zatiko poemak bizkorragoak dira, laburragoak. Loa eragozten duten poemak, nolabait esateko. Bigarren zatikoak, berriz, lo egiteko eta lo eragiteko poemak diren neurrian, patxadatsuagoak dira", argitu du idazleak. Liburuaren izenburuak ere badu mamiarik. "Bada euskaraz atsotitz bat Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua dioena. Hortik hartu nituen izenburuko hitzak".

Sariak ez du mantsotu Olasoren idazteko grina, eta laster argitaratuko du lan berri bat, Hotsateko basoa (Aizkorri), hau ere olerkiz betea.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_