_
_
_
_
Gaiak

Liburugintzaren "sinergiak" baliatzeko eskatu dute irakasleek

Sektorearen egoera aztertu dute hainbat unibertsitatetako adituek

Unibertsitaterako euskarazko testuliburuen produkzioak gora egin du azken urteotan, baina etorkizuneko erronkei aurre egiteko, ezinbestekoa izango da liburugintza espezifiko horretako aktoreen arteko sinergiak sustatzea.

Horixe da, behinik behin, Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIRE) Euskarazko Unibertsitate-Liburuen lehen Erakusketarekin batera antolatu duen ekitaldi sortako partaideek atera duten ondorio nagusia.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Bilboko Zazpi Kaleetan duen ekitaldi-aretoa 1990az geroztik euskaraz plazaratu diren unibertsitate-liburuen erakusleiho bihurtu da astebetez. EIREk jakintza arlo desberdinetako 340 liburu bildu ditu guztira erakusketa honetan.

Lehenbiziko aldiz, elkarren ondoan jarri dituzte ikusgai Euskal Herriko unibertsitate publiko eta pribatuek, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) edota Elhuyar, Eusko Ikaskuntza, Jakin eta Utrisque Vasconiae argitaletxeek plazaratutako izenburuak.

"Gizarteari zein ikasle eta irakasleei euskarazko unibertsitate-liburugintzan egin den lan handia erakusteaz gain, jakintza arlo desberdinetan dauden eskasiak zehaztu nahi izan ditugu ekimen honen bidez", azaldu du Iñaki Zabaletak, erakusketa antolatzeaz arduratu den irakasle-taldeko kideak.

Begiratu azkar batean, Giza eta Gizarte Zientziak dira euskaraz hornituen dauden jakintza arloak, 139 eta 103 izenburu berri bildu baitituzte azken 15 urteotan, hurrenez hurren. Kontrako muturrean, Teknika eta Teknologia Zientziak daude (27) eta Osasun Zientziak eta Natur Zientziak (36 eta 35). Urtez urteko kopuruei dagokienez, 1990ean plazaratu ziren hiru liburuen aldean, 2000 urtean 33 titulu argitaratu ziren, eta iaz 49.

Datu hauek guztiak gogoan izanda, etorkizunari itxaropenez begiratzeko moduan gaudela pentsa liteke, baina bidea ez da inondik ere erraza izango, unibertsitate-irakasleen iduriko.

Bihar-etziko arazoez hitz egiteko, EIRE elkarteak mahai baten inguruan paratu ditu testuen produkzioan eta geroko banaketa eta salmenta prozesuetan espezializatutako adituak, euskarazko unibertsitate-liburugintzak gainditu beharko dituen erronka eta zailtasunak azter ditzaten.

Bi dira, nagusiki, euskarazko unibertsitate-liburuen produkzioari aurkitu dizkioten akatsak. Batetik, plangintzarik eza. "Kasu batzuetan, argitaletxeek gai berari buruz plazaratutako bizpahiru titulu aurki ditzakegu, mamiaren aldetik berdintsu samarrak, alegia; baina beste kasu batzuetan, ikasleek erdarazko testuak erabili behar izaten dituzte, euskaraz ez dagoelako deus ere argitaratuta jakintza-arlo horri dagokionez", esan du Zabaletak.

Arazo honi aurre egiteko, EIREk "elkarlana eta sinergiak sendotzea" proposatu die unibertsitate-liburuen ekoizpenean diharduten erakunde, unibertsitate eta argitaletxeei.

Azkenik, unibertsitate-irakasleak kezkatuta azaldu dira testuliburu hauek liburutegi publikoetan duten presentzia eskasagatik. Ildo honetan, ezinbestekotzat jo dute Euskal Herriko liburutegi nagusiek euskarazko liburuak erosteko politika eraginkorra abiaraztea.

Kalitatea zaintzeko premia

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 25. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldien barruan, euskarazko testuliburuen produkzioari buruzko gogoeta bultzatu nahi izan du egunotan EIRE elkartearen eskutik. "Gogoan hartzen baldin badugu EHUko argitalpen zerbitzuak hutsetik abiatu behar izan zuela 80eko hamarkadaren hasieran, aurrerapausoa begibistakoa dela esan dezakegu" adierazi du Ludger Mees euskara errektoreordeak.

Kopuruetan, EHU da urte hauetan euskarazko liburugintzan gehien nabarmendu den erakunde akademikoa. Ildo honetan, Bilboko erakusketan ikusgai egon diren 340 liburuetatik 112 -hirutik bat- EHUk plazaratutakoak dira. Horrez gain, Ekaia, Tantak eta Gogoa aldizkari zientifikoen sorrera bultzatu eta Zio eta Limes dibulgazio-bildumak eratu ditu.

Euskara Errektoreordetzak hamar bat unibertsitate-libururen ekoizpena sustatzen du urtero, 200.000 euro inguruko inbertsioa medio. "Alabaina, kantitatearen gainetik, guretzat kalitatea da gehien zaintzen dugun alderdia, argitara ematen ditugun liburu guztiei kontrol linguistiko eta zientifiko zorrotza aplikatzen baitiegu", esan du Meesek.

Unibertsitateko irakaskuntza-sisteman gauzatzen ari diren aldaketen haritik, EHUko euskara errektoreordeak "bertatik bertara eskuratzeko moduko material arin eta erabilerraza" sortzeko premia azpimarratu du.

Premia hauei erantzuteko asmoz sortu zen duela bost urte EIRE. Hainbat unibertsitatetako 250 irakaslez osatutako elkarte honek Iruñean egingo du 2006an Euskarazko Unibertsitate-Liburuen II. Erakusketa.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_