_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Egunerokoa poesia bihurtzen denean

Martin Etxeberriak (Zarautz, 1974) bere bigarren poema liburua argitaratu du Elkarlanean etxearen eskutik, Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin. Izenburu bitxi samarraren atzean poesia bitxi samarra ezkutatzen dela adierazi behar genuke, eta nahiz eta bere poema liburutik aldaketak gertatu, mantentzen da idazlearen idazkeran hain berezia den naïf estilo berezia.

Izenburuak, agian, gogora ekartzen du Jose Luis Padronek bere poema sailari jarritako hura: Zure bila itsasoa bidaliko dut. Baina Padronen liburuan itzal epikoak eta handiak agintzen badu (itsasoak), Etxeberriaren poema liburuan egunerokotasunak eta elementu arruntek agintzen dute (bizikletak).

Hiru poema mota desberdin aurkitzen ditugu testuan. Lehena, maila narratibo eta aho kontagintzaren inguruan kokatu da. Larraitz maitearekin izandako istorioen inguruan moldaturik dago. Testuek inmanentziaz josita daude: kontatzen dutena dira, eta bukaerak indar berezi txikia ematen badiote ere, arruntasunaren inguruko gaiak ageri dira. Eguneroko anekdota xumeak: Koaderno marroia, Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin, Zure zain leihotik begira, Ilea jaten.

Errealismo zikinarekin lotu izan badira maiz, eguneroko bizitzari egindako begirada xumea ikusten dut gehiago. Eta estetika baten erakusle, benetan lorturiko indar poetikoaren emaitza gisa baino. Badute bere naif itxuran absurdoarekin elkarrizketa, alabaina, eta bien arteko elkarrizketan gertatzen da berritasuna. Horrela begiradan berria bezala erakusten da normala eta ohikoa dena. Aitorpen gisako Muxu gaziak atsegin zait denen gainetik.

Bigarren poema motak, bere laburtasunean, inpresio poesiarekin jolasten du, irudi batekin, ideia labur batekin, jokoarekin: Ermita txikiaren otoitza, Octavio Paz...

Eta hirugarren motakoak badira poesiaz eta munduaren izaeraz galdetzen dutenak. Kaosaren erdian eraikitako begirada sotila da Martin Etxeberriak eskaintzen duena, estilo lainoarekin, baina erritmoa ongi zaintzen duelarik.

Martin Etxeberria: Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin. Elkarlanean. Donostia. 2005. 94 orrialde. 10.90 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_