_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Uztaileko zubia

Egunean zehar azalean itsatsirik egon den beroa gainetik kentzeko modu ezin hobea da Pont St. Louisen atseden bat hartzea iluntzeko orduetan. Sena ibaitik jasotzen den haizeak hiriko hainbat kale freskatzen ditu ilunabarrean eta orduantxe hain zuzen hasten zara berriro arnasa behar bezala hartzen, lokietatik behera egun osoan erori izan zaizun izerdia desagertaraziz; berpiztu egiten zara bat-batean, ordura arte igarotako denbora erdilotan edo amesgaizto ulertezin batean eman izan bazenu bezala.

Zubiaren erdian gelditzen zara, besoak eskudelaren gainean jarrita eta haizea dastatzen duzu, beste nonbaitetik etorritako zerbait ezezaguna bailitzan, estreinako aldiz probatzen den janari gozo bat legez. Eskuinera Île St. Louiseko eraikinak dauzkazu, denak antzerakoak, harmoniatsuak beren kanpoko egituran. Jende asko ari da ordu horietan zubia zeharkatzen, baina giroa ez da zaratatsua, baketsua baizik, ilunabarreko freskotasun punttuari isiltasuna baitagokio ondoen.

Aurreko espaloitik akordeoi baten soinua heltzen zaizu orduan. Agure bat ari da soinua jotzen. Giro paristar berezia sortzen ari dela pentsatzen duzu orain, aldamenean dituzun turista germanikoak albo batera utzita. Agureak irribarretsu eta esker onez erantzuten dio aurrean duen poltsan txanponak uzten dizkion edonori. Hiruzpalau urteko neskatiko batek ziztu batean gurutzatu du zubia alderik alde agureari txanpon bat emateko. Atzean gurasoak utzi ditu. Jotzen ari zen pieza eten du agureak eta neskatilarekin ari da hizketan. Zubia zeharkatzerakoan kontuz ibili behar duela esaten dio, albo batera eta bestera begiratu behar duela gurutzatu baino lehen. Neskatilak baietz esaten dio buruarekin. Zubi hartan, ordea, ez dabil autorik, ezta egunez ere. Aholkuak, hala ere, balio orokorra du eta neskatilak bi alboetara begiratzen du gurasoengana itzuli baino lehen.

Pieza ezberdinen artean doinu malenkoniatsu bat tartekatu du agureak. Ondo jotzen du gizonak, edo halaxe iruditzen zaizu, behintzat, gau honetan. Ibaira begira segitzen duzu. Haizeak harrotzen dituen beheko uhin txikiekin musikarenak nahasten ari zaizkizu eta pentsatzen duzu hemen bertan bizi zinatekeela, Pont St. Louisera ematen duen alboko edozein etxetan, eta gauero entzun zenitzakeela agurearen doinu tristeak, ibai aldera begira zauden bitartean. Zure atzetik neska eder bat pasa da bizikleta gainean. Udaren kolore guztiak daramatza soinekoan emaztetzat hartuko zenukeen horrek. Instant batez zeure burua ikusten duzu neskaren ondoan ibai ertzean dauden etxeetako baten terrazan. "Parisen bizi eta hil nahi nuke", zioen baten batek, baina "Mosku existituko ez balitz" gaineratzen zion. Bigarren partea berari uztea erabakitzen duzu segituan.

Doinu biziagoetara bueltatu da agurea. Hiriko beste hainbat tokitan ez bezala, hemen ez da jendea bildu soinujolearen aldamenean. Bakarrik segitzen du, zubiko bere bazter horretan. Zuk eta zure ondoan dagoen gizon batek soilik daramazue ia ordubete hemendik mugitu gabe, agurearen musikak iradoki dizkizuen irudietan murgilduta (ondokoaren lelo aurpegiak hori bera adierazten du). Paseatzen ari den jendea alde batetik bestera doan bitartean, haizeak zure ilea astintzen du eta ez duzu oraindik hotelera itzultzeko inolako gogorik. Hemen bezain gustura ez zara inon egongo, ordu jakin honetan, behintzat.

Badakizu zorion une hau agureari zor diozula neurri handi batean (zorionaren beste zati handi bat berpiztu zaituen haizeari dagokio). Poltsikoak arakatzen dituzu txanponen bila. Ez dago askorik: euroko bat eta euro erdiko beste bat. Gerturatu ondoren, euro erdikoa bakarrik uzten diozu aurrean duen poltsan. Irribarrea eta esker onak. Agureak ez du bere pieza eten. Zuk ere eskerrak eman dizkiozu, baina lotsaz gorriturik aldentzen zara handik, zure zekenkeriagatik haserre.

Orduan ohartzen zara ondoan izan duzun gizona aldegiten ari dela soinujolearengana hurbildu gabe. Beti egongo da norbera baino zikoitzagoa den baten bat. Baita Pont St. Louisen ere.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_