_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN | Gaiak

Nafarroako erregina euskaltzalearen koroatzea

Shakespearek Joana III.a Nafarroako erreginaren gortean kokatu zuen Love's Labour's Lost antzezlana. Ekitaldi batean, erregeak "Navarre shall be the wonder of the world" ("Nafarroa munduko miraria izango da") esaldi ospetsua oihukatzen zuen. Eta halaxe gerta zitekeen, baldin eta Joana erregina pozoinduta hil izan ez balitz.

Nafarroako Joana III.a izan zen, 1568 urtean, euskarazko liburuak argitaratzeko dirulaguntza eman zuen lehen erakunde ofiziala. Kultura garrantzi handiko zeregina izan zen Pabeko gortean; eta ez da inondik ere harritzekoa Joanak Montaigne, Marot eta Rabelais ezagutzeko aukera izan baitzuen haurtzaroan ama Margaritaren bitartez.

Asteazkenean, 450 urte beteko dira Joana Albret Nafarroako koroaz jabetu zela. Bost urte geroago, Trentoko Kontzilioa amaitu gabe zegoela, katolizismoari uko egin eta kalbinismoaren postulatuei oratu zien irmoki.

Erabaki haren ildotik finantzatu zituen gerora Joanes Leizarragak eta bere itzultzaile taldeak osatutako Testamentu Berriaren euskarazko bertsioa, katexima bat eta egutegi bat.

Joanak 27 urte zituen Nafarroako erreginatzat koroatu zutenean. Txikitan, osaba Frantzisko I.a Frantziako erregearen begiradapean bizi izan zen. Hamabi urte zituenean, Karlos I.a enperadoreak bere seme Felipe printzearekin ezkontzea eskaini zion, baina frantses erregeak Cleveseko dukearekin ezkontarazi zuen, Pirinioetako erresuma txikia kontrolpean edukitzeko asmoz.

Bost urte geroago, Elizak ezkontza baliorik gabe utzi zuen eta Joana Borbongo dukearen emazte bihurtu zen. Lehenengo umea bi urte betetzekotan zegoela hil zitzaion, eta handik gutxira, Henrike printzea jaio zen.

Gerretan lortutako garrantzi estrategikoari eusteko, Joanak semearen ezkontza antolatzeari ekin zion. Frantziako erregearen arreba aukeratu zuen emaztetzat, baina ezkontza prestatzen hasi berria zela, pozoinduta hil zen, erregearen ama Katalina Mediciren aginduz. Joana hildakoan, Nafarroak munduko miraria izateari utzi zion betiko.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_