_
_
_
_
GAIAK

Euskararen balio erantsia aztertu du Ezagutzaren Clusterrak

Ezagutzaren Clusterrak azterketa sakona egin du euskara enpresen kudeaketan erabiltzeak balio erantsia ote duen jakiteko. Eta jasotako dauten arabera, erantzuna baiezkoa da.

2003ko abenduan clusterrak Euskara eta Kudeaketa foroa bultzatu zuen Elhuyar aholkularitzaren laguntzaz. Guztira, zortzi enpresa eta erakunde aztertu dituzte: Batz, EITB, ESTE-EUGT, IMH, Labein, Arrasateko Eskola Politeknikoa, Tekniker eta UPV-EHU.

Azterketaren gakoa honako galderan datza: Ba du euskararen erabilerak balio erantsia lan-arloan?

Mónica Moso Ezagutzaren Clusterraren zuzendariaren esanetan, azterketa honek bi adar nagusi zeuzkan. Batetik, kudeaketaren arloan "euskarak duen diagnostikoa" egitea; eta bigarrenik, beharrezkoa den kudeaketaren inguruan "ematen duen balio erantsia definitzea".

Zeintzuk dira euskara lan arloan erabiltzearen aldeko argudioak? Arrazoiak bi atal nagusitan banatu dituzte: Argudio orokorrak eta enpresari begirako argudioak.

Lehen atalean, batetik, "euskaldunei zuzendutakoak" dira, euskararen biziraupena ziurtatzearen ingurukoak, alegia. Bestetik, "euskaltzale ez direnei" zuzendutakoak daude. "Balio demokratikoa", eskubidea delako euskaraz mintzatzearena; "balio etikoa", norberak bere hizkuntza defendatzeko grina; "balio ekologikoa", hizkuntzak alor honekin lotu ohi direlako azken urteetan; eta "globalizazioa", arriskua baita hizkuntza gutxituentzat.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Araudia

Enpresari zuzendutako argudioak beste bost ataletan daude banatua euskararen balio erantsia aztertu ahal izateko. Lehen atalean "araudia betetzearen garrantzia" aipatzen da, euskara hiz-kuntza ofiziala dela gogoratuz.

Bigarrenik, "produktuaren edo zerbitzuaren salmenta" aipatzen da, egoera askotan eroslea eta produktuaren artean identifikazioa sor daitekeela nabarmenduz. Enpresaren barne-kohesioari dagokionez, berriz, langileek enpresarekin duten identifikazioa indartzen du hizkuntzak, txostenaren arabera

Ondoren "enpresaren gizarte-erantzukizuna" dator, etekin ekonomikoaz gain konpainiak gizartean errotuak daudelako eta euskararen biziraupenaren arduradun izan behar dutelako. Azkenik, "erabateko kalitatea" aipatzen da, azken urteotan kontzeptu horren definizioa produktuen kalitatea ziurtatzetik gestioaren kalitatea bermatzera pasatu delako.

Dena den, euskara suspertzearen arrakasta lan-munduan "hainbat elementuren araberakoa" dela garbi dauka Mónica Mosok. Clusterraren zuzendariak honakoak deskribatzen ditu: pertsonak, zuzendaritzaren inplikazioa maila, eta normalizazio-prozesu hauetan lortzen den profesionalizazio-maila.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_