Kantu lirikoa tradizionalak bildu dituzte bi irakaslek
Zenbat sehaska kantu sortu dira Haurtxo txikia ezagutzera eman zenetik? Kantu lirikoen iturria nahiko agorturik omen dago aspalditik, baina badirudi lehorte horri amaiera emateko bidea zabaltzen ari dela azken aldi honetan.
Roberto Bienzobasek eta Sabin Lopez Gereño musikari bilbotarrek 15 kantu liriko ezagutarazi dituzte azken bi urteotan, betiko galtzeko arriskutik salbatuz. Horrez gain, dozena pare bat abesti darabiltzate esku artean lehenbailehen moldatu eta kaleratzeko asmoz. Kantu batzuk Julen Ezkurra bezalako profesionalek sortutakoak dira; beste batzuk, ordea, herritar ezezagunek idatzitakoak.
Momentuz, kantu-liburua eman dute argitara bildutako lehen 15 abesti horiekin, baina segurutzat jo dute, luze gabe, gutxienez beste bi bilduma berri plazaratuko dituztela. Horrez gain, 30 abestiz osatutako aukeraketa egin eta CD euskarrian kaleratzeko asmoa ere badaukate.
Roberto Bienzobas Artebiko (Musika eta Arte Eszenikoen Bilboko Eskola) zuzendaria da. Sabin Lopez Gereño, aldiz, musikazale handia. Kantu lirikoak sortu eta zabaltzeko ideia beraiena izan da, baina herritar guztiei helarazi nahi diete.
"Guk letrak eta testuak moldatzeko aukera ematen diogu etxean partitura bat gordeta daukan edonori", azaldu du Lopez Gereñok. Doinua aintzat hartu eta egokitzeko lanak amaitu ondoren, Bilboko Orkestra Sinfonikoko zenbait musikarik osaturiko Sinfonietta Ricercare ganbera orkestrak interpretatuko du, hainbat abeslari profesionalen laguntzaz.
Hunkipena
Orain arte eskaini dituzten hamar emanaldietan, jendeak "gustura" hartu ditu abestiak, "eta batzuekin hunkitu egin da", Lopez de Gereñoren hitzetan. Saio horien bitartez, pertsona batzuk bildu izan zaizkie Bienzobas eta Lopez Gereñori jakinarazteko badituztela doinuak idatzita eta galdetzeko ea aukerarik dagoen kaleratzeko. "Horixe da ba gure nahia, datorrela edonor", erantsi du.
Kantu lirikoen katalogo zehatzik ez omen dago Euskadin, abesti guztiak nahasturik baitaude beste estilokoekin. Lanaren egileei kantu-lirikoak zer diren galdetzen zaienean, hauxe erantzuten dute: musikaz edota orkestraz lagundurik areto batean interpretatu daitekeen abestia, zeinetan letraren eta musikaren garrantzia parekaturik dagoen.
Momentuz, Bienzobasek eta Lopez Gereñok Bizkaiara mugatu dituzte emanaldiak, baina proiektua zabaltzeko irrikaz daudela aitortzen dute. Ez dute instituzioen diru-laguntzarik eskatzen, bai baina udalek euren kultur egitarauetan kantu lirikoak sartzea. Aurtengo denboraldirako, momentuz, hiru saio baino ez dituzte iragarrita Gorliz, Bilbao eta Getxon, baina ziur daukate proiektuak segida izango duela.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.